bertsoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bertsoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko abenduaren 29(a), osteguna

X. urteurrenari bertsoak

HAMAR URTE KANTUAN   
      Bi mila eta hamabi urtean
      lagun batzuek pentsatu
      herri hontako kale giroa
      behar gendula alaitu,
      ta hortarako onena zela
      euskal kantua suspertu
      ordutik hona Kantaguneak
      hamar urte egin ditu.

      Munduan zelan dagoen begira:
      negar ein beharko genuke
      bazter askotan tiro eta bonba
      hor dabiltza su eta ke,
      hortaz bizitza tristea dela
      denok esan genezake
      Kantagunerik ez balitz baina
      tristeagoa litzateke.

      Egia esanda ezken bolada
      ez dugu izan onena
      birus zital bat etorri zen ta
      aldrebestu zigun dana
      bihotza ere apurtu jakun
      zugatik Sergio laztana
      baina kantuak hurbiltzen gaitu
      joan ziren horiengana.
      
      Urte hauetan ene lagunok
      oroipen multzo itzela
      dantzaldi txango eta kalejirak   
      kantulagunak bezala
      diote kantuz bizi den orok
      iraun egiten duela
      eta euskeraz egiten badu
      ez dela hilko sekula! 
Hitzak: Jokin de Pedro       

Plentzia Kantagunearen 10. urteurreneko bertso laburrak
      Kantagunetik kantagunera
      kantari dugu gogoa,
      hainbeste kalek, hainbat tabernak 
      ikusi gaitu kantutan.
      Denborak aurrera bultzaturik 
      hamar urte betetzean
      arrastoren bat utzi dugula 
      hobe dugu pentsatzea:
      kantak ereitearekin batera 
      haizatu dugu euskera.

      Baina bizitzak ez du etenik: 
      ez gara hemen geldituko,
      Plentzia, Bizkaia, Euskal Herri osoa    
      izango dugu lekuko;
      kantarik kanta kalerik kale 
      euskaraz alai ta tinko,
      beste hamar urte egiteko asmoa 
      talde honentzat ez da nahiko:
      beti elkarrekin lagunartean 
      iraungo ahal dugu betiko.
Hitzak: Iñaki Ortigosa          

2021(e)ko martxoaren 8(a), astelehena

Emakumeen egunean bertsoa Kantaguneko emakumeentzat

Iñaki Suinaga gure kideak bertso hau atondu du zuentzat zuen egunean, neskak:


Aspalditxoan ezagutu ta
elkarren lagun e(g)in ginen,
lagun on batek dun balioa
ez da sekula_akabatzen.
Laguntasunak beharra_asetzen
konponbidea du_ekartzen,
eta genero moten artean
berdintasuna du sortzen.
Adiskideak eta lagunak,
beraz, beti_izan gaitezen.

Jendarte libre eta askea
eraikitzeko orduan
emakumeek amesten duten
berdintasuna goguan.
Gizonek ere_hori_izan beharko
dute bihotz ta buruan.
Aldaketa handia ezarri
behar da gure munduan.
Esan daiteke hori guztia
dagoela gure_eskuan.

Neurria: Hamarreko handia
          Doinua: Andereño bat ikusi nuen



Eta hona hemen Iñakik, berak, bidali digun itzulpena:


Hace un tiempo que nos conocimos
y nos hicimos amig@s,
El valor de un buen amig@
no se acaba nunca.
La amistad satisface la necesidad
y trae la solución,
y crea la igualdad entre
diferentes géneros.
Entonces, seamos por siempre
compañer@s y amig@s.


A la hora de construir una
sociedad totalmente libre,
y teniendo en mente la igualdad
que sueñan las mujeres,
tambien los hombres lo han de pensar
y sentir en el corazón.
Hay un gran cambio por aplicar
en este nuestro mundo.
Puede decirse que todo eso
está en nuestra mano.