kantujira etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kantujira etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

2022-11-11, ostirala, kantujira

[eu] | [es]

Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Aste honetan kantujira izango dugu.

Hona hemen lehen hitzordua:
  • Formatua: kantujira 
  • Eguna: azaroaren 11an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Elizako Plaza 


 

2021(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

2021-12-18, Gabon Kantak

[eu] | [es]

Datorren larunbatean Gabon Kantak egingo ditugu Plentzian:
  • 18:30tan Ermitan jantzi-tradizionalari azken ukituak emateko. 
  • 19:00etan Elizako Plazan bilduko gara kantujirari hasiera emateko.





2021(e)ko abenduaren 7(a), asteartea

2021-12-10, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Urtea amaitzera doa eta Eguberria ospatzeko Gabon Kantak abestuko ditugu abenduaren 18an (larunbata). Datorren ostiraleko entsegua, abenduak 10, Gabon Kantak gogoratzeko erabiliko dugu.

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: abenduaren 10ean, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Gabon Kantak, kantutegia eskuratzeko klik egin hemen
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.



 

2021(e)ko azaroaren 28(a), igandea

2021-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Aurreko urteetan bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean. Gure taldeak bi eginkizun hauetan parte hartuko du.
Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: zubi ondoko Plazatxoa izeneko plaza
  • Jarduera: EinGO taldeari harrera egin ete Barrenkalera joan San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatzera, ondoren kantujira.
Bazkaria Kai-Eder jatetxean eta eguna bukatzeko dantzaldia izango dugu Patxi eta Konpainia taldearekin:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 18:00etan
  • Tokia: Elizako Plaza (euria balitz Jai-Alai frontoia)
  • Jarduera: dantza-plaza herrikoia

Patxi eta Konpainia taldearekin egingo dugun dantzaldia prestatuko dugu. Dantzan hasi berriak diren kantukideentzat zuzendutako ekimena da:
  • Eguna: abenduaren 4an, larunbata 
  • Ordua: 12:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: dantza errazak gogoratuko ditugu (jauzi, eskotix, mazurka, balsa, polka, bourrée, branle, kontradantzak, e.a.). Izena emateko klik egin hemen eta datu-orria bete










2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

2021-12-06, San Nikolas EinGO taldearekin

Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna ezin izan genuen ospatu EinGO taldearekin eta kantujira hura San Nikolas egunera igaroko dugu. Zubi ondoko Plazatxoa lekutik hasita (hitzordua 12 t'erdietan da), ibilbidea ondoko hau izango da:


Eguerdiko kantujiraren ondoren bazkaria eta arratsaldean dantzaldia

2021(e)ko azaroaren 10(a), asteazkena

2021-11-12, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Begiak atzera botatzen baditugu gure azken entsegu eta kantujira presentzialak 2020-02-14an izan ziren, ordutik hona 14 entsegu birtual egiteaz gain hitzordu bakan batzuk izan ditugu ere. Baina, oraingoan ohiko bidea hartuko dugu eta aurrez aurreko ekitaldiak berreskuratuko ditugu.

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 12an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera:
    • Goraka Aginaga etorriko zaigu eta kanturako aholkuak emango dizkigu (nola arnasa hartu eta nola ahotsa berotu eta jarri).
    • Zurekin batera (En Tol Sarmiento) landuko dugu, dakizuenez abesti hau pandemian sortu zen eta elkarrekin batzeari kantatzen dio.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.




Zurekin batera (ahotsbakoa edo instrumentala)


Zurekin batera (En Tol Sarmiento)


                   ZUREKIN BATERA
                 (En Tol Sarmiento)

Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna.
Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena.
Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora.
Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat.
Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan,
zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak.
Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna.
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera.

Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela.
Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat.
Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.



2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

2021-11-21, Santa Zezilia EinGO taldearekin

Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna ospatzeko, kantujira bat egingo dugu EinGO taldearekin batera. Zubi ondoko Plazatxoa lekutik hasita (hitzordua 12 t'erdietan da), ibilbidea ondoko hau izango da:



Eguraldi txarrak bertan behera uztera behartu gaitu

2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

2020-02-14, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: otsailaren 14an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera:
    • Imanol Larzabal omenduz bi kanta hauek landuko ditugu:
      • Egia garesti dala.
      • Koplak.
    • Beste jakingarri pare bat:
      • Ohiko Batzarra prestatzen ari gara eta zuen partehartzea batzarrean eskatzen dizuegu.
      • 2020ko kuota ordaintzen hasi zaitezkete.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.







2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

2020-01-24, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: urtarrilaren 24an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera:
    • Santa Ageda eguna prestazea (gogoratu 13. fitxan Agate Deunaren inguruan idatzi genuela):
      • Aurrekoarekin lotuta, ez ahaztu otsailaren 4an (asteartea) Santa Ageda ospatuko dugula Plentziatik zehar, aurreko urtean bezala Plentziako eskolako umeekin eta gurasoekin kantatuko dugu. Santa Ageda eguneko kantujira Astilleron hasiko da 18:00etan.
    • Alaves Kirol Taldeari eskainitako ereserkia grabatuko dugu.
    • Beste jakingarri pare bat:
      • Ohiko Batzarra prestatzen ari gara eta zuen partehartzea batzarrean eskatzen dizuegu.
      • 2020ko kuota ordaintzen hasi zaitezkete.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.



Bideoaren egilea: Plentzia Telebista - Ptb

2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

2020-01-10, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: urtarrilaren 10ean, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Berriak diren bi hauek:
      • Badira hiru aste (Mikel Urdandarin)
      • Indar bat dabil hor (Mikel Markez)
    • Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar. 




2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

2019-12-20, Gabon Kantak

[eu] | [es]

Datorren ostiralean Gabon Kantak egingo ditugu Plentzian. Ordutegi berria:
  • 18:30tan Ermitan jantzi-tradizionalari azken ukituak emateko. 
  • 19:15etan Elizako Plazan bilduko gara umeen kantuak entzuteko edo umeekin batera kantatzeko.









2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

2019-12-13, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: abenduaren 13an, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Aurton paperezko kartelik ez dugu egingo, baina eguberria sare sozialen bidez ospatzeko bi kartel prestatu ditu Jaiok (beheko taula ikusi).
    • Gabon Kantak, eta bereziki guretzat berriak diren bi hauek:
      • Etxe honetan (Josu Bergararena)
      • Garai zaharrak gogoan (Auld Lan Syne, Jokinek euskarara ekarria)
Eguberriko kanta guzti hauek bildurik daude Kantari App aplikazioaren Gabon Kantak delako liburuan:
Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar.











2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

2019-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, ikusi hemen (eu, es) Udalak bultzatzen duen egitaraua. Gure taldeak hiru eginkizun hauetan parte hartuko du.

Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 11:30etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Barrenkalera joan eta San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatu, ondoren kantujira.

Pintxo batzuk enkargatuko ditugu eta nolabaiteko bazkaria burutuko dugu Ermitan. Arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzako amama-aititei bisita, horretarako deialdia hau delarik:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 16:30etan
  • Tokia: Gurea Taberna
  • Jarduera: autoak hartu Barrikako Elordui Egoitzara joateko, antolaketa minimo bat behar da autoak adosteko eta hori goizean zehar zehaztuko dugu (goizean ezin baduzu etorri telefonoz deitu taldeko norbaiti)

Eguna bukatzeko dantza-tailerra izango dugu Patxi Montero gidari dela:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Elizako Plazan
  • Jarduera: herri-dantza errazak ikasiko ditugu Patxi Montero gidaritzapean









2019(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

2019-11-29, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 29an, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • San Nikolas Txikia.
    • Gabon Kantak, eta bereziki guretzat berriak diren bi hauek:
      • Etxe honetan (Josu Bergararena)
      • Garai zaharrak gogoan (Auld Lan Syne, Jokinek euskarara ekarria)
    • Kantujira bukatzean, Mikelonek eta bere gurasoek txokolatea hartzera gonbidatuko gaituzte Gurea tabernan




2019(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

2019-11-08, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Dantza eta kantua lotuko ditugunez oinetako egokiak ekar itzazu, hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 8an, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Buhameak badakite.
    • Ostalersa
    • Axuri beltza
    • 100 alargunen dantza
    • Zer gertatzen da hain berandu






2019(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

2019-10-25, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: urriaren 25ean, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Igitariak (Els segadors).
    • Sautrela
    • Elizatikan konbenturaino





2019(e)ko irailaren 10(a), asteartea

2019-09-13, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: irailaren 13an, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Dantzarekin lotutako kanta batzuk ikasi.
    • Irailaren 14an ospatuko den Bilbo Kantari bereziaren informazioa
    • Irailaren 29an Iruña-Veleia ezagutzeko egingo den txangoaren informazioa


Bilbo Kantari "Norbegian"

2019(e)ko abuztuaren 27(a), asteartea

X. Plentzia Kantari

Aurton, abuztuaren 31an, X. Plentzia Kantari ospatuko dugu, orain dela hamar urte hasitako ibilbidea.
Ibilbide honetan lagundu diguten eta ezagutu ditugun pertsonei zein taldeei eskerrak ematea eta ospakizun berezi honetako parte izatea nahi dugu.
Batzuk kanta zuzentzera etorriko dira: Erandio Kantagunea, Itxas Argia Kanta Kantari, Sopela Kantari, Taberna Ibiltari, Kresaltsu eta Plentzia Kantaguneko kideak.
Kresaltsu eta Kilometro Kantuz taldeetako musikariak gure musikoekin batera joko dute.
Eta urtero bezala hainbat kantarietako lagunak kantatzera hurbiltzea espero dugu.
Gogoratu, Abuztuaren 31an, arratsaldeko 7,30ean Plentzian.
Anima zaitez!



Hona hemen ibilbidearen mapa. Zenbakien gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:

Ikusi X. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean

2019(e)ko abuztuaren 19(a), astelehena

2019-08-31an X. Plentzia Kantari




Plentzia Kantari eguna badator. Hamargarren ekitaldi hau berezia da guretzat eta, beste urte batzuetan bezala, egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 19:30etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Patxi eta Konpania lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 22:00etan hasita.

Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: abuztaren 31an, larunbata 
  • Ordua: 19:30etan
  • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza)

Hauxe da erabiliko dugun errepertorioa:

PDF formatuko fitxategia eskuratzeko hemen klik egin


2019(e)ko ekainaren 26(a), asteazkena

2019-06-28, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: ekainaren 28an, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Udako kanta batzuk ikasi.
    • Uztailaren 3an ospatuko dugun Belarus aldeko neskatzen festa prestatzea.