2022(e)ko urtarrilakren 29(a), larunbata

[3] Egian kolorian

Tradizioaren zutabe sendo bat dira koplak, eta horren laburrak izanik elementu eliptikoz eta irudi sinbolikoz beterik daude. Horregatik, koplak ulertzeko aspaldi bateko iruditegiaren ezagutza behar izaten dugu. Bestalde, kopla askotan formula finko berberak erabiltzen dira, esate baterako: "berba labanakaz", "katiatu ninduzun", ...

Miren eta Roberto Etxebarriak eskaintzen duten kopla bilduma honetan "Egian kolorian" agertzen da eta hori "egia delakoan" bezala ulertu behar da.
EGIAN KOLORIAN
                                      Maitea, maite zaitut
                                      zuk halan banozu
                                      biok biziko gara
                                      zeuk gure baduzu.

                                    Txoritxu bet on da hemen
                                    lehen hemen ez zana
                                    uden berotuko da
                                    neguen ez dana. (edo: neguan hotz dana)
                     
                                      Indiak irebazten
                                      errezak ez dire
                                      zure begi ederrak
                                      gatxagoak dire.

                                    Tiriki tauki-tauki
                                    zeu nire laztana
                                    katiatu ninduzun
                                    librea nintzana.
                     
                                      Soloan nagoenean
                                      eguzki berotan
                                      neure pentsamendua
                                      lekurik askotan.

                                    Laztana Madrilera
                                    zeu zoazenean
                                    eroan beharko nauzu
                                    neu bere aldean.

                                      Amore bat eukita
                                      denbora luzean
                                      beste bat agertu da
                                      bien bitartean.
                     
                                    Engañatu ninduzun
                                    berba labanakaz
                                    egian kolorian
                                    guzur galantakaz.
Hitzak: Kopla herrikoiak

Hitzak: Herrikoak.       Kantariak: Miren eta Roberto Etxebarria.

 

[2] Zurekin batera

2020ko itxialdia dela eta, sorturiko abestia. Irrati saio batean jasotako entzuleen sentipenak eta emozioak biltzen duen kanta da. Gogoratu itxialdiaren denboran, abesti hau urruneko entsegu birtual batean proposatu genuela.
ZUREKIN BATERA
                 Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna.
                 Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena.
                 Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua.
                 Egunak hobeak baitira zurekin batera.

                 Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora.
                 Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat.
                 Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak.
                 Egunak hobeak baitira zurekin batera.

                   Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan,
                   zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak.
                   Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna.
                   Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera.

                 Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela.
                 Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat.
                 Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala.
                 Egunak hobeak baitira zurekin batera.
Hitzak: Herrikoak       Biltze lana: En Tol Sarmiento

Hitzak: Herrikoak.       Kantariak: En Tol Sarmiento.

 

[1] Oles, oles

Oles egin aditza inoren atea jotzean erabiltzen den formula da eta, orokorrean, agur egiteko modu bat da. Esan daiteke gaur egun arkaismo bat dela. Kanta honetan Leire Bilbao idazleak naturak jarraitzen duen zikloaren une zehatz bat dakargu begietara, naturak negutik udaberri aldera egiten duen urratsa hain zuzen ere.
OLES, OLES
                                      Oles, oles
                                      lurra esna zaitez!
                                      Oles, oles
                                      lurra esna zaitez!!!
                                      Aharrausi egin du basoak
                                      zuhaitzek zabaldu besoak
                                      kantuan hasi dira
                                      birigarroak eta zozoak.

                                      Aharrausi egin du basoak
                                      zuhaitzek zabaldu besoak
                                      dantzari hasi dira
                                      azeriak eta otsoak.
                     
                                      Aharrausi egin du basoak
                                      zuhaitzek zabaldu besoak
                                      berriro entzun dezan
                                      taupadaka mundo osoak.
Hitzak: Leire Bilbao

Hitzak: Leire Bilbao.       Kantariak: Pirritx Porrotx eta MariMotots.

 

2022-01-28, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Urte berriak Itsaso Arrieta ekarri digu eta berarekin ondoko hau egin dugu:
Bukatzeko kantujira egin genuen Plentziatik zehar. Hurrengo entsegua otsailaren 18an.


 

2022-03-18, Batzar Orokorra

Kaixo lagunok:

Mezu honen bidez BAZKIDEEN BATZAR OROKORRA egitera deia luzatzen dugu. Plentzia Kantagune taldearen OHIKO BATZAR OROKORRA ospatuko dugu 2022ko Martxoak 18, ostiralean. Kristo Baselizan izango da, lehen deialdia 19:00etan delarik eta bigarrena 19:30etan.  
Hona hemen jorratuko den gai-zerrenda:
  1. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa.
  2. Pasa diren azken urteetako Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena.
  3. Pasa diren azken urteetako Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua.
  4. Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea.
  5. Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak).
Estatutoek diotenez, beste bazkide batek ordezka dezake zuen botoa. Aukera hori erabiltzeko, idatz ezazu gure helbidera (pk@plentziakantagune.eus) gutxienez 2 ordu batzarra ospatu baino lehenago. Gogoratu batzarrean bozkatu ahal izateko 2022ko kuota ordaindurik egon behar dela. Guztiok parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat

PK BATZORDEA



Hola amigos,

Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
Asamblea General Ordinaria de PLENTZIA KANTAGUNE, el viernes 18 de Marzo de 2022. M La primera convocatoria a la 19:00h y la segunda a las 19:30h. En la Ermita del Cristo.

El orden del día es:
  1. Lectura del Acta de la Asamblea anterior.
  2. Balance de Actividades de los años anteriores y Propuesta del año en curso.
  3. Balance Económico de los años anteriores y Presupuesto año en curso.
  4. Renovación de la Junta Directiva.
  5. Otros (Ruegos y preguntas).
Estatutariamente, hay posibilidad de delegar la representación en otro/a asociado/a, para lo cual deberá comunicarlo escribiendo a nuestra dirección (pk@plentziakantagune.eus) al menos 2 horas antes de celebrar la asamblea. Recordad que para poder votar en la asamblea se debe estar al corriente del pago de cuota del 2020. Os animamos a participar.

Saludos

PK BATZORDEA

2022ko kuota

Aupa!

Urtea hastearekin batera kuota ordaintzeko unea heldu da. Batzar Nagusian bozkatu ahal izateko 2022ko ordainketa eginda egon beharko da.

Gogora ezazu Plentzia Kantagune Taldeak kontu bakarra duela diru sarrerak jasotzeko:
  • Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969  
Elkartearen urteko kuotaren zenbatekoa ez dugu aldatu (10€ bazkide bakoitzeko). Dataren muga BAZKIDEEN BATZAR OROKORRAREN eguna izango da.

Oso garrantzitsua, zer egin behar den eta zer ez den egin behar:
  • BAI EGIN, ordainketa burutzean ordaintzailea identifikatu eta kuota idatzi, adibidez honelaxe:
    • Martin kuota
    • Maria eta Ander kuotak
  • EZ EGIN, ordainketa burutu ondoren ez bidali WhatsApp mezurik:
    • Ez INFO-Plentzia Kantagune kanalera
    • Ezta PK-Txoko kanalera
    • Eta gutxiago Juanan Artaza kanalera
Arazorik edo zailtasunik izanez gero, kontaktuak jarri Juanan Artaza diruzainarekin.

Ondo ibili,

Plentziako Kantagunearen Batzordea




Aupa!

Con el comienzo del año ha llegado el momento de pagar la cuota. Recuerda que Plentzia Kantagune Taldea dispone de una única cuenta para recibir pagos:
  • Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969   
No hemos modificado la cuantía de la cuota anual (son 10€ por cada persona asociada). Respecto a la fecha límite para el pago, haremos coincidir con la fecha de la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS.

Muy importante, qué sí se debe hacer y qué no se debe hacer:
  • SÍ HACER, incluir vuestro nombre al hacer el ingreso y escribir cuota, por ejemplo:
    • Martin cuota
    • Martin y Maria cuotas
  • NO HACER, tras realizar el pago no envíes ningún mensaje de WhatsApp:
    • Ni al canal INFO-Plentzia Kantagune
    • Ni tampoco al canal PK-TXOKO
    • Y menos al usuario Juanan Artaza
En caso de que tengas alguna dificultad o problema ponte en contacto con el tesorero Juanan Artaza.

Ondo ibili,

Plentziako Kantagunearen Batzordea