2022(e)ko apirilakren 28(a), osteguna

[9] Iguriako boluan

Kepa Enbeita Rementeria, Urretxindorra ezizenez  euskal idazlea eta bertsolaria izan zen. Muxikan jaio zen 1878ko irailaren 8an eta Areatzan hil zen 1942ko abenduaren 12an.

Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolari eta bertsopapergile lanetan trebetasun handia erakutsi zuen. 1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean. Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren bere olerkien gai nagusiak.
IGURIAKO BOLUAN                 
                     Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean,
                     Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan.
                           
                           Iguriako boluan
                           hamairu sorgin gauean,
                           Iguriako boluan
                           dantza-dantzari kantetan.
                           Hareik bai gorputz arinak,
                           aurpegi argi, oin bizkor,
                           klin klon klin ta klon soinuaz
                           "ekiok hik bolu gogor".

                     Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean,
                     Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan.
                     
                           Aldameneko lerdoian
                           mozolo zaharren kurrinkak;
                           goiko etxean egalan
                           ontzearen erantzunak.
                           Argi diztirak aidean
                           hagaka suzko anderak,
                           Anbototik beherantz, gorantz...
                           errota ondoko dantzak.
                           
                     Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean,
                     Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan.
                           
                           Anbotoko andereak
                           batzarren buru nagusi
                           bolu ondoko zelaian
                           sorgin ostean nabari.
                           Sorgin gaua don itxuraz,
                           ilargi bte, oskarbi,
                           izarrak diz-diz, haizea
                           lotan... Hau gau zoragarri!
                           
                     Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean,
                     Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan.
Hitzak: Kepa Enbeita (Urretxindorra)

 

[8] Errota zahar maitea

Bertso hauek Juan Mari Lekuona oiartzunarrari zor dizkiogu. Juan Mari Lekuonak bere osabaren Manuel Lekuona jarraitzailea izan zen eta osabaren bidea jorratuz, ahozko tradizioaren eta herri-lirikaren ezagule aparta izan zen.

Xabier Lete eta Lurdes Iriondo bikoteak kantatuz zabaldu zuten kantu hau gure herrietan. Esan beharra dago kantaren doinuak antz handia duela Urzo xuri edder bat izenekoarekin (Etxahun Irurik 1970 urtean sortutakoa).
ERROTA ZAHAR MAITEA         
                           Errota zahar maitea
                           uraren ertzean,
                           uraren ertzean da
                           basati beltzean:
                           negar egiten dezu
                           alea txetzean.
                           Ni ere triste nabil
                           zutaz oroitzean.

                               Zotin sekua dagi errotarriak,
                               itzalitako izar diztirak
                               dira neretzat zure begiak.
                     
                           Izar eder bat dago
                           hor goiko lepuan.
                           Errota zaharra, berriz,
                           erreka zokuan.
                           Berebiziko pena
                           badaukat barruan:
                           ezin gindezke bizi
                           elkarren onduan.
                           
                               Bizitzaren legea nahi det onartu.
                               Halabeharra koraiaz hartu.
                               Berez dijoana zertan behartu?
Hitzak: Juan Mari Lekuona