2016(e)ko azaroa 24, osteguna

2016-11-26, larunbata, kanpaiak



Urtero bezala, Gabon Zaharreko kanpai-jotzearen itxura egingo da. Kantagunekoak joango gara eta Din-dan-don gabon-kanta abestuko dugu. Deialdia hauxe da:
  • Eguna: azaroaren 26an, larunbata 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Ontziola Plaza
Bide batez, aurreratu nahi dugu abenduaren 6an San Nikolas jaia ospatuko dugula eguerdian eta arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzan dauden amama-aititei bisita egingo diegula.



Como otros años, Plentzia Telebista grabará un simulacro de Campanadas de Noche Vieja. Plentzia Kantagune acudirá y cantará Din-dan-don. Aquí tienes la convocatoria:
  • Día: 26 de noviembre, sábado 
  • Hora: 19:00
  • Lugar: Plaza del Astillero
Antes de acabar, también adelantamos que el 6 de diciembre al mediodía celebraremos San Nicolás y a la tarde visitaremos a las amamas y aitites de la Residencia Elordui de Barrika.




2016(e)ko azaroa 9, asteazkena

2016-11-18, ostirala, entsegua



Hurrengo saioa eta kantujira ez dira ostiral honetan izango, baizik eta hurrengo asteko ostiralean. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 18an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Saio honetan hainbat gauza egiteko asmoa dakargu. Batetik, Gabon Kantak liburuxkatik kanta batzuk birpasatuko ditu. Eta bestetik, Jokinen bi abesti ikasiko ditugu:
Bukatzeko, nola ez, kantujira Plentziatik zehar.


Bestalde, azaroak 10ean (osteguna) arratsaldeko 19:00etan San Inazio auzoko Euskeraren Etxea - Azkue Fundazioa elkarteak ikuskizun interesgarria iragartzen du: Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta (doakoa da baina aldez aurretik izena eman beharra dago).

Bukatzeko, larunbata honetan (2016/11/12an) Bilbo Kantari izango da, beti bezala Kalderapekon 20:00etan.




El siguiente ensayo y kantujira no será este viernes sino que será el viernes de la semana próxima. Esta es la convocatoria:
  • Día: 18 de noviembre, viernes 
  • Hora: 19:00
  • Lugar: Ermita del Cristo
El plan de este ensayo es ambicioso. Por una parte, repasaremos algunas de las piezas de librito Gabon Kantak. Y por otra parte, aprenderemos dos canciones de Jokin:
Para finalizar, haremos nuestra acostumbrada kantujira por Plentzia.


Por otra parte, se anuncia que el jueves 10 de noviembre, a las 19:00h, en San Ignacio se ofrecerá una actuación muy interesante organizada por Euskeraren Etxea - Azkue Fundazioa, se trata de Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta (gratuito pero es necesario apuntarse).

Par finalizar, este sábado (2016/11/12) tendremos Bilbo Kantari, como siempre en Kalderapeko a las 20:00h.

2016(e)ko azaroa 5, larunbata

Lizardia

Hona hemen aspalditxoan Jokin de Pedro gure kantakideak itzuli duen kanta: Lizardia. Abestiaren jatorria Gales aldean bilatu beharko genuke eta munduan ezaguna da galesez kantatua Llwyn Onn tituluarekin eta batez ere ingelesez entzuten delako The Ash Grove izenburuarekin. Adibiderako ikusi bideo hau:

Gales herriko The Ash Grove abestia


   Lizardia   


   Errekasto gardenez jositako haranean   
   egunsentiko argitan amesti nabil;
   halaber eguzkia distiratsuen denean
   lizardi bakarti horrek goibel narabil.

   Noiz eta zozoa kantari entzuten zen ozen argi   
   lehen aldiz nuen ikusi maitea, hau poza!
   Ezkila-lore urdinak nonahi ziren sortzen ari
   oi baina zure ondoan nik ezin goza!

   Oraino eguzkiak mendi-ibarretan distira   
   oraino ere zozoa kantuz goizero
   oraino ilargiak izpi-jaurtzen ur garbira
   zer ote dira niretzat gauza eder oro?

   Oinaze handien kariaz minberaturik bihotza   
   maitearen bila nabil negar batean;
   ekoa, esadazu, non da, ba, ene neskatxa?
   “Zelai azpian lo datza, lizardi aldean”
   Hitzak eta musika:  Gales herrikoak     Euskal bertsioa:  Jokin de Pedro 



Hauek dira abestiaren euskal bertsioari dagozkon hitzen pdf fitxategia eta doinuaren mp3 fitxategia. Bukatzeko, hemen duzu Kepa Mtnez. de Lago gure zuzendatiak atondutako partitura: