2019(e)ko abuztuakren 27(a), asteartea

X. Plentzia Kantari

Aurton, abuztuaren 31an, X. Plentzia Kantari ospatuko dugu, orain dela hamar urte hasitako ibilbidea.
Ibilbide honetan lagundu diguten eta ezagutu ditugun pertsonei zein taldeei eskerrak ematea eta ospakizun berezi honetako parte izatea nahi dugu.
Batzuk kanta zuzentzera etorriko dira: Erandio Kantagunea, Itxas Argia Kanta Kantari, Sopela Kantari, Taberna Ibiltari, Kresaltsu eta Plentzia Kantaguneko kideak.
Kresaltsu eta Kilometro Kantuz taldeetako musikariak gure musikoekin batera joko dute.
Eta urtero bezala hainbat kantarietako lagunak kantatzera hurbiltzea espero dugu.
Gogoratu, Abuztuaren 31an, arratsaldeko 7,30ean Plentzian.
Anima zaitez!



Hona hemen ibilbidearen mapa. Zenbakien gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:

Ikusi X. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean

2019(e)ko abuztuakren 19(a), astelehena

2019-08-31an X. Plentzia Kantari




Plentzia Kantari eguna badator. Hamargarren ekitaldi hau berezia da guretzat eta, beste urte batzuetan bezala, egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 19:30etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Patxi eta Konpania lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 22:00etan hasita.

Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: abuztaren 31an, larunbata 
  • Ordua: 19:30etan
  • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza)

Hauxe da erabiliko dugun errepertorioa:

PDF formatuko fitxategia eskuratzeko hemen klik egin