poema azalpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
poema azalpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

Welcome to beach

Welcome to beach abestia Gozategi taldeak argitaratu zuen 1998an Kalanbreak izeneko diskoan. Hitzak Jon Maia bertsolari eta idazlearenak dira eta kantagaia Zumaia da.

Welcome to beach amodiozko kanta bat da eta kritika sozialik ez zaio falta. Sei ahapalditan banaturik dago, lehen lauetan aspaldiko Zumaia deskribatzen digu poetak, azken bi ahapaldietan eguneko Zumaia turistikoaren irudia azalarazten du Jonek:

WELCOME TO BEACH

    Itsasoa eta errepidearen
    artean dagoen
    lur zatian bizi naiz ni
    itsasoa, lur zatia ez da gutxi.

    Hondarra ondare haitza harri bitxi
    itsasgorak jantzi
    ta itsasbeherak erantzi
    horrela da ez du inork erabaki.

    Ezer eskatu gabe eskeini didazu
    gauero ohea
    mendi bularrak heze ur ezpainak gazi
    nere maitalea.

    Ilargiz ilargi, basati ta birjin
    salneurririk gabe
    bizitzeko ederregi
    zarelako ezin zara libre bizi.

    Erosi zaituzte erreza izan da
    egin dezatela orain
    beren propaganda
    yateak, golfa ta ipuin haundi hori.

    Eta ezpainak margotu ta dotore jantzi
    ta izan barea
    ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi
    behar den marea.

    Ezer eskatu gabe eskeini didazu
    gauero ohea
    mendi bularrak heze, ur ezpainak gazi
    nere maitalea.



Lekua:
Itsas bazterreko leku xumea dirudi, baina...


Deskribapen fisikoa:
...bere txikitasunean balio handiak ditu, eta mareek logika naturalari jarraitzen diote.


Deskribapen emozionala:
Leku honek dena doan ematen dit!


Ederregia:
Leku ederra delako ezin die ihes egin interes ekonomikoei. 


Erosia eta aldatua:
Diruaren indarrak eraldatuko du.



Deskribapen fisiko berria:
Diruak aginduko du. Hiporbele bezala "mareak ez du bere ohiko zikloa jarraituko".


Deskribapen emozionala:
Lekuak, Zumaiak, dena doan ematen digu!



Welcome to beach abestia Jon Maia eta Maddalen Arzallus bikotearen ahotsean

 

2022(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

Iduzki denean

Iduzki denean abesti ezaguna da Euskal Herriko iparraldean batez ere. Ez dakigu nork idatzi zuen ezta noiz idatzi zen. Ematen du bikote baten arteko elkarrizketa bat dela, baina bertsoen artean ez dago jarraitasun argirik eta abestiaren zentzua ez da guztiz ulertzen.

Balizko interpretazio bat eman ahal izateko Jokin de Pedro lagunak bertso apokrifo bat idatzi du, eta bikotetik hirukotera jauzia egiten dugu. Jokin de Pedroren bertso berriak amodiozko hiruki baten kontakizuna bihurtzen da Iduzki denean abestia, non neska batek bi ezkongai dituen bata gogokoa dena eta bestea ez.

Jarraian Iduzki denean abestiaren hitzak eta azalpenak eskaintzen dira, non urdinez idatzi den 3. ahapaldia asmatutakoa den eta gainerakoak tradiziotik datozkigunak diren:

IDUZKI DENEAN


Iduzki denean, zoin den eder itzala! maitia, mintzo zira, plazer duzun bezala. egiten duzula mila disimula, inorant zirela; erraiten duzula bertzetaik naizela. Faltsuki mintzo zira.
Zazpi urtez beti jarraiki zait ondotik, erraiten zautala, ez dut bertze maiterik; hitzer fidaturik nago tronpaturik gaixoa tristerik, ez dut eiten lorik, ez jan edan onik, maitia, zuregatik.
Urzoak baitoaz une oro elkarrik zutarik maitia ez nagoke urrundik agote izanik ez dut izen onik hemen ez kanpotik, amodio garbirik bertzerik ez dut nik xangriz nauzu beterik.
Oi! ene maitia, nik ere zuregatik, pasatzen dizut nik, zonbeit sabeleko min. Eskonduz zurekin samur ait'amekin, [samur = haserre] behar nindeite jin; ez dakit zer egin, ez eta nola jin, ni neure etxekoekin.
Oi! ene maitia, nun duzu izpirituia? fediaren jabe, aita deraukazuia? atxikazu fedia maita bertutia libra kontzentzia, munduko bizia labur da maitia, ez zaitela kanbia.



Neskak gizon ganorabakoari:

Maitia (esaten dio ironiaz) nahi duzun legez mintzo zara, mila disimula egiten duzu, inorantearena egiten duzu, bestelakoa edo bakana naizela diozu, eta laburbiltzeko: Faltsuki mintzo zara.


Neskak gogoko duen gizonari:

Zazpi urtez bere atzetik leial eta fidel ibili den mutilari erantzuten dio neskak, esanez berak ere maite duela.





Gizon leialak neskari:

Agote izate horrek eduki du bazterturik gixajoa, zazpi urtez, neskearen besoetatik. Orain, akabuan haren bihotza lortu duenean, neskearen gurasoak haserratzeko bildurretan dago.


Neskak gogoko duen gizonari:

Neska ere seko maiteminduta dago, baina badaki etxekoek ez dutela arraza madarikatu horretako bat familiara sartzen utziko. Neskaren “sabeleko minak” hitzez hitz harturik izan daitezke, baita ere, agotea zinez maite duenaren adierazgarri.


Gizon leialak neskari:

Agotearen hordagoa maiteari: izpiritua, fedia, bertutia, kontzientzia, horiek guztiak benetako amodioaren alde eta arrazakeriaren aurka jarri behar zaituzte, aitaren nahiaren ganetik!



Iduzki denean abestia Pantxoa eta Peio bikotearen ahotsean

 

2022(e)ko abenduaren 4(a), igandea

Xorrotzak

Beñat Larrory 2016an, gaur egun Xiberoko Botza irratiko partaidea da

Xorrotzak kantaren hitzak Beñat Larroryk idatziak dira, eta izen bereko maskaradaren pertsonaiari buruz hitz egiten digu (maskaradako personaien argazkiak hemen kus daitezke). Xorrotzak maskarada beltzeko partaideak dira eta paper hori jokatzeko kantari onenak aukaratu ohi dira. Zuberoako maskadarari bururuzko informazio gehiago hemen: La maskarada de Zuberoa (gazteleraz).

Inauterietako segizioa den maskarada hainbat pertsonaiek osatzen dute, bi talde kontrajarritan antolatuta: gorriak eta beltzak. Gorrien bandoa onek edo ordenatuek osatzen dute; beltzen bandoa, berriz, gaiztoek edo deserrotuek osatzen dute.

Maskarada beltzeko partaideak: Maskarada gorriko partaideak:
  • Buhameak (ijitoen taldea): 
    • Buhame Jauna (ijitoen) 
    • Zintzilau 
  • Kauterak (kaldereroak edo pertza-konpontzaileak): 
    • Kabana Handi (nagusia)
    • Pitxu (kalderero aprendiza) 
    • Fripu 
    • Pupu 
  • Xorrotxak (zorroztzaileak) 
  • Kereztuak (zikiratzaileak) 
  • Medizina (medikua)
  • Aintzindariak:
    • Entseinaria (banderaduna)
    • Txerreroa (errementaria)
    • Gatuzaina (katua)
    • Zamalzain (zentauroa)
    • Kantiniersa (kantinera)
  • Jauna eta Anderea
  • Laboraria eta Laborarisa
  • Marexalak (perretzaileak)
  • Küküileroak (dantzari gazteak)




Xorrotzak: mutila eta nagusia

Jarraian Xorrotzak abestiaren hitzak eta azalpenak eskaintzen ditugu:

XORROTZAK
    Bata mitila zelarik,
    bestea nausia,
    bena jokütik kanpo:
    Zer adixkidiak!
    Mezperan gaüa xuritürik
    gorri edatean,
    gorritü igantean
    xuriaren txestatzean.

    Bedatse bat izanik...
    
    Denbora den bezala
    errota üngüratzen,
    zahartzen hasirik gira
    bena ez ahültzen.
    Bi botzetan dütügü
    kantoreak gozatzen,
    hortan gira laketzen
    kobla oihükatzen.

    Bedatse bat izanik...

    Agitzen zaikü üsü
    gibel so egitea,
    urxantzaren bürüaren gainen
    fite txerkatzea.
    Ahatzerik beitügü
    urtoroz txapelak,
    dohakabez jabegoz
    kanbiatzen züala.
    
    Bedatse bat izanik, maskaraden botza
    sekülan ez beitügu ützi ofizioa.
    Xorrotza behin dena beti odolean,
    xorrotza behin dena beti dü gogoan.

Bata mutila eta bestea naugusia, hor Xorrotzen bikotea. Maskaradaren bezperako gaua zuriz joan zaie ardo gorria edanez, eta gorriturik daude biharamunean ardo zuria dastatzen.





Denbora bezala gurpilak biratzen du, gu ere zahartuz goaz. Bi botzetan kantatuz plazerra hartzen dugu.






Gertazen zaigu sarritan atzera begiratzea urtxantzak buru gainean bilatu nahirik. Zoritxarrez emandako txapelak ahazturik ditugu urtearen zehar.






Udaberria da maskaraderen deia, sekulan ez diogulako egiteari utzi. Xorrotza behin dena ez du inoiz ahazten.
                            Hitzak: Beñat Larrory


Xiberotarrak taldearen Xorrotzak

 

2022(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

Mundua ala gu

Mundua ala gu kanta Alboka taldeari zor diogu eta esan daiteke lan partekatu bat izan dela, bertan eskua sartu duten artistak hauek izan direlako:

  • Joxan Goikoetxea (akordeoia)
  • Alan Griffin (txistu irlandarra)
  • Fiachra Mac Gabhann (bouzoukia eta mandolina)
  • Alex Sardui (1. ahapaldiko ahotsa)
  • Petti (2. ahapaldiko ahotsa)
  • Eñaut Elorrieta (3. ahapaldiko ahotsa)
  • Mikel Urdangarin (4. ahapaldiko ahotsa)
  • Amets Arzallus (5. ahapaldiko ahotsa)

Hitzak Amets Arzallusek idatziak dira eta atzematen da kantari bakoitzari ahapaldi propioa jarri ziola, edo behintzat horrela ikusten dugu guk. Banan-banan zerrendatuz:

  1. Alex Sardui gernikarra: Gorozikako seme soldadu eta rockeroa
  2. Petti beratarra: Ibardineko langile kottadua
  3. Eñaut Elorrieta: Ilargiari, izarrei, itsasoari eta borrokari kantuan beti
  4. Mikel Urdangarin zornotzarra Gasteizen errotua: Bitoriako Matxete eta Kutxillerian zehar
  5. Amets Arzallus: galdera berrien eskean beti

Alboka: euskal folk musikaren taldea

Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu:

MUNDUA  ALA  GU
    Gorozikako seme, frenteko soldadu,
    mendian larrartean sentitu naiz salbu...
    Rockaren izenean neure aita saldu,
    baina zimur artean duda zait zabaldu:
    nor aldatzen da gehien mundua ala gu?





    Kañabera sorotan hamaika esklabu,
    ta ni Ibardineko langile kottadu...
    Puruek zenbat hosto, ronak zenbat gradu,
    zintzur erlastu honek galdera bat badu:
    nor aldatzen da gehien mundua ala gu?





    Ilargi erori bat, ta lau izar galdu,
    itsaso uhertu bat guregan dakargu,
    borroka xarmatuak berea eman du,
    ta galdetu nahi dugu ez bada berandu:
    nor aldatzen da gehien mundua ala gu?






    Bitoriako blusak ator ederra du,
    gitarra zahar batekin Matxeten azaldu,
    gero Kutxillerian eguna zabaldu...
    Goizean ispiluak galdetuko balu:
    nor aldatzen da gehien mundua ala gu?






    Bizi denak derrigor aldatu behar du,
    munduak itzulika tai gabe dihardu,
    kontraesan guziak hartuz geure kargu,
    herri honek aurrera jarraitu nahi badu,
    galdera berri baten beharra daukagu.
    erantzun zaharrekin erdoildu gara gu
    ta galdera berrien beharra daukagu.






                            Hitzak: Amets Arzallus


Alboka taldearen Mundua ala gu

 

2020(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

Zaindu maite duzun hori

Zaindu maite duzun hori izeneko kantaren hitzak Joseba Sarrionandia idazlearenak direla aipatu da sarritan baina gezurra da, kantaren hitzak eta musika Ruper Ordorikarenak dira. Abesti hau Kantuok jartzen ditut diskoan argitaratu zen. 

Poemaren mezua ulertzeko jakin dezagun Ruperrek noiz eta zergatik sortu zuen, horretarako 2003. urtera atzera egin beharko genuke kanta hau lotuta dagoelako Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin. Datu hori aintzat harturik bakoitzak bere zentzua eman diezaiola Zaindu maite duzun hori kantaren izenburuari.


Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:

ZAINDU MAITE DUZUN HORI
      Iritzi helduak, uste haundikoak,
      gure herriaz.
      Goiz eta arrats berriketan
      gure herriaz.
      Nik ere nahi nituzke
      halako segurtasunak eduki.
      Baina, gauzak zer diren,
      kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.

      Hori suertea
      nonnahikoak diren hoiena!
      Sasi guztien gainetikan
      dabiltza hegan.
      Inork ez zidan esan
      Euskaldun izatea zein nekeza den,
      hobe nuela hautazea
      munduko hiritar izatea.

      Kantu leunak
      nahi nituzke jarri.
      Eguzkia ainubian denari.
      Zaindu maite duzun hori.
      Hala esaten didate:
      Zertan zabiltza maite kontuetan?
      Elkarbizitza jokuan
      eta zu, berriz, bertso ttikietan.

      Kantu leunak nahi nituzke jarri. 
      Eguzkia ainubean denari.
      Zaindu maite duzun hori.
      Kantu leunak nahi nituzke jarri. 
      Eguzkia ainubean denari.
      Zaindu maite duzun hori.
      Zaindu gorroto duzun hori.      
      Zaindu maite duzun hori.
     Opiniones sensatas, de plena confianza,
     sobre nuestro pueblo.
     Por la mañana y por la tarde hablando
     sobre nuestro pueblo.
     Yo también querría
     tener semejantes seguridades.
     Pero, lo que son las cosas,
     las cuentas no me salen tan bien.
     
     Menuda suerte la de
     esos que son de cualquier sitio!
     Andan volando
     por encima de todas las zarzas.
     Nadie me dijo
     lo difícil que es ser euskaldun,
     que más me valía elegir
     ser ciudadano del mundo.

     Querría componer cantos suaves.
     Sol a quien está en la umbría.
     Cuida eso que amas.
     Me dicen:
     Cómo andas con asuntos de amor?
     La convivencia en juego
     y tú, sin embargo,
     con versos intrascendentes.

     Querría componer cantos suaves.
     Sol a quien está en la umbría.
     Cuida eso que amas.
     Querría componer cantos suaves.
     Sol a quien está en la umbría.
     Cuida eso que amas.
     Cuida eso que odias.
     Cuida eso que amas.
                            Hitzak eta musika: Ruper Ordorika

Zaindu maite duzun hori. Ruper Ordorika (Bilboko Kafe Antzokia, 2015ean)

2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

Ostiraletan duzu

Ostiraletan duzu izeneko amodio kanta Baxenafarroako Amikuze ingurukoa ei da, bai hizkuntzari begira eta bai Garrüze herria aipatzen delako. Ostiraletan duzu kantaren doinua musikalki mazurka bat da eta hauxe da bere partitura:



Bestalde, jakin dezagun Espainako Independentzia Gerra (Frantzestada euskal usadioan) garaian, Garrüzeko gudua gertatu zela 1814an, non aurrez-aurre izan ziren Frantziako Lehen Inperioa alde batetik eta bestetik Erresuma Batua, Espainia eta Portugalen arteko aliantza. Soult mariskal eta Harizpe mariskal frantziarrak galtzaile atera ziren eta Wellingtongo dukeak irabazi zuen Garrüzeko gudua.

Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:

OSTIRALETAN DUZU
   Ostiraletan duzu Garruzen merkatu
   ene maite pollita han nuen kausitu
   pott bat galdegin neron xapela eskian
   biga eman zautadan nigarra begian.

   Gero galdegin neron "nigarrez zer duzu?
   Hola xangrinatzeko sujetik ez duzu"
   Arrapostu'man zautan "Zuhaurrek dakizu,
   ene nigar ororen sujeta zira zu"
    
   Hola denaz geroztik ez egin nigarrik,
   ez daite arrosarik elorri gaberik,
   zu hola penaturik urriki baitut nik,
   plazer duzuna duzu eginen nitarik.
   Los viernes es mercado en Garruze
   allí encontré a mi bonita amada
   le pedí un beso con la txapela en la mano
   y me dio dos con lágrimas en los ojos.

   Luego le pregunté "¿por qué lloras? no
   tienes ninguna razón para disgustarte así"
   Ella me respondió "Tú bien lo sabes,
   tú eres la razón de todos mis lloros"

   Si eso es así no debes llorar,
   no puede haber rosa sin espinas,
   me compadezco de ti por haberte apenado,
   por mi parte puedes hacer lo que desees.

Ostiraletan duzu. Folketan

2020(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak)

Jaun baruak izeneko kanta Benito Lertxundi oriotarrari esker ezaguna egin zen 1975ean "...eta maita herria üken dezadan plazera" diskoan argitaratu zenean, kanta horren gainean zenbait oker zabaldu ziren. Hasteko, kantaren jatorrizko izena Arbotiko prima eijerra da eta hori baino larriago: hitzak ez dira anonimoak diskaren azalean aditzera ematen zen bezala, hitzak Beñat Mardo bertsolari zuberotarrari zor dizkiogu.

Baina urteak aurrera joan arren akats eta errakuntsekin jarraitu dugu. Gure kantagintzari begirada bat bota ezkero, 2010eko "Munduan ortozik" izeneko diskoan, Kherau taldeak Jaun baruak izenburua duen kantaren bertsioa egiten duela aurkituko dugu, eta oraingoan ere hitzak herrikoiak direla adierazten da.

Uhartehiri Arboti ibilibidea oinez

Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak) XVIII. mendeko epitalamio (ezkontza-kantu liriko) bat da, esan bezala, Beñat Mardo koblakariak sortua Baxenafarroako Amikuze inguruko bi nobleen ezkontzarako: Maria Place Arbouet eta Armand Jean Uhart. Jatorrizko hitzak hauek omen ziren:

                   ARBOTIKO PRIMA EIJERRA
                (Beñat Mardo, XVIII. mendea)
 
                    Jaon baruak aspaldin
                    Xederak hedatü zütin
            Xori eijer bat hatzaman düzü Paubeko seroren komentin
            Orai harekin biziren düzü, aspaldian gogun betzin.

                    Jaon barua, orai zü
                    Felizitatzen zütügü
            Zeren beitüzü Mus de la Plazaren prima eijerra esposatü
            Andere hori hirus düzü: zuri ez deizugu dolü.

                    Xedera balitz halako
                    Merkatietan saltzeko
            Ziberuko aitunen semek eros litzazkie oro
            Halako xori eijertto zunbaiten hatzamaiteko!

Jarraian, 1975 geroztik guri heldu zaigun abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea. Eztei-kantu bat izanik, iruditzen zaigu azken bi ahapaldiak lekuz kanpo daudela, horregatik zalantzan jartzen dugu Beñat Mardok kantatutako bertsoaren zati direnik:

ARBOTIKO PRIMA EIJERRA (JAUN BARUAK)
      Jaun baruak aspaldin
      Xederak hedatu ditin
      xori eijer bat hatzaman dizü
      Pabeko seroren komentin,
      orai harekin biziren düzü
      aspaldian gogun beitzin.

      Xedera balitz halako
      merkatüetan saltzeko,
      Xiberuako aitunen semek
      eros litzazkie oro,
      halako txori eijerto
      zunbaiten hatzamaiteko.

      "Igaran apirilaren bürian,
      armadaren erdian,
      züntüdan bihotzian,
      armak oro eskian;
      present espiritian,
      mahanka besuen artian"

      "Jauna maite banaüzü,
      erraiten düzün bezala,
      kita ezazü, kita ezazü
      Erregeren zerbütxüa
      eta maita herria,
      üken dezadan plazera"
      El señor barón hace tiempo
      tendió sus redes
      y atrapó un precioso pájaro
      en el convento de monjas de Pau,
      ahora vivirá con aquel
      como deseaba desde hace tiempo.

      Si ese tipo de redes
      se vendieran en el mercado,
      los hidalgos de Zuberoa
      los comprarían todos
      para atrapar
      tan hermoso pájaro.

      "A finales del pasado abril,
      en medio del ejército,
      te tenía en el corazón
      todas las armas en la mano
      presente en el espíritu,
      me faltabas entre los brazos"

      "Señor, si me ama
      tal como afirma
      abandone, abandone
      el servicio del Rey
      y ame al pueblo
      para que yo me contente"
                                  Hitzak: Beñat Mardo
                                  Musika: Herrikoa



Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak). Kherau

2020(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Andozeko Ibarrean

Bereterretx pastorala 2005eko uztailaren 24an eta 31n eman zen. Arizaleak Ligi-Atherei, Lexantzü-Zunharre eta Etxebarre herrietakoak izan ziren, eta idazlea Pier-Paul Berzaitz izan zen. Pastoraletan azken perediküa kanta batekin bukatzen da eta kanta horrek garrantzi handia izan ohi du. Bereterretx pastoralaren azken kanta Andozeko ibarrean izan zen.


Pastoralaren afitxa, eta EiTB-k prestatutako pastoralaren liburuxka

Andozeko ibarrean aurkitzen da Ezpeldoi etxaldea eta bertan erahil zuten, Pazko egunez, Erramun Bereterretx zalduna. Hilketa hau ulertzeko, gogoratu behar da XV. mendean Euskal Herria anai-arreben arteko gerra batzuean itota zebilela: oñaztarren eta ganboarren arteko gerra mendebaldean, eta, ekialdean zein iparraldean agramondarren eta beaumontarren arteko gerra. Gehiago jakiteko, entzun Bereterretxen heriotza izenburuko podcasta eta ikusi berria egunkariak osatu duen orri hau.

Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
ANDOZEKO IBARREAN
Heltzen delarik Bazko bere tenorean,
harpe zilo barnetan, iraztorra berdeetan,
arroka ixiletan, erreka gordeetan,
irrintzin bat jeikitzen da gaüaren erdian
Andozeko ibarran, Andozeko ibarran.

Herrian baratü zaikü oihartzün ozena,
herraren altarean odolaren saria.
Maitasünaren botza Ezpeldoiko hargian.
Bereterretx, hire auhena herritarren gogoan
Andozeko ibarran, Andozeko ibarran.

Eüskaldünak nahi dü izan libro etxean,
arbasoen lürretan besteen errespetüan.
Damürik, mentez mente ebilirik galtzeetan,
atzo, egün den bezala, arranoen menpean
Andozeko ibarran, Andozeko ibarran.

Jauna begira ezazü heben dügün bizia,
azkena galdü gabe Eüskaldün jentea,
bere mintzajeareki Herri bat zabala,
Bereterretxen odoletik beikira gü ere
Andozeko ibarran, Andozeko ibarran,
Bereterretxen odoletik beikira gü ere
Andozeko ibarran, Andozeko ibarran.
Al llegar el tiempo de la Pascua,
dentro de las cuevas, en los verdes helechales,
en las mudas rocas, en los arroyos escondidos,
se levanta un grito en medio de la noche
en el valle de Andoze, en el valle de Andoze.

Ha quedado en el Pueblo un eco estridente,
el pago de la sangre en el altar del odio.
La voz del amor en el portal de Ezpeldoi.
Bereterretx, tu lamento en la memoria del pueblo
en el valle de Andoze, en el valle de Andoze.

El vasco quiere ser libre en su casa, en la
tierra de sus antepasados respetando a los demás.
Desgraciadamente, derrotados siglo tras siglo,
ayer, igual que ahora, dominados por los buitres
en el valle de Andoze, en el valle de Andoze.

Señor mira la vida que aquí tenemos,
sin perder aún los vascos la última (batalla),
un gran pueblo con su propia lengua,
puesto que somos de la sangre de Bereterretxe
en el valle de Andoze, en el valle de Andoze,
puesto que somos de la sangre de Bereterretxe
en el valle de Andoze, en el valle de Andoze.
                           Hitzak eta musika:  Pier-Paul Berzaitz

Andozeko ibarrean. Hitzak eta musika: Pier-Paul Berzaitz

2020(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

100 alargunen dantza

100 alargunen dantza mazurka bat da soka-dantza eran dantzatzen dena. Poema hau Uxue Alberdik idatzi zuen Bermeoko alargunen gomutan eta Thierry Biscaryk musikatu zuen, ondoren Thierry Biscaryk eskatuta Patxi Labordak urratsak jarri zizkion dantzari.


Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
100 ALARGUNEN DANTZA
   Bermioko plazaren beltza,
   ohe hutsaren beltza,
   edertasun handia, beltza;
   bizi minaren beltza.
   Zerua beltza, bihotza beltza,
   soineko beltzaren beltza.
   Dantzari alargun beltza,
   maitasun beltzaren beltza.

   Itsasoko marmar isila,
   bare, barkamen bila,
   dantzarien azal zurbila;
   esku epelen bila.
   Senarra hila, semea hila...
   ilargia, biribila,
   dantzaren murmur isila
   itsaso berrien bila.

   Elkartasun malkoen dantza,
   izar berrien dantza,
   egunsenti argien dantza,
   sare moreen dantza,
   andreen dantza, suaren dantza,
   sortuko direnen dantza,
   minaren, pozaren dantza:
   bizitza beraren dantza..
   El color negro de la plaza de Bermeo,
   el color negro de la cama vacía.
   La gran belleza, negra;
   el color negro del dolor de vivir.
   El cielo negro, el corazón negro,
   el color negro del abrigo negro.
   La negra viuda bailarina.
   El color negro del amor negro.
   
   El murmullo silencioso del océano,
   calma, pidiendo disculpas.
   La piel pálida de las bailarinas
   buscando manos cálidas.
   El marido muerto, el hijo muerto...
   la luna, redonda.
   El gruñido silencioso del baile
   buscando nuevos océanos.
   
   La danza de las lágrimas solidarias,
   la danza de las nuevas estrellas,
   la danza de los amaneceres brillantes,
   la danza de las redes escarlatas,
   la danza de las mujeres, la danza del fuego,
   la danza de los que nacerán,
   la danza del dolor y de la alegría:
   La danza de la vida misma.
                         Hitzak: Uxue Alberdi (Orio, 2015/09/23)
                         Musika: Thierry Biscary

100 alargunen dantza. Uxue Alberdi | Thierry Biscary | Patxi Laborda

100 alargunen dantza mazurkaren poemak hiru esaldi ditu eta esaldi bakoitzaren musikak bi zati ditu. Patxi Laborda dantza maisuak eskema hau proposatzen du:


2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Ur goiena, ur barrena

Urte berriari hasiera emateko erritoa da Ur goiena, ur barrena eta ondoko orrietan azaltzen da:
Hona hemen Ur goiena, ur barrena erritoari buruzko dokumentala, irudiak Urdiain (Nafarroa) herrian hartuak dira:


Urdian herria urte zahar gauean (gorago aipaturiko Jone Pagaldaik argitaratutako bideoa)

Ur goiena, ur barrena errituala Jose Maria Satrustegik ikertu zuen eta “Canto ritual del agua en Año Nuevo” dokumentan azaltzen den bezala Nafarroako Sakana aldeko hainbat herritan egiten zen, nahiz eta soilik Urdiainen iraun duen.

“Canto ritual del agua en Año Nuevo” Jose Maria Satrustegi

Hauek dira Jose Maria Satrustegiren “Canto ritual del agua en Año Nuevo” ikerlanean jasota dauden Urdiain herriko koplak:
UR GOIENA, UR BARRENA
   1. - Arantzazu, zer dekazu?
      - Ur goiena, ur barrena;
        Ur goiena, ur barrena
        Urte berri egun ona.

   2. Etxe onetan sar dayena
      bakearekin osasuna;
      bakearekin osasuna
      onarekin ondasuna.

   3. Etxekoandre giltzaria
      iriki zazu ataria,
      iriki zazu ataria
      ba dekagu ur berria;
      ba dekagu ur berria
      presta zazu gosaria.

   4. Etxe ontan oilar bi
      bat bestea dirudi,
      etxe ontako etxekoandreak
      Ama Birjina dirudi.

   5. Etxe ontako nagusi jaunak
      poltxia txintxirrinduna;
      poltxia txintxirrinduna;
      zilarrez ezpataduna.

   6. Etxe ontako nagusi jaunak
      urre gorrizko bizarra
      artxek, artxek eman dia neuri 
      errieltxo biko zidarra.

   7. Goien goien ilargia
      erdi erdian klaveliña
      gure baratzan belar ona
      ark botatzen du usai ona.

   8. Izotzetan elurretan
      Abenduko gau luzetan
      beste guziak ohian eta
      gu, gaizuok, oinutsetan.

   9. Eguzu, bada, eguzu
      baldin eman nahi ba dezu,
      baldin eman nahi ba dezu,
      bestela despegi gaitzazu.
   1. - Qué traes, Aránzazu?
      - Agua de lo alto, agua de abajo;
        agua de lo alto, agua de abajo,
        buen día de Año Nuevo.

   2. Que entre en esta casa,
      con la paz, la salud
      con la paz, la salud,
      dicha y hacienda.

   3. Dueña de la casa, llavera,
      abre la puerta,
      abre la puerta,
      que traemos el agua nueva;
      que traemos el agua nueva,
      prepara el desayuno.

   4. En esta casa (hay) dos gallos
      parecidos entre sí
      la dueña de esta casa,
      (es) parecida a la Virgen.

   5. El señor de esta casa (tiene)
      bolsa de campanillas,
      bolsa de campanillas
      y espada de plata.

   6. El dueño de esta casa
      barba de oro rojizo
      él mismo me dio
      dos reales en moneda de plata.

   7. En lo más alto la luna,
      en el centro la amapola,
      en nuestra huerta, buena hierba
      que despide buen aroma.

   8. Con hielos y con nieve,
      en largas noches de Diciembre;
      todos los demás en la cama
      y nosotros, pobrecillos descalzos.

   9. Danos, pues, de una vez,
      si es que nos quieres dar,
      si es que nos vas a dar,
      o despídenos ya.

Ur goiena, ur barrena koplak Pantxoa eta Peio bikotearen ahoetsetan

2019(e)ko apirilaren 9(a), asteartea

Argizagiak argitzen dizü

Argizagiak argitzen dizü kanta Zuberotarrak amodioa eta etsipena uztartzen ditu. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
ARGIZAGIAK ARGITZEN DIZÜ
                     Argizagiak argitzen dizü gaüaz zohardi denean,
                     ene maitea ikusi nizün dantzan plazaren erdian
                     izar batek bezala argitzen zizün beste ororen artean.

                     norat nahi joan nadin ene bihotza zurekin,
                     deskantsürik batere ez düt ene gazte lagünekin
                     non ez zütüdan aitzinean zure begi eijerrekin.

                     Ilea xuri begiak beltx, nik zü maite zük ni ez.
                     Nik zü maite zük ni ez, ene maitea zeren ez,
                     kanbia zite deseinez eta ni maita bihotzez.

                     La Luna ilumina cuando la noche es serena,
                     vi a mi amada danzando en medio de la plaza
                     resplandecía como una estrella entre todas las demás.

                     Donde quieres que vaya si mi corazón está contigo
                     no tengo ninguna diversión con mis jóvenes amigos
                     puesto que no te tengo ante mi con tus hermosos ojos.
        
                     El pelo blanco los ojos negros, yo te amo y tú a mi no.
                     Yo te amo y tú a mi no, por qué no querida mía,
                     cambia tu determinación y ámame de corazón.

Kantariak: Dominika Etxart, Niko Etxart eta Robert Larrandabürü. Karaokea: Gabi de la Maza.

2019(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

Orhiko xoria

Orhiko Xoria poemak etxeko bizitzari kantatzen dio eta deserriarekin zerikusirik duenez bidezkoa izan daiteke fitxa hau ere gogora ekartzea: 23. fitxa | Oriko Txoria (edo Herrimina).

Guk dakigula, Orhiko Xoria poemaren lehen ahapaldia kantatzen da soilik. Baina, jarraian erakusten dugu Orhiko Xoria kantu ezaguna osorik Kantu, Kanta, Khantore liburuan jasota dagoen bezala:
ORHIKO XORIA

Orhiko xoria Orhin bakean da bizitzen,
bere larre saisetan ez da hura unhatzen;
han zen sorthu, han handitu, han ari zen maithatzen,
han bere umen artean, gozoki du kantatzen.

Urusa harek bezala egiten dakiena!
Orhin sorthu eta Orhin gazte zahartzen dena!
Aditzez baizen ez daki zer den kanpoko ona,
bainan aldiz aldiz jastatzen du etxeko zoriona.

Bego etxeko xokoa oraino nor-berari!
Bego ait'amen etxola haurrik hazienari!
Etxea bethi etxea da, zenbat den itsusgarri,
kanpokoa bethi kanpokoa da, zenbat edergarri!

Etxean pena guziak dirade kontsolatzen,
etxean zauri minenak noratbait ere hesten;
irriak,  solas gozoak, non dirade han baizen,
gau-aldera familia denean bateratzen?

Familiako bizia, zein zaren plazertsua!
Zutaz gabetua dena zertaz da gabetua?
Umezurtza baten pare dabila herratua,
ezin bere bihotzaren aurkhituz sosegua.

Zenbat urrikari dudan bizi dena kanpoan,
bera da beretzateko mundu huntan osoan;
jendez da sethiatua eta da desertuan!
Laguntza onik ez duke bere behar-orduan.

Etxeko txarra hobe da ezenetz atze ona;
atzeak ez du balio etxekorik txarrena:
Hori da alde orotan kurri duan errana,
bainan ongi aditzeko frogatu behar dena.

Nik segurik zinez dakit nolako den kanpoa:
Itxura hainintz du eta funts hainitz txarrekoa,
Etzaitela hari fida, leguna du mintzoa,
baina gero sartzen dautzu ezten phozoatua.

Beraz gutarik bakhotxa etxean egon dadin,
Orhin sorthu balinbada, egon dadila Orhin!
Zertako hainbertze urhats zorionketa egin?
Etxean du zoriona nork berak berarekin!!!

                               G. Haroztegi (1859)

Jean Duvoisin —izengoitiz Gazteluberri— (Ainhoa, 1810 - Ziburu, 1891)

Aurrekoarekin nagusiki bat dator Jean-Pierre Duvoisin (1810-1891) aduanetako kapitainaren koadernoan jasota dagoena (http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/931-duvoisin-kapitainaren-kaierak-1810-1891#k1-17). Etcheko chokhoa izenbura alde batera utzirik, esan dugun bezala aurrekoarekin bat dator, baina, gauzak zer diren, alderik egon badago kantatzen dugun ahapaldi bakarrean, lehenengoan:
ETCHEKO CHOKHOA
Orhiko choria Orhin lakhetik da bizitzen,
bere larre-saietan ez da hura unhatzen;
han zen sorthu, han handitu, han hasi zen maithatzen,
han bere umen artean, gozoki du kantatzen.
Duvoisinen lehen kaierako hamazazpigarren kantaren zatia (kanta osoa hemen)

Bestalde, informazio iturburu biren artean bada garrantzi handiagoko beste desakordio bat: egilea. Kantu, Kanta, Khantore liburuan G. Harozteguy aipatzen da eta Duvoisinen kaieran Gorostarsou abadea, 1859 urteari dagokiola iturburu biak ados daude, zalantza horren erantzuna:
Jean Gorostarsou Etxenik idazlea Ezpeletan sortu zen 1829ko azaroaren 13an eta Senperen zendu zen 1868 ko martxoaren 20an, apeza izan zen. Idazle moduan agertzen zaigu “Harosteguy” eta “Duhalde” ezizenekin. Informazio gehiago hemen.


Oriko txoria - mp3
(abots hauek Aiko taldearen Tradiziozko Kantu Ikastaroan jaso ziren)


Orhi mendiko tontorra: Orhiko txoria, Orhira tira

2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

Bedatsearen heltzean

Bedatsearen heltzean abesti honek urteko sasoi jakin batera garamatza: udaberrira. Udaberrian goi mendietako larrak elurrez libratzen direlako eta udaberrian eraman behar dira artaldeak beheko haranetatik bortietara. Artzaintza bizibide dutenentzat une esanguratsua da, haien bizimodua eta egunerokotasuna asko aldatzen delako. Larraz aldatzea poztasun beteriko uneak dira eta alaitasun hori adierazten du abestiak.

Bedatsearen heltzean kanta Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri) handiari zor diogu eta XX. mendeko kanta izan arren Zuberoan guztiz erroturik dago, klasiko bat dela esan dezakegu.

Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
BEDATSEAREN HELTZEAN
    Bedatsearen heltzean
    bazterrak dirade bethatzen lorez
    bortietan ere olha saria
    nola beztitzen belharrez,
    artzainak gü goiz'aldi eder batez
    gora bürüz baguatza plazerez
    gure ardi salduk aintzin otsamenez
    üdakoz dener adios erranez.
     Al llegar la primavera los rincones se
     llenan de flores y las inmediaciones de
     la borda de montaña se viste de hierba.
     Nosotros, los pastores, en una hermosa
     mañana nos dirigimos dichosos hacia
     los altos, animando a nuestros rebaños
     y despidiéndonos de todos hasta
     después del verano.
                   Hitzak eta musika: Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri)

Ondoren abesti beraren bi interpretazio erakusten ditugu, biek gordetzen dute Etxaun-Irurik sortutako doinua baina kantatzeko modua guztiz desberdina da. Batean, lehenean, Zuberoako kantu tradizionalaren bidetik jotzen du Jean Mixel Bedaxagarrek. Bestean, bigarrenean, Folketan talde Sestaoarraren kantatzeko manera beste bat da, ez musika tresnak erabiltzen dituztelako, kantakera bera da desberdina dena.

Bedatsearen heltzean (edo Bedatsiaren heltzian). Jean Mixel Bedaxagar.

Bedatsearen heltzean (edo Bedatsiaren heltzian). Folketan.


 Folketan taldearen partaideak.

2018(e)ko urriaren 7(a), igandea

Lehen, orai eta bethi

Lehen, orai eta bethi abestia Aita Donostia musikologoak Ainhoan bildu zuen 1941ean. Ez dago argi nork kantatzen duen, ematen du etxeko amaren ala aitaren hitzak direla. Badirudi kanta zahar baten zatitxoa besterik ez zaigula heldu.

Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
LEHEN, ORAI ETA BETHI
        Lehen, orai eta bethi
        ni bizi naiz penatuki.
        Zeren eta baitugu
        amodioa berri.

        Etxian eder erramu,
        etxeko alhabak erran du.
        Nahi badu ezkondu,
        noiznahi du ordu.
        Antes, ahora y siempre
        vivo afligido.
        Puesto que tenemos
        un nuevo amor.

        En casa un hermoso laurel,
        ha dicho la hija de la casa.
        Si se quiere casar
        será en cualquier momento.
                         Hitzak eta musika: Herrikoak
                         Biltzailea: Jose Gonzalo Zulaika (Aita Donostia)
                         Non eta noiz: Ainhoa, (1941)

Lehen, orai eta bethi. Pantxoa eta Peio

 

2018(e)ko ekainaren 2(a), larunbata

Orreaga 778




Xabier Iratzeder, jatorrizko izen-deiturez Jean Marie Ihartza (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1920ko urtarrilaren 4a - Beloke, Lapurdiko Ahurti, 2008ko urriaren 13a) euskal idazlea eta abadea izan zen.

1987an Afrikara joan zen misiolari lanetara eta itzuli zenetik Beloken bizi zen. Euskaltzain osoa zen 1962az geroztik. Olerki, antzerki, eta kantu ugari sortu zituen, beti ere kristautasuna oinarri. Eliz katolikoaren Liturgia euskaraz lantzeko sormen lan eta moldaketa ugari ere egin zituen.



                                      ORREAGA
      Zuhaitzetan den ederrena da
      oihan beltzian pagoa...
      Orreagako mendi gainetan
      badabil euskal-gogoa:
      Galernen eta gerlen artetik
      mendetan barna xut doa,
      pagadoietan ixilik onduz
      Europakoen geroa.

      Zenbat gerlari, sarraskiz gose,
      odolez eta suz hordi,
      Europatarrak zanpatu nahiz
      iragan denik horgaindik!
      Ibañetako mendi lepoa
      heietaz mintza baladi,
      aipa letzazke lehen-lehenik
      Arrolan eta Karlandi.

      Buru-gabetu, bihotzez hustu
      jendalde lehertuekin,
      mundu guztia nahiko zuten,
      beren azpiko bategin.
      Euskal jendeak, denen gatik xut,
      gogor jeikitzen du jakin
      mendi gain hautan, burua gora,
      gizonak gizon dagotzin.

      Indarkeriak ezarri mugak
      kraskatzen hasi orduko,
      Euskal gogoa noiz da
      jauziren arranoaren pareko?
      Azpilkueta bezein kartsuko
      eta jakintza gaitzeko
      gizon libroak noiz ote dire
      Orreagatik jaliko?

      Zoin den pizgarri mendietarik
      jauzika doan xirripa...
      Euskal-semeak, Aiten gogoa
      bihotz guziaz hurrupa!
      Altxa burua, denek bat kanta:
      Euskal Gudua gaur aipa:
      Entzunik zuen irrintzina,
      xutik jar dadin Europa!
      El haya es el más bello de los
      árboles del negro bosque"
      Sobre los montes de Roncesvalles
      anda el alma de los vascos:
      Entre guerras y galernas permanece
      en pie a lo largo de los siglos,
      madurando en silencio
      en los hayedos el futuro de Europa.

      Algunos guerreros, deseosos de matanzas,
      sedientos de sangre y fuego,
      queriendo aplastar a los
      europeos han pasado por aquí.
      Si el collado de Ibañeta
      pudiera hablar de ellos
      mencionaría en primer lugar
      a Roldán y Carlomagno.

      Habrían querido descabezar,
      robar el corazón y oprimir
      a todos los pueblos,
      hacer vasallo a todo el mundo.
      Mas el pueblo vasco, siembre en pie,
      ha sabido levantarse,
      para que en estos montes el hombre
      siga siendo hombre, con la cabeza alta.

      Puestos ya a romper las fronteras
      impuestas por la violencia,
      ¿Cuándo volará el alma vasca
      igual que el águila?
      ¿Cuándo saldrán de Roncesvalles
      hombres libres,
      tan sabios y fervorosos
      como Azpilkueta?

      El riachuelo que baja saltando
      del monte es tan atractivo...
      Hijos de la patria,
      ¡bebed con todo vuestro corazón
      el espíritu de vuestros padres!
      Alzad la frente y cantad todos a una,
      la Guerra de los Vascos, para que oyendo
      vuestro grito, se ponga en pie Europa.
                                Hitzak: Xabier Iratzeder

Orreaga 778. Hitzak: Xabier Iratzeder. Musika: Benito Lertxundi.