abeslaria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
abeslaria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

III. Kantalaguna: Gontzal Mendibil


Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara datorkigunez hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: urriaren 30ean, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Goñi Portala
Ondoren, kantujira bat egingo dugu herritik. Eta bukatzeko, afaria prestatu dugu frontoian 22:30etan. Afarirako izena eman nahi baduzu plentziakantagune@gmail.com helbidera idatz ezazu ahalik eta lasterren. EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako.


EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako:
Afariak 15€ balio du eta diru sarrera hemen egin behar da:
2100 4987 61 2100214808 LA CAIXA - PLENTZIA


Kanpotik zatozentzat, hona hemen Goñi Portala aretoa non dagoen. Zubia zeharkatu, aurrez aurre aurkituko dituzun eskailerak igo eta eskuinera edo ezkerrera jo bide bietatetik Azurtegiondo plazara heltzerik dagoelako:



Goñi Portala Elizaren atzeko kantoian dago, Kale Barria deitzen den kalean dago.




2015(e)ko apirilaren 11(a), larunbata

2015-04-17, Fermin Balentzia eta Plentzia Kantagune


Fermin Balentzia abeslaria eta ekintzailea Plentziara datorkigunez hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: apirilaren 17an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Kristo Baseliza Goñi Portala
Ondoren, kantujira bat egingo dugu herritik. Eta bukatzeko, afaria prestatu dugu frontoian 22:30etan. Afarirako izena eman nahi baduzu plentziakantagune@gmail.com helbidera idatz ezazu ahalik eta lasterren. EGUNERAKETA (2014/04/10): dagoeneko tokirik ez dago afarirako.


Afariak 15€ balio du eta diru sarrera hemen egin behar da:

2100 4987 61 2100214808 LA CAIXA - PLENTZIA


Kanpotik zatozentzat, hona hemen Kristo Baseliza non dagoen:

Zubia zeharkatu, aurrez aurre aurkituko dituzun eskailerak igo eta eskuinera jo,
irudiaren gainean klikatu eta Google Maps zerbitzuan ikusi ahal izango duzu



Adi!
Etortzekoa den jendetza handiagatik Kristo Ermita txiki geratu zaigu eta ekitaldia Goñi Portala aretora eramatea erabaki dugu. Hementxe adierazten da Goñi Portala aretoa non dagoen:

Goñi Portala Elizaren atzeko kantoian dago, Kale Barria deitzen den kalean dago. Ermitatik heltzeko, Azurtegiondo enparantza zeharkatu eta Kale Barria aurkituko duzu.

2014(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

Loreak nora dira? (Pete Seeger)

Pete Seeger kantaria joan zaigula eta, Pete Seegerren 13 kantu euskaratu ditu Josu Landak eta Armiarma argitaletxeak plazaratu ditu.

Hurrengo irudiaren gainean klikatu eta orrialdera joan:


2014(e)ko otsailaren 2(a), igandea

Mailu bat banu (Pete Seeger)

Pete Seeger kantaria joan zaigula eta, Pete Seegerren 13 kantu euskaratu ditu Josu Landak eta Armiarma argitaletxeak plazaratu ditu.

Hurrengo irudiaren gainean klikatu eta orrialdera joan:


2014(e)ko otsailaren 1(a), larunbata

Garaituko dugu (We shall overcome)

Pete Seeger kantaria joan zaigula eta, Pete Seegerren 13 kantu euskaratu ditu Josu Landak eta Armiarma argitaletxeak plazaratu ditu.

Hurrengo irudiaren gainean klikatu eta orrialdera joan:



2014-07-02, eguneraketa:

Gari Araolazaren bitartez jakin dugu beste bi bertsio eman dira euskaraz:
  1. Nagusituko gara izenburuarekin Arrieta familiak kantatzen zutena, azalpenak hemen irakurri
  2. Eutsiko diogu izenburuarekin Garik kantatzen duena, bideoa hemen ikusi

2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Pete Seeger, agur eta ohore

Peter "Pete" Seeger (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1919ko maiatzaren 3a  -2014ko urtarrilaren 27a ) kantari eta musikagilea izan zen, folk musikako aitzindaria. Berak jarraitu zuen Woody Guthrie-k irekitako bidea eta berak eragin zuzena izan zuen Bob Dylan, Joan Baez, Bruce Springsteen eta hainbat kantariengan, gurean ere eragina izan zuen Ez Dok Amairu taldearen inspirazio iturri izan baitzen.

Pete Seeger folk musikatik abiatuta, konpromiso politikoan oinarritutako musika egin zuen. Eta esan bezala, 1960ko hamarralditik aurrera eragin handia izan zuen herri-musika egiten zuten kantariengan. Peter Seeger-en jarrera politikoa zela eta, House Committee on Un-American Activities izeneko batzordeak ikertu zuen 1957an. Gero, 1961ean epaitu zuten eta 10 urteko kartzela ezarri zion, zigorra apelatu eta irabaztea lortu zuen libre geratuz. Vietnan gerraren aurka nabarmendu zen eta Eskubide Zibilak lortzeko borrokan ere lan handia egin zuen. Hona hemen ‪If I Had a Hammer‬ (‪Songs of Hope & Struggle‬) diskoa:



Pete Seeger ezagutzera ematen duen erreportajea:


Pete Seeger. The Power of Song (2007)


Pete Seeger gurean, Euskal Herrian, izan zen eta 1971ko otsailaren 9an Donostiako Victoria Eugenia antzokian abestu zuen Ez dok hamairu taldekoak antolatutako jaialdian. Donostia eta Loiola Herri Irratiko kideek elkarrizketa hau egin zioten (Josemari Iriondo kazetari lanetan, Josean Artze itzultzaile bezala eta Xabier Lete kantari amerikarra aurkezle).