2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

2016a badoa


Oharkabean badatoz
Abenduko azken egunak, 
Eta gogoan ditugu 
Urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzuetan gauza alaiak 
Eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak, 
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak
Lekua har dezatela 
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on lagunak.

K. Uribe
Doinua "Habanera"

2016-12-23, Gabon Kantak




2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

2016-12-21, Santo Tomas Bilbon

[eu] | [es]

Santo Tomas ospatzen da Bilbon, hona hemen deialdi interesgarri batzuk:

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: Plaza Barria
  • Jarduera: Dantzaldia musika enlatatuarekin 

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 13:00etan
  • Tokia: Konpartsen Txosna, San Nikolas
  • Jarduera: Bertsolariak (Malen Amenabar, Oihana Bartra eta Mailen Akizu)

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 14:00etan
  • Tokia: Konpartsen Txosna, San Nikolas
  • Jarduera: Dantzaldia gaiteroekin

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 16:00 > 18:0019:00 > 21:00
  • Tokia: Konpartsen Txosna, San Nikolas
  • Jarduera: Dantzaldia (Urrats Erromeria taldea)

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 18:30etan
  • Tokia: Santiago Plazatxoa
  • Jarduera: Dantzaldia txistulariekin

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Kalderapeko Taberna
  • Jarduera: Kantujira


2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

Abenduko azken jarduerak

[eu] | [es]

Urteari bukaera emateko hona hemen abenduan burutuko ditugun azken jarduerak:

  • Eguna: abenduaren 14an, asteazkena 
  • Ordua: 18:30etan
  • Tokia: Eroski ondoko errotonda
  • Jarduera: ETB jaia grabatuko dugu Mungian, abestien zerrenda hau gogoratu

  • Eguna: abenduaren 16an, ostirala 
  • Ordua: 19:30etan
  • Tokia: Elizaren Enparantza
  • Jarduera: Bertso-jira musikatua Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Oxabi musika-taldearekin

  • Eguna: abenduaren 17an, larunbata 
  • Jarduera: gazteen koadrilek Santa Tomasa antolatu dute (kartela ikusi)

  • Eguna: abenduaren 17an, larunbata 
  • Ordua: 18:30etan
  • Tokia: Kristo ermita
  • Jarduera: Gabon kanten entsegua gero, 20:00etan, Goñi Portalera joango gara Gabonetako Azoka girotzera

  • Eguna: abenduaren 23an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Elizaren Enparantza
  • Jarduera: Gabon Kantak eta kantujira Alde Zaharretik eta Erriberatik






2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

2016-12-06, asteartea, San Nikolas

[eu] | [es]

Urtero bezala, eguerdian San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean. Bide batez, Gorliz-Plentzia herrientzat kultura-etxe duin baten aldeko ekimenean parte hartuko dugu, bideo bat grabatuko dugu KULTURA ELKARREKIN AURRERA! lelopean. Arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzan dauden amama-aititei bisita egingo diegu. Deialdiak hauxek dira:
  • Eguna: abenduaren 6an, asteartea 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatu, ondoren kantujira eta horrekin batera KULTURA ELKARREKIN AURRERA! ekimenaren grabaketa egingo dugu elizako eskaileretan
Tortila batzuk enkargatuko ditugu eta nolabaiteko bazkaria burutuko dugu Ermitan, bitartean ETBko abestien zerrenda hau entzungo eta landuko dugu.

Arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzako amama-aititei bisita, horretarako deialdia:
  • Eguna: abenduaren 6an, asteartea 
  • Ordua: 16:30etan
  • Tokia: Gurea Taberna
  • Jarduera: autoak hartu Barrikako Elordui Egoitzara joateko, antolaketa minimo bat behar da autoak adosteko eta hori goizean zehar zehaztuko dugu (goizean ezin baduzu etorri telefonoz deitu taldeko norbaiti)


2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

13 Baratze bat | ETB 2016


BARATZE BAT

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Hau da egün eijerra
mila txoriek kanta
tziauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Gaü beltz ta sakonetik
jeikitzen naiz hoztürik
Bihotza hain tristerik
usu hitaz berantetsitürik.

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
guk elgar maita dezagun beti.

Baratze bat nahi dizüt egin  
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eiderrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

12 Urtxintxak | ETB 2016


URTXINTXAK

Urtxintxak oihanian jauzika,
aldaxkatik aldaxkarat...
"zuk erradazu, ama zendako
ez diren erortzen lurrera?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."
"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

Urtxintxak oihanian zintzilik,
buruz behera buztanetik!...
"zuk erradazu, ama, zendako
ez duten buruko minik?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."
"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

Urtxintxak ohianian karruxkaz,
neguko bildu heltzaurrekin...
"zuk erradazu, ama, zendako
ez dezaketan egin berdin?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."
"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

11 Primaderako liliak | ETB 2016



PRIMADERAKO LILIAK

PRIMADERAKO LILIAK
GOIZIK ZIREN LORATUAK,
URTE HARTAN GERTATU ZEN       
PAZKO ERRAMU BAINO LEHEN.

GAITUZTE EZKONTARAZI
MAITE NINDUZUN HAIN GUTTI
EZKONTARAZI GAITUZTE
EZ ZINTUDALARIK MAITE.

GINUELARIK ELGARRI
EMAN BIZIKO UZTARRI.
EZKILAK ZEUDEN IXILIK
NIK EZ BAITAKIT ZERGATIK.       

GAITUZTE EZKONTARAZI
MAITE NINDUZUN HAIN GUTTI
EZKONTARAZI GAITUZTE
EZ ZINTUDALARIK MAITE.

BIHOTZA HOTZEZ KASKARAN
NAGO BEROAREN MENTURAN.
ETOR BEDI PRIMADERA
KANPOAK DITEN BERRIZ LORA.       

GAITUZTE EZKONTARAZI
ELGARREGIN BEHAR BIZI;
EZKONTARAZI GAITUZTE
BEHAR DUGU ELGAR MAITE.

GAITUZTE EZKONTARAZI
ELGARREGIN BEHAR BIZI;       
EZKONTARAZI GAITUZTE
BEHAR DUGU ELGAR MAITE.

10 Mendian gora | ETB 2016


MENDIAN GORA

Mendian gora haritza
ahuntzak haitzean dabiltza.           
Itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.

Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza.
Mundua dantzan jarriko nuke           
Jainkoa banintza.

Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza.
Mundua dantzan jarriko nuke       
Jainkoa banintza.

Euskal Herriko tristura,
soineko beltzen joskura,
txori negartiz bete da eta           
umorez hustu da.

Emadazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda,           
bizi naiz gustura.

Emadazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda,       
bizi naiz gustura.

Euskal Herriko poeta,
kanposantuko tronpeta,           
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari kolpeka.

Argitu ezak kopeta,
penak heuretzat gordeta,           
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta.

Argitu ezak kopeta,
penak heuretzat gordeta,           
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta.

Mundua ez da beti jai,
inoiz tristea ere bai,           
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.

Bestela datozen penei,
ez diet surik bota nahi,
ni hiltzen naizen gauean behintzat       
egizue lo lasai.

Bestela datozen penei,
ez diet surik bota nahi,           
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai.

09 Manolorekin kantari | ETB 2016


RAN ROBERRAN

Uztaia gora gora
lurretik zerura,
gira alde batera
ta gero bestera,
ta behera behera behera
ta behera behera bai!
Uztai barruan preso
gelditu naiz orain!
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po


IUPI IA

Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi
Ia ia iupi
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi
Ia ia iupi
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi iupi ia!


IBILTZEN, IBILTZEN

Ibiltzen, ibiltzen ari naiz
Nire herriko bidetan
Zein ederrak diren mendiak
Hor nabil ametsetan
Ibiltzen, ibiltzen ari naiz
Nire herriko bidetan
Ederra baizara Euskadi
Maite zaitut benetan


TXORIA NINTZELA

Txoria nintzela, txoria nintzela
Sinistu nuen, sinistu
Amets polit hura, amets polit hura
Gaur ere nahi nuke sinistu

Txoria nintzela, txoria nintzela
Sinistu nuen, sinistu
Amets polit hura, amets polit hura
Gaur ere nahi nuke sinistu

08 Ikusi mendizaleak | ETB 2016


IKUSI MENDIZALEAK

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dogu.
Ez nekea, ezta bide txarra   
gora, gora neska-mutilak!
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Ez nekea, ezta bide txarra
gora, gora neska-mutilak.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Hain ederra, hain polita da ta
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

07 Horrelako | ETB 2016


HORRELAKO

Zerue beltz dago eta ni bustite
eta ezin dot sinestu, zelako mendixe       
datorren itsosotik
horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
tabli soltaten badot
Bueltaka, norabidea galduta           
zerue topatu nahian.
Hau bai izan dala kriston marejadie!

Itsosu kolpeka eta ni barruen
eta ezin dot sinestu, zelako olatuk       
datozen itsosotik
horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
tabli soltaten badot
bueltaka, norabidea galduta           
zerue topatu nahian.
Hau bai izan dala kriston marejadie!

Horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
arnasi hartzen badot
bueltaka, norabidea galduta
zerue topatu nahian,
Hau bai izan dala kriston marejadie!   

Marejadie, marejadie,
marejadie, marejadie, hau!

06 Guretzat | ETB 2016


GURETZAT

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.           
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

Gitarrarekin aire berri bat
daramagu kantuz egun,                   
abesti libre eta leiala,
prestu eta noblezadun;
haren medio zer garen ongi               
izan gaitezen ezagun,
herri langile nekazaria
hala defendi dezagun,
herri langile nekazaria                          
hala defendi dezagun.

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.       
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

Gure gogoa ez bedi arren
kantu honekin akaba,
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba.
Egun batean esan dezagun           
ez "hala biz" bai "hala da",
Nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba.
Nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba.

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.   
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

05 Goazen | ETB 2016


GOAZEN, EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

Sortaldeko argi berriari       
Ari zaio aspaldi
Arratseko azken izpiari       
Egun eta gizaldi

Bular gorri, hegakada arin       
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,       
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan           
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean           
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak       
Sortu du doinua

Olatuek beren solasean           
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean       
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan               
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan               
Su epelean
Kalearen bizia
Hiri honen irria
Euskararen txantxangorria



GOAZEN
Berriz uda ondo               
pasatzera gatoz
dantzatu eta abestera               
ikasteko asmoz               
Amets berriak                               
 Ezagutu                       
Maitasun hitzak                           
Xuxurlatu                   
Izar azpian                   
Oihukatu!                   
Entzun orain zuk:           

Ezin jakin noiz datorren
udarik onena                   
Bat, bi, hiru, lau… Goazen!

Batzuk ez gara                    
Basakabiko ume mokoak…
Ez! Ez!
Zerua da gure                   
muga bakarra…
…eta gazteak…
Gazteak gara! Gazteak gara!       

Ezin jakin noiz datorren
udarik onena
Gauzak hartu eta hau entzun       
Goazen abestera
Ezin jakin noiz datorren
udarik onena
Bat, bi, hiru, lau… Goazen!
GOAZEN!

04 Erribera | ETB 2016


ERRIBERA

Erribera, Erribera
zure landen zabalera               
ortzi-muga den hartan mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak               
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina               
hats tristetan mintzo da haren mina.

O, o, o…                

Horma zahar arraituetan
xoriak dira kantatzen                
mendetako lo geldia salatzen.

Nafarra anai zaharra
kondairaren lehen sustarra           
bego higan arbasoen amets hura.       

O, o, o…

03 Begitara begira | ETB 2016


BEGITARA BEGIRA

Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez
eta hartu lekua ene lagunen artean
Begiraiguzu denoi zuzen begitara        
azalpen ugari zor dizkiguzu-ta
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
Herri faltsu bat izan dugula maite
Geure arteko besarkada eta malkoak    
Lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu.       

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu.

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu belarrira
Bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten    
neurea eta neure lagunen herria
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen azkena zeu zarela        
Beraz amestuko dut kalean topatu
eta honakoa oihukatuko dizudala

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira   
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Lurretik lorera, loretik bihotzera
Legetatik urrun, malkotatik gertu
Esaidak lagun eskutik heldu ta begitara    
Herrian zutik jarraituko diagula...
Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira   
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira!

02 Amets | ETB 2016


AMETS

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana           
nigana, beldurrik gabe nigana

Zuk jarriak daude bideak
zuk jarriak ere ilusioak           
behin eta berriz ari naiz zutaz galdezka

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana
nigana, beldurrik gabe nigana

Neu naiz neu bizitza
itxaropena neure giltza           
hala ere beti derrigorrez baina zutaz galdezka

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana       

Ezin ahaztu nondik natorren
ezin ukatu zer naizen           
beharbada galtzailearen urratsean nago
beharbada

Ilusioz josia, asmoz betea
odol gorria, bihotz zuria           
ametsaren bidean
noiz agertuko ote zaren itxaropenean

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana
nigana, beldurrik gabe nigana   

beldurrik gabe nigana
beldurrik gabe nigana
beldurrik gabe nigana

01 Txoria txori | ETB 2016


TXORIA TXORI

Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen alde egingo.
Hegoak ebaki banizkio         
neria izango zen
ez zuen alde egingo.

Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango           

Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik txoria nuen maite.

Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen alde egingo.        
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango           

Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik txoria nuen maite.

Trala laralala lala lala
tralara lala lala lala
trala laralala lala lala           
tralara lala lala.

00 Aurkibidea | ETB 2016

Hauek dira ETB-1 telebistarako grabatuko ditugun abestiak:

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

2016-11-26, larunbata, kanpaiak



Urtero bezala, Gabon Zaharreko kanpai-jotzearen itxura egingo da. Kantagunekoak joango gara eta Din-dan-don gabon-kanta abestuko dugu. Deialdia hauxe da:
  • Eguna: azaroaren 26an, larunbata 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Ontziola Plaza
Bide batez, aurreratu nahi dugu abenduaren 6an San Nikolas jaia ospatuko dugula eguerdian eta arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzan dauden amama-aititei bisita egingo diegula.



Como otros años, Plentzia Telebista grabará un simulacro de Campanadas de Noche Vieja. Plentzia Kantagune acudirá y cantará Din-dan-don. Aquí tienes la convocatoria:
  • Día: 26 de noviembre, sábado 
  • Hora: 19:00
  • Lugar: Plaza del Astillero
Antes de acabar, también adelantamos que el 6 de diciembre al mediodía celebraremos San Nicolás y a la tarde visitaremos a las amamas y aitites de la Residencia Elordui de Barrika.




2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

2016-11-18, ostirala, entsegua



Hurrengo saioa eta kantujira ez dira ostiral honetan izango, baizik eta hurrengo asteko ostiralean. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 18an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Saio honetan hainbat gauza egiteko asmoa dakargu. Batetik, Gabon Kantak liburuxkatik kanta batzuk birpasatuko ditu. Eta bestetik, Jokinen bi abesti ikasiko ditugu:
Bukatzeko, nola ez, kantujira Plentziatik zehar.


Bestalde, azaroak 10ean (osteguna) arratsaldeko 19:00etan San Inazio auzoko Euskeraren Etxea - Azkue Fundazioa elkarteak ikuskizun interesgarria iragartzen du: Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta (doakoa da baina aldez aurretik izena eman beharra dago).

Bukatzeko, larunbata honetan (2016/11/12an) Bilbo Kantari izango da, beti bezala Kalderapekon 20:00etan.




El siguiente ensayo y kantujira no será este viernes sino que será el viernes de la semana próxima. Esta es la convocatoria:
  • Día: 18 de noviembre, viernes 
  • Hora: 19:00
  • Lugar: Ermita del Cristo
El plan de este ensayo es ambicioso. Por una parte, repasaremos algunas de las piezas de librito Gabon Kantak. Y por otra parte, aprenderemos dos canciones de Jokin:
Para finalizar, haremos nuestra acostumbrada kantujira por Plentzia.


Por otra parte, se anuncia que el jueves 10 de noviembre, a las 19:00h, en San Ignacio se ofrecerá una actuación muy interesante organizada por Euskeraren Etxea - Azkue Fundazioa, se trata de Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta (gratuito pero es necesario apuntarse).

Par finalizar, este sábado (2016/11/12) tendremos Bilbo Kantari, como siempre en Kalderapeko a las 20:00h.

2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

Lizardia

Hona hemen aspalditxoan Jokin de Pedro gure kantakideak itzuli duen kanta: Lizardia. Abestiaren jatorria Gales aldean bilatu beharko genuke eta munduan ezaguna da galesez kantatua Llwyn Onn tituluarekin eta batez ere ingelesez entzuten delako The Ash Grove izenburuarekin. Adibiderako ikusi bideo hau:

Gales herriko The Ash Grove abestia


   Lizardia   


   Errekasto gardenez jositako haranean   
   egunsentiko argitan amesti nabil;
   halaber eguzkia distiratsuen denean
   lizardi bakarti horrek goibel narabil.

   Noiz eta zozoa kantari entzuten zen ozen argi   
   lehen aldiz nuen ikusi maitea, hau poza!
   Ezkila-lore urdinak nonahi ziren sortzen ari
   oi baina zure ondoan nik ezin goza!

   Oraino eguzkiak mendi-ibarretan distira   
   oraino ere zozoa kantuz goizero
   oraino ilargiak izpi-jaurtzen ur garbira
   zer ote dira niretzat gauza eder oro?

   Oinaze handien kariaz minberaturik bihotza   
   maitearen bila nabil negar batean;
   ekoa, esadazu, non da, ba, ene neskatxa?
   “Zelai azpian lo datza, lizardi aldean”
   Hitzak eta musika:  Gales herrikoak     Euskal bertsioa:  Jokin de Pedro 



Hauek dira abestiaren euskal bertsioari dagozkon hitzen pdf fitxategia eta doinuaren mp3 fitxategia. Bukatzeko, hemen duzu Kepa Mtnez. de Lago gure zuzendatiak atondutako partitura:

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

2016-10-07, Plentzia uriaren fundazioaren 717. urteurrena

Duela 717 urte Plentzia uria fundatu zen, horren haritik Plentzia Kantaguneko kideok ikuskizun bat prestatu dugu non antzekia, kantua eta dantza uztartuko ditugun. Antzeztuko dugun obra Toti Martinez de Lezea idazlearen La Partera de Gaminiz ipuin laburrean oinarrituta dago (Mareas izeneko liburuan argitaratu zen 2012an). Hemen duzue dagokion gonbidapena:
  • Eguna: urriaren 7an, ostirala
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Elizako Plazan
Antzezlanaren nondik norakoak jakin nahi badituzu irakur ezazu informazio-orri hau:

Informazio-orria jasotzeko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu

Antzezlanaren zuzendaria (Getari Erxegarai) eta antzezlanaren koordinazio lanak burutzen dituena (Ion Azpiazu) irratira joan dira, eskerrik asko Onda Vasca. Hauek dira haien adierazpenak:


2016(e)ko abuztuaren 14(a), igandea

2016-09-02an VII. Plentzia Kantari



Plentzia Kantari eguna badator. Zazpigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 8etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Zango Taldea lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 10:15etan hasita.

Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: irailaren 2an, ostirala 
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza, Piruli deitzen duguna)

Hona hemen ibilbidearen mapa. Zenbakien gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:


Ikusi VII. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean


Hauxe da erabiliko dugun kantutegia:

Kantutegia eskuratzeko irudiaren gainean klik egin


2016(e)ko uztailaren 1(a), ostirala

UDAKO EKINTZEN EGITARAUA

UDAKO EKINTZEN EGITARAUA

  • Belaruseko nesken eguna
  • Uztailaren 13a, azteazkena: IZANIK taldearekin batera, ELIZAKO PLAZAN DANTZALDIA 19:00etan
HITZORDUA: 18:00etan Ermitan
DALTZALDIA PRESTATZEKO SAIOA: Uztailaren 9an, larunbata, 11:00etan Ermitan
  • San Kristobal (Gatzamine)
  • Uztailaren 9a, larunbata, kantua eta dantza 20:00etan 
HITZORDUA: 19:30etan Geltokian

  • Karmenak (Portua)
  • Uztailaren 15a, ostirala, kantujira Eskabetxeria Plazatik abiatuta 20:00etan
HITZORDUA: 19:30etan BIRITXI-ITURGITXI tabernetan

  • Madalenak 
  • Uztailaren 22a, ostirala, kantujira Erribera eta Alde Zaharretik 20:00etan
HITZORDUA: 19:30etan ASTILLERO (edo UNTZIOLA) plazan 

  • Andramariak
  • Abuztuaren 5a, ostirala, kantua eta dantza Andramarin 20:00etan
HITZORDUA: 19:30etan Kristo Ermitan 

  • Perseidak
  • Abuztuaren 12a, ostirala
    20:00etan Dantzaldia
    22:00etan Antzerkia eta afaria
    23:00etan Kantaldia
HITZORDUA: 19:30etan BIRITXI-ITURGITXI tabernetan 

  • ANTOLINTXU eta MADALENTXUren aurkezpena
  • Abuztuaren 27a, larunbata, kantua eta dantza 13:00etan
HITZORDUA: 12:30etan ELIZAKO PLAZAN 

  • VII. PLENTZIA KANTARI
  • Irailaren 2a, ostirala 
    20:00etan, KANTUJIRA Zubiko plazatik abiatuta
    22:00etan, ZANGO taldearen eskutik DANTZALDIA Elizako Plazan
HITZORDUA: 19:00etan Ermitan (prestaketa saioren bat izango dugu, seguruenik abuztuaren 26an)


Gogoratu jaietan honako ekintzetan parte hartuko dugula: PIKA-PIKA, Harrera, Euskal Jantziak, Mozorroak, Koktelak eta Agurra

UDAREN ZEHAR HITZORDU GEHIAGO IZANGO DITUGU, ADIBIDEZ TAILERRAK ETA BESTELAKO GERTAERAK

2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

2016-06-24, ostirala, entsegua



Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: ekainaren 24an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Biarritz Kantuz eguneko abesti batzuk prestatutuko ditugu, hauek:
  • Gogoaren baitan (kantutegiko 86. orrialdea)
  • Laborari (kantutegiko 148. orrialdea)
  • Xorieri mintzo zen (kantutegiko 215. orrialdea)
Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar.




Biarritz Kantuz eguneko ezezagunak egiten zaizkigun abestiak mp3 formatuan:


2016(e)ko ekainaren 11(a), larunbata

2016-06-25, Biarritzen Kantuz, abestiak

Gogoratu eguneko egitarau osoa hemen duzula. Hauxe da abestien zerrenda alfabetikoa:
  • Ardiak lerro lerro (Pagola M., Duhalde)
  • Azken dantza hau (Pagola M., Peio eta Pantxoa)
  • Baionatik Bilbora (Izagirre K., Imanol)
  • Bake mina (Peio eta Pantxoa, Irlanda Herrikoa)
  • Bale ihizi (Herrikoia )
  • Baratze bat (Berzaitz)
  • Bizkaia Gipuzko eta Zübero (Etxahun Iruri)
  • Boga boga (Herrikoia)
  • Eki eder (Sarasola B., Berzaitz)
  • Geroa esperantzaz beterik (Sarasola B., Berzaitz)
  • Gogoaren baitan (Duhalde)
  • Greziako itsas ontzia (Llach L./Lete X., Peio eta Pantxoa)
  • Itsasontzi baten (Ibarguren K.)
  • Itsasoari begira (Maia J., Lertxundi B.)
  • Ixil ixilik dago (Herrikoia)
  • Jeiki jeiki (Herrikoia)
  • Joseba Elosegi (Etxamendi)
  • Kantalasai (Miège X. Miège X., Barnetche X., Maillard J., Hillau J.)
  • Laborari (Sarasola B., Berzaitz)
  • Oi kanta berri (Labeguerie)
  • Orhiko txoria (Idiart R., Gorostarzu A.)
  • Xorieri mintzo zen (Labeguerie)
  • Zure begiek (Pagola M., Landart)
Kantatuko diren abesti gehienak gure kantutegian jasota ditugu. Bada gutxi batzuk gure kantutegian ez ditugunak, horietarik hauek aurkezten dizkizuegu:

Bale ihizi


Bizkaia, Gipuzko eta Xiberoa

Joseba Elosegi

Zure begiek



Gure kantutegian ez ditugun abestiak mp3 formatuan:


2016(e)ko ekainaren 5(a), igandea

2016-06-25, Biarritzen Kantuz




Ordainketak La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808 kontuan egingo dira ekainaren 20a baino lehenago, partaide bakoitzeko 25 direlarik (bidaia eta bazkaria barne). Plentzia Kantaguneko kideek lehentasuna izango dute ekainaren 6aren arte.


Hau da prestatu dugun egitaraua:
  • Irteera:
    • Plentzia, 7:45 (Txarter inguruan)
    • Sopela, 8:00
    • Algorta, 8:15
    • Bilbo, 8:30

  • Biarritz, 10:30EUSKAL HERRIA KANTUZ 2016
    1. Lasalle plaza
    2. Euskaldunon kosta
    3. Portu zaharra
    4. Talaia
    5. Santa Eugenia plaza
    6. Bellevue plaza
    7. Herriko Kasinoa
  • Hondarribia, 15:00, Guadalupe Ermitaren ondoan bazkaria:
    • Lehenengoak:
      • Arrain sopa
      • Entsalada mistoa
      • Indaba gorriak
      • Barazki-menestra
      • 3 bakailao-kroketa
      • Patatak Errioxako erara
    • Bigarrenak:
      • Eskalopea patatekin
      • Haragi-bolak
      • 2 arrautz frijitu urdaiazpiko eta patatekin
      • 2 arrautz frijitu txistorrarekin
      • Bakailaoz betetako piperrak
      • Txipiroiak beren tintan
    • Azkenburua
    • Ogia, ura, ardoa eta kafea

  • Itzulera:
    • Bilbo, 20:00
    • Algorta, 20:15
    • Sopela, 20:15
    • Plentzia, 20:30

2016(e)ko ekainaren 4(a), larunbata

2016-06-10, ostirala, entsegu berezia



Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Gure Esku Dago herri ekimenak deiturik argazkia egingo dugu Andra Marin. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: ekainaren 10ean, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza (kalejiran Andra Marira joateko)
Saio honetan bi kantu ezagun landuko ditugu:
Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar.




2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

2016-05-27, ostirala, entsegua


Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: maiatzaren 27an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Saio honetan bi kantu berri landuko ditugu:


2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

2016-05-14, Bilbo Kantari berezia

Datorren Larunbatean, hilak 14, hileko bigarren larunbata denez, BILBO KANTARI izango dugu. Oraingoan, baina, berezia izango da. Bilboko Arkeologi Museoarekin batera antolatu dugu. Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna izanik, egingo dituzten ekitaldien artean, BILBO KANTARI BEREZIA ere egongo da.

Beraz, oraingo honetan ez gara Kalderapekotik abiatuko, SAN ANTONetik baizik eta ohiko orduan, hau da, 20:00etan.Ibilbidea ere ez da ohikoa izango, Bilboko leku esanguratsuetatik baizik, Museoko kideen partetik geldiune bakoitzean azalpenak izango ditugularik.



Ibilbidea:
  • SAN ANTON
  • ERRONDA
  • SANTIAGO
  • BURTSA
  • ZAMUDIOKO ATEA
  • UNAMUNO
  • ARKEOLOGI MUSEOA

Jarraian ibilbidea doakizue:


Eta hemen azalpen historikoen dokumentua:

2016(e)ko apirilaren 10(a), igandea

IV. Kantalaguna: Jean-Mixel Bedaxagar


Omenaldia eta afaria

Jean-Mixel Bedaxagar zuberotarra Plentziara datorkigunez omenaldi bat prestatu diogu. Horregatik, hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: maiatzaren 13an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Danontzat Gaztetxea, hondartza
Ondoren, kantujira bat egingo dugu eta bukatzeko afaria izango dugu Kai Eder jatetxean 21:30etan.


Eginkizun bietarako, bai omenaldirako zein afarirako, izen-ematea derrigorrezkoa da. Izen-emate prozesua ondoko datu-orrien bitartez egingo da:

Kanpotik zatozentzat, jarraian erakusten den mapan Gaztetxearen eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke:

2016(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

IV. Kantalaguna: omenaldia antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Jean-Mixel Bedaxagar gonbidaturi egingo diogun omenaldia doakoa da baina aurretiko izen-ematea nahitaezkoa da.

Omenaldia burutuko den aretoaren edukiera bete daitekeelakoan, parte-hartzaileen zerrenda eraikitzea derrigorrezkoa dugu eta horretarako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 12ra zabalduko da. Edozein kasutan, omenaldiko parte-hartzaileen zerrenda datu-orri honen (http://bit.ly/1SC37Jh) erantzunen egun eta orduaren arabera osatuko da. Hauxe duzu datu-orria:


Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den omenaldira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orrian eremu guztiak betetzea komeni zaizu.

Izen-emate epeekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Maiatzaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango
  2. Bazkide ez den batek datu-orria maiatzaren 1a baino lehenago bete eta bidaliko balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu
Jarraian erakusten den mapan Gaztetxearen eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke: