Gontzal Mendibil etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gontzal Mendibil etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

Handia izanen naizenean

Álvaro Yunque idazle argentinarraren benetako izena Arístides Gandolfi Herrero zen, La Platan jaio zen 1889ko ekainaren 20an eta 1982ko urtarrilaren 8an hil zen.

Denetarik idatzi zuen: ipuinak, dramak, lan historikoak, saiakerak eta abar; baina batez ere, poeta izan zen. Kazetaritzan lan egin zuen, El Patriota astekariaren zuzendaria zelako kartzela eta herbestea ezagutu zituen 1945an. 1977an militarren diktaduraren garaian, zentsura jasan zuen; adibidez, Jorge Rafael Videlak eta Albano Harguindeguyk lege-dekretu banaren bitartez bere liburuak erretzea agindu zuten.

Hauxe duzu Gontzal Mendibilek abestutako euskal bertsioa:

      Handia izanen naizenean   


      Handia izanen naizenean, ama,
      eskailera bat eginen dut
      izarrak biltzera joateko.
      para ir a coger estrellas.

      Boltsiloak izarrez eta
      kometaz beterik jetsiko naiz,      
      eskolako lagunen artean
      banan bana banatzera.

      Baina zuri, amatxo,
      ilargi betea ekarriko dizut      
      argi indarrik gastatu gabe
      etxea argi dezazun.


Hemen Álvaro Yunqueren jatorrizko hitzak eta Joseba Sarrionandiak idatzitako euskal bertsioa:
             CUANDO SEA GRANDE             HANDIA IZANENE NAIZENEAN
      Mamá: cuando sea grande
      voy a hacer una escalera
      tan alta que llegue al cielo      
      para ir a coger estrellas.

      Me llenaré los bolsillos
      de estrellas y de cometas,
      y bajaré a repartirlos
      a los chicos de la escuela.      

      Pero a ti voy a traerte,
      mamita, la luna llena,
      para que alumbres la casa
      sin gastar en luz eléctrica.
      Handia izanen naizenean, ama,
      eskailera bat eginen dut
      zeruraino bezain gorakoa
      izarrak biltzera joateko.

      Boltsiloak izarrez eta
      kometaz beterik jetsiko naiz,
      eskolako lagunen artean
      banan bana banatzera.

      Baina zuri, amatxo,
      ilargi betea ekarriko dizut
      argi indarrik gastatu gabe
      etxea argi dezazun.

Karaokea: Gabi de la Maza

2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

2015-10-30, kantujiran Gontzal Mendibilekin


Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara etorri delarik omenaldi bat antolatu dio Plentzia Kantagune taldeak eta bide batez kalez-kalez kantuan ibiltzeko asmoa daukagu. Ibilbidea hauxe izango da:
  • Eliza Enparantza, 21:00etan (gutxi gora behera)
  • Erribera Kalea, 21:30etan (gutxi gora behera)
  • Zubiko Enparantza, 22:00etan (gutxi gora behera)
Hona hemen ibilbidearen mapa. Txintxeten gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak irakurriko dituzu:


Ikusi Kantujiran Gontzal Mendibilekin ibilbidea mapa handiago batean


2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

III. Kantalaguna: Gontzal Mendibil


Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara datorkigunez hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: urriaren 30ean, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Goñi Portala
Ondoren, kantujira bat egingo dugu herritik. Eta bukatzeko, afaria prestatu dugu frontoian 22:30etan. Afarirako izena eman nahi baduzu plentziakantagune@gmail.com helbidera idatz ezazu ahalik eta lasterren. EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako.


EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako:
Afariak 15€ balio du eta diru sarrera hemen egin behar da:
2100 4987 61 2100214808 LA CAIXA - PLENTZIA


Kanpotik zatozentzat, hona hemen Goñi Portala aretoa non dagoen. Zubia zeharkatu, aurrez aurre aurkituko dituzun eskailerak igo eta eskuinera edo ezkerrera jo bide bietatetik Azurtegiondo plazara heltzerik dagoelako:



Goñi Portala Elizaren atzeko kantoian dago, Kale Barria deitzen den kalean dago.




2013(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

Georgia, hizkuntza eta kantua (Gontzal Mendibil)


Georgia, hizkuntza eta kantua

Badira sei bat urte lagun talde musikari euskaldun bat Kaukaso aldean dagoen Georgia herrialdean izan ginela. Gure joan-etorria korapilatsua izan bazen ere bizi izandakoa ez dut ahazteko!.  

Durangoko azokak aurten Georgiar (kartulien) literatura ekarri digu gugana. Antza denez gure georgiar idazleek ere ez dute honantz etortzeko errez izan. Tamalez, etorteko ziren lau idazleetatik, hainbat oztopo jasan ostean eta bidaiatzeko baimenik lortu ezean, bik besterik ez dute etortzerik lortu.

     Bidaia haren oroimen biziak dauzkat oraindik gogotan. Georgiarrek gure bihotzak hunkitu eta barruak murgierazi zituzten orduan. Harrera ezin hobea egin ziguten. Nire ustez, lekuak baino lekukoak dira estimatuago bidaietan eta horixe gertatu zitzaigun, bertako jendeak liluratu egin gintuela. Hitza betetzen zekitenak ziruditen kartuliarrek, zerbaiten beharrean bageunden, beti laguntzeko prest agertzen zitzaizkigun. Eta benetako eskasian egon arren, tabernetan, hoteletan edo jatetxetan, bertako langileek ez zizuten inondik inora propinarik onartuko.
  
 Ordutik hona sarritan izan dugu albiste Georgia, eta dirudienez gure herriaren antzera han ere ez dute lasaidurarako aro onik. Lurralde korapilatsua izan da historian zehar eta hala dirau egun ere.

 Historia luzea, jantzia baina gora-beheratsua dute georgiarrek. K.a. IV mende, erromatarrek eta grekoek Iberia izenaz deitzen zieten Georgiarrei.  Beraz, iberotarrak ziren georgiarrak. Bada ibero horiek gure lurralde hauetarantz etorri zirela  diotenik. Badira baita gure hizkuntza eta georgiaren arteko parekotasuna begi bistan jartzen dutenik ere. Aintzinako iberoen aztarna omen da euskera, hangoxekoen irla. 

Eta konpareketan hasita, hizkuntzaren aztarnetan murgilduta eta antzekotasunera begira fonemen antzekotasuna ageri agerian da. Toponimiara bagatoz ere han Artxanda, aran, uri, pasanauri, ura, zemendia, artoa, aramotz, iber, guria, txitxia eta halako hitzak neuk entzunak eta ikusiak ditut. Hizkuntzalariek eta hortan dihardutenek badute oraindik zer ikertu, baina gaurkoen begiez entzumenez edo adimenez baino, atzokoen irudimenez eta aztarnaz eta arrazto haien bizitasunez  ikertu dezatela eskatuko nieke.

Hizkuntzaren tonoa, esanak egitura ez da idatzitako textoetatik bakarrik aztertu behar, hala uste dut, barruko adimenak eta entzumenak argituko dizkigu gauza asko, berez zientziak hotz hotzean argituko ez digunak, jakinda gainera kasu hontean, gurea, alfabeto erromanoa dela eta beraiena zirilikoa.

Beraz kontu egiten diot: Jon Keats poeta britainiarrak dinoanari ”zertan ez nago ziur bihotzaren garbitasunaz eta irdudimenaren egiaz ez bada: eta irudimenak edertasuna hartzen duena egia izan behar”.

Ba da bestetik gure artean parekotasunetara joanda izaera ere parekoa dugula eta jateari eta janarekiko diogun miresmen hori ere berdintsua dela dionik. Jan, edan eta kantatu hori bait da Georgiar batek egin beharreko betebeharrik derrigorrezkoenak, eta nola ez, otorduan brindisak, topa eta topa, orain gure herriaren etorkizunarengatik eta bi minututako berbaldia, gero gure emakumezkoen zoriontasunarengatik, geroago gure umeen ondasunagatik eta horrela jatordu osoan zutik jarri eta topa. 

Georgiak 70.000 km2 dauzka, Euskalherria hiru aldiz; eta sei milioi biztanle. Lurralde berdea, menditsua, antzinateko historiaz betea, baina lurralde zaila, gertarera gogorrek suntsitua eta sakabanatua, isolatua; ekialdean Azerbaiyan eta Dagestan ditu auzo, goialdean Txetxenia, behealdean Turkia eta Armenia eta mendebalderantz  itsas beltza.

Tartaroak XIII. mendean sartu eta inbaditu zuten gaur Georgia dugun herrialdea. Gune korapilatsua eta nahaztua dugu Kaukaso aldea, ez da oraingoa, Persiarrek eta Bizantziar inperioa handiak han izan ziren konkista nahian urte luzez. 1795 aldera Persiarrek txikitu zuten Tblisis Georgiarren hiriburua. Handik lasterrera Errusiar imperio handiaren menpe gelditu zen Georgia. Orain hamasei bat urte birujabetasuna lortu ba zuten ere, gaur egun Errusia eta Georgiaren arteko tirabirak handiak dira. Liskarrean diraute egun. Eta 1999z geroztik, hau da, Putin boterean dagoenetik areagotu besterik ez dira  egin areriotasunak. Moskuk bertan hainbat base militar ditu eta ez dute oraingoz uzteko asmorik agertu.

Putinek, georgiarren kontrako akusazio gogorrak bezain ankerrak jaurti izan ditu sarri askotan. Georgiak ez duela terrorismoaren kontrako laguntzarik eskeintzen eta Txetxeniar gerrilarie armaz hornitzen dietela batetik eta lurralde hura terrorista errefuxiatuen babesleku bihurtu denaren akusazioz. Moskuk ordudanik, georgiar ekonomiari min egin izan dion blokeoa jarriz.

Kantuak dion bezalaxe, ez dira beraz garai onenak kartuliarrentzat. Baina politikaren zailtasunak ahaztu barik eta  egunerokotasun deserosoak kontuan hartuta, egunotan georgiarren literaturaz aditzeko eta entzuteko parada eta gozamena izango dugu Durangoko azokan. Hango bi idazle entsutetsu etorri dira gugana, geuk ere beraien sorkuntzen berri jakin dezagun.

Bi gauzak salbatu izan digu Georgiarren etorkizuna, bata hizkuntza (hizkuntza zaindu eta landu behar den lehen balorea baita) eta bestea, kantua, eta bi hauexengandik gaude bizirik georgiarrok, hauxe ziozkun bertako lagun batek eta inoiz kontatu izan dudan gertaera  hunkikarri bat esan zigun gure lagunak: Georgiarrek mendizaleak baitira, Kaukaso iparrean 6 mila metrotik gorako mendigainak daude eta gertaera triste bat bizi izan dutenaren berri eman ziguten. Ba omem zihoazten lau georgiar gazte bertako mendi mitiko bat eskalatzera eta zorigaitzez lauetariko bat kordadan labanka egin eta zintzilika geratu omen zen beste hiruren pentzu eta hauen indarren menpe. Gauza gutxi egin zezaketen hiru lagun hauek, indarrak ere denbora pasaz ahultzen zihoazen eta  zintzilik zegoen laugarren honek kordela mozteko oihukatzen baitzien, baina nola moztu, nola utzi laguna hiltzen, eta laurak arriskuan eta indarge. Zintzilika zegoen hura kantatzen hasi baitzen ozen eta tinko, hauxe bait da hiltzeko prest dagoenaren seinale, georgiarrek kantatzen hiltzen baitira eta kantua oihartzun bihurtzen baita belaunaldi luzeetan. Horrelaxe hiltzen ziren georgiar lagunik onenak eta kantu hoiekin salbatu omen zen Georgia.

     Euskaldunok ere berdintsu egiten omen duzue, kantatu eta zuen hizkuntza zaindu, zihoen kontalariak. Badakigu euskaldunok aspaldidanik ari zaretela zeuenari eusten, nortasuna gordetzen, eta erroak mantentzen. Georgiarrentzat lurrari maitasuna eskeintzea eta bizitzari errespetoa gurtzea dira izaterik preziatuenak. Guk betidanik apreziatu dugu bakea, gure maitasunez utziko diegu gure hurrengoei, pasa diezaiegun gure semeei gure ohiturak, gure izatea eta gure baloreak, beraiek ere zintzo eta leial defendi ditzaten, halako hitz esanguratsu ederrekin agurtu ziguten.

Behar bezalako harrera eskeini diezaiegun. Georgiarrengandik egiten dut topa! eta Georgiarren hizkuntzak eta beraien literaturak oparotasuna euki dezan!


Gontzal Mendibil


Kantaria hil dute (Gontzal Mendibil)


      Kantua, urrezko mito jolastia
      -Homero-

   KANTARIA HIL DUTE

   Orain ez asko
   aho betez kantatzen genuen,
   halako baten, isilduz,
   entzule bihurtu ginen.

   Kantaria hil dute
   hil dute kantua
   isilarazi digute
   barruko soinua.

   Harrabotsa eta lotsa
   ulergaitza dena
   zaratarekin ito da
   kantariaren lana.

   Kantaria isildu da
   jada ez da kanturik
   ez ei dugu entzun nahi
   txorien txiorik.

   Kantu-ele ederrek
   baretzen zituzten bihotzak
   babesten gintuen
   kantuaren hotsak.

   Kantuen adostasunean
   kantatzen genuen aldian
   baztertu da, mututu da
   kantuen durundia.

   kantua esperantza zen
   elkarguneko poza eta malkoan,
   gure baitan eta zainetan
   iradokitzen zigun desioan.

   Kantua ezintasunen egarri
   negar eta plazerren betegarri   
   kantaria gure nahien iragarle   
   samin guztien ordezkari.

   Eta isilaraziz
   deiadar handiz
   zarata kantu
   digute bihurtu.

   Kantariak
   kantatzea du helburu
   beraz:

      kantuz bizi
      kantua jaurti
      kantuari eutsi
      kantuz jantzi

      kantuz maite
      kantuz auzi
      kantuz jaso
      kantuz giro

      kantuz penaz
      kantuz pozik
      kantuz kantu
      kantuz beti.


   (Hitzak: Gontzal Mendibil) 

Kantakidetza (Gontzal Mendibil)


   KANTAKIDETZA

   Kantu kantari
   gugana dator
   gugandik doa kantua.
   Kantuz bihotza
   kantuz bizitza
   kantuz alegeratzen gogua.

   Kantagintzari
   jartzen diogu
   geure poza eta arima.
   Kantu kantari
   dugu ahotsa
   saminak leuntzeko egina.

   Kantu kantari
   ari natzaizu
   biziari kantua emanez
   kantu kantari
   laztantzen dugu
   adiskidantza adorez.

   Kantu ta kanta
   kantuak lantzen
   pasatzen ditut egunak.
   Kanta ta kantu
   elkarkidetzan
   eiten ditugu lagunak.

   KANTUZ BIZI
   KANTUZ JAURTI
   KANTUARI DIOGU EUTSI
   KANTUZ MAITE
   KANTUZ ERNE
   BIZITZA KANTUZ DUGU JANTZI.   

   KANTUZ POZIK
   KANTUZ PENAZ
   KANTUZ DIHARDUT BIDEAN
   KANTUZ KANTU
   KANTUZ BETI
   KANTU KANTARI EKINEAN.

   Izotz eta haize,
   eguzki euri
   gogoa eta sentipen.
   kantuaren hotsak

   jaurtitzen ditut
   bizi baten oroimen.

   Ur jarioaren
   indarrean dagi
   kantari kantakidetza.
   Kolore anitzeko
   promesan biziz
   kantuan dugu esperantza

   Kantu ederrez
   loratzen dugu
   hitza eta irudimen.
   Kantu eleak
   lurra babesten
   ta gizakia du ontzen

   Kantuak ditu
   ezintasunak
   aldi batean aldentzen
   kantuz bizi da
   buztangorria
   kantuz digu eguna alaitzen.   

   KANTUZ BIZI
   KANTUZ JAURTI
   KANTUARI DIOGU EUTSI
   KANTUZ MAITE
   KANTUZ ERNE
   BIZITZA KANTUZ DUGU JANTZI.

   KANTUZ POZIK
   KANTUZ PENAZ
   KANTUZ DIHARDUT BIDEAN
   KANTUZ KANTU
   KANTUZ BETI
   KANTU KANTARI EKINEAN.

   Negar plazerren
   betegarri da
   kantuaren bizimina.
   Gure nahiaren
   iragarle da
   kanturako dugun estima.

   Osasuna ta
   adiskidetzan
   kantuan dugu esperantza.
   kantatzen duenak

   bizirik darrai
   bizi pozen elkargintzan.

   KANTU KANTA
   KANTUKA
   KANTAKIDETZA KANTARI.
   KANTUZ KANTU
   KANTIKAN
   GAU ILUNEAN IZAR BI.

   KANTUZ KANTA
   KANTUAN
   ELKARKIDETZAN KANTARI.
   KANTAK KANTUZ
   BIZITZAN
   SAMINAK LEUNTZEN GOGOTIK.

   (Hitzak: Gontzal Mendibil) 

2013(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

2013-05-10, ostirala, entsegua



Maiatzako lehen entsegu eta kantujirarako deialdia:
  • Eguna: maiatzaren 10ean, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Saio honi lotuta Gontzal Mendibil abeslariari dagokion 20. fitxa fitxa prestatu da.
Entsegu honetan Gontzal Mendibilen diskografiatik hartutako hiru abesti ikasiko ditugu:
  • Kapitalismoak (Hitzak eta musika: Jesus Mari Markiegi)Kantutegiko 102. orrialdean dagoena, 20. fitxa
  • Laster laster (Hitzak: Bittor Kapanaga | Musika: Gontzal Mendibil). Kantutegiko 110. orrialdean dagoena
  • Bagare (Hitzak: Bittor Kapanaga | Musika: Gontzal Mendibil). Kantutegiko 30. orrialdean dagoena
Gontzal Mendibil kantariarekin harremanetan jarrita, besarkada estu bat bidaltzen digu eta horrekin batera bi poema: Kantakidetza eta Kantaria hil dute.



Convocatoria del primer ensayo y kantujira de mayo:
  • Día: 10 de mayo, viernes 
  • Hora: 19:00 h
  • Lugar: Ermita del Cristo
Como complemento a esta sesión se ha redactado la correspondiente ficha (20. fitxa) dedicada al cantante Gontzal Mendibil.
Se han elegido las siguientes tres canciones tomadas de la discografía de Gontzal Mendibil:
  • Kapitalismoak (Hitzak eta musika: Jesus Mari Markiegi) página 102 del cancionero y ficha 20
  • Laster laster (Hitzak: Bittor Kapanaga | Musika: Gontzal Mendibil) página 110 del cancionero
  • Bagare (Hitzak: Bittor Kapanaga | Musika: Gontzal Mendibil) página 30 del cancionero
Puestos en contacto con Gontzal Mendibil, nos envía un abrazo y nos hace llegar estos dos poemas Kantakidetza y Kantaria hil dute.