Boise etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Boise etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abuztuaren 9(a), igandea

2015-07-30, Boga Boga alkatearekin

Bi abesti prestatu genituen, ez baitgenekien zenbat denbora luzatu ahalko ginen alkatearekin. Lehen abestia Txoria Txori izan zen himno bat bihurtu delako denboraren poderioz. Bigarren abestia Oi Ama Euskal Herria izan zen abesti honek emigrazioarekin duen loturagatik.

Hala ere, Dave Bieterrek eskari bat egin zigun Bizkaiako abestiren bat eskatu zigun. Eta hemen gauzkazue inprobisaturiko Boga Boga kantatzen:


2015(e)ko abuztuaren 7(a), ostirala

2015-07-22, Plentziako oroigarriak Boiseko alkateari emateko

David Crestelok oroigarri hauek eman dizkigu Boiseko alkatea den Dave Bieter jaunari helarazteko. Honako opariak eman dizkigu:
  • Plentziako ikurrin txiki bat
  • Plentziako zigiluak
  • Domina
  • ...

2015-07-22, Plentziako alkateak Boiseko alkateari

David Crestelok Plentziako alkateak, Dave Bieter Boiseko alkateari gutun bat idatzi dio eta Plentziako Kantaguneko kideak bitartekari lanak egin ditugu. Hona hemen gutunaren edukia: