Fermin Balentzia gurekin dela Maravillas Lamberto Yoldiri omenaldia egingo diogu. Hori dela eta, egun horretarako Maravillas izeneko kanta ezagunaren euskal bertsioa plazaratuko dugu:
2023(e)ko irailaren 6(a), asteazkena
2023(e)ko uztailaren 24(a), astelehena
2023(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna
2023-05-26, ostirala, entsegua
Udaldia baino lehen, azken entsegua izango da biharkoa. Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena
2023-03-24, ostirala, entsegua
Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu. Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
2023(e)ko otsailaren 21(a), asteartea
2023-03-18, Sopelako kantujira
Sopela Kantariko gure lagunek topaketa bat antolatu dute Errenteriako Kantagunearekin eta gonbidatuta gaude. Hauxe da topaketaren data eta egitaraua:
Eguna: martxoaren 18a (larunbata)
- Kantujiraren hasiera
- Ordua: 12etan
- Lekua: Elizpe eta Egarri tabernak
- Bazkaria
- Ordua: 14:30etan
- Lekua: Artadi Garagardotegia
![]() |
Kantak, ibilbidea eta ordutegia |
![]() |
Garagardotegiko bazkariaren informazioa |
Sopelakoen gonbidapena eskertzen dugu eta zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagune delako gunean. Une honetan ez da dirurik sartu behar, eskatzen diguten formaltasun bakarra da izena ematea.
2023(e)ko otsailaren 16(a), osteguna
[19] Begi-urdin
BEGI-URDIN | |
Begi-urdin, bilo hori zoragarria; gorputz tiki, gerri pollit, paregabea. Elhurra bezain xuri da zure larrua, arrosa bezain gorri begi bitartea; zoraturik deraukazu mundu guzia. Ez ote zait zilhegi zuri erraitea? —Jinen niza, bai ala ez, zure ikustera? —Bai jiten ahal zira hunat, ene maitea. —Zurekin nahi nuke eraman bizia, nere izerdiz egin zuretzat ogia. —Zatoz fite, leia zite, zu zaitut nere; nihola ere ni ez nauke zu ikusi gabe. |
|
Hitzak: Banka herrian jasoa |
Begi-urdin kanta hau bilduta dago Urte-sasoiak izeneko bilduman. Urte-sasoiak bildumaren xedea Euskal Herrian urtearen ziklo tradizionalari lotuta erabili izan diren eta bizirik dirauen ohitura-sorta plazaratzea da.
2023(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena
[18] Nork erraiten du
NORK ERRAITEN DU | |
Nork erraiten du ni ez naizela ostatuetan ibiltzen? Bai ibiltzen, edaten, mozkortzen hirugarren egunian erretiratzen. Zer erraiten dute etxekoek hirugarren egunian: Ai deboxa, panpoxa, ordia; orai duka erretira tenoria. Ixil-ixilik egondu nintzen buru begiak apalik. Ai banu nik, dirurik, lagunik berriro ere joanen nindaike gogotik. |
|
Hitzak: Tradizionala |
Nork erraiten du kanta Mikel Markez-en HIRI HARTAN IZAN ZEN (2011 - Elkar) diskoan agertu zen.
2023(e)ko otsailaren 7(a), asteartea
2023-02-10, ostirala, entsegua
Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu. Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
2023(e)ko otsailaren 3(a), ostirala
2023-03-10, Batzar Orokorra
- Aurreko batzarreko aktaren irakurketa
- Pasa diren azken urteetako Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena
- Pasa diren azken urteetako Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua
- Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea
- Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak)
Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
- Lectura del Acta de la Asamblea anterior
- Balance de Actividades de los años anteriores y Propuesta del año en curso
- Balance Económico de los años anteriores y Presupuesto año en curso
- Renovación de la Junta Directiva
- Otros (Ruegos y preguntas)
2023ko kuota
- Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969
- BAI EGIN, ordainketa burutzean ordaintzailea identifikatu eta kuota idatzi, adibidez honelaxe:
- Martin kuota
- Maria eta Ander kuotak
- EZ EGIN, ordainketa burutu ondoren ez bidali WhatsApp mezurik:
- Ez INFO-Plentzia Kantagune kanalera
- Ezta PK-Txoko kanalera
- Eta gutxiago Gotzon Elizondo kanalera
- Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969
- SÍ HACER, incluir vuestro nombre al hacer el ingreso y escribir cuota, por ejemplo:
- Martin cuota
- Martin y Maria cuotas
- NO HACER, tras realizar el pago no envíes ningún mensaje de WhatsApp:
- Ni al canal INFO-Plentzia Kantagune
- Ni tampoco al canal PK-TXOKO
- Y menos al usuario Gotzon Elizondo
2023(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea
2023-01-27, ostirala, entsegua
Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu. Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
2023(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna
2023-01-28, Astigarraga-Hernani (autobusa non eta noiz)
PLENTZIA, 8:45
|
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133
|
SOPELA, 9:00
|
IBARREKOLANDA, 9:30
|
Itzulerako gutxi gorabeherako ordutegia: Bilbon 20:15etan eta Plentzian 20:45etan.
2023-01-28, Astigarraga-Hernani
- Irteera:
- Plentzia, 8:45
- Sopela, 9:00
- Bilbo, 9:30
- 11:00, Astigarragako SAGARDOETXE Sagardoaren Museora bisita gidatua
- 12:45, Bisita gidatua Hernanin
- 15:00, bazkaria Astigarragako GURUTZETA sagardotegian
- Bazkalostean, kantuak eta dantzak
- 19:00, etxerantz abiatu
Astigarraga eta Hernani:
Ordainketak egiteko kontua: Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969 Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 45€ dira (bidaia, bisita gidatuak eta bazkaria barne) urtarrilaren 19a baino lehen. |
Cuenta para los ingresos: Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969 Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 45€ (viaje, visitas guiadas y comida incluidos) antes del 19 de enero. Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será el tesorero de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados. |
2023(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea
Welcome to beach
Welcome to beach abestia Gozategi taldeak argitaratu zuen 1998an Kalanbreak izeneko diskoan. Hitzak Jon Maia bertsolari eta idazlearenak dira eta kantagaia Zumaia da.
Welcome to beach amodiozko kanta bat da eta kritika sozialik ez zaio falta. Sei ahapalditan banaturik dago, lehen lauetan aspaldiko Zumaia deskribatzen digu poetak, azken bi ahapaldietan eguneko Zumaia turistikoaren irudia azalarazten du Jonek:
WELCOME TO BEACH | |
Itsasoa eta errepidearen artean dagoen lur zatian bizi naiz ni itsasoa, lur zatia ez da gutxi. Hondarra ondare haitza harri bitxi itsasgorak jantzi ta itsasbeherak erantzi horrela da ez du inork erabaki. Ezer eskatu gabe eskeini didazu gauero ohea mendi bularrak heze ur ezpainak gazi nere maitalea. Ilargiz ilargi, basati ta birjin salneurririk gabe bizitzeko ederregi zarelako ezin zara libre bizi. Erosi zaituzte erreza izan da egin dezatela orain beren propaganda yateak, golfa ta ipuin haundi hori. Eta ezpainak margotu ta dotore jantzi ta izan barea ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi behar den marea. Ezer eskatu gabe eskeini didazu gauero ohea mendi bularrak heze, ur ezpainak gazi nere maitalea. |
Lekua:
Itsas bazterreko leku xumea dirudi, baina... Deskribapen fisikoa:
...bere txikitasunean balio handiak ditu, eta mareek logika naturalari jarraitzen diote.
Deskribapen emozionala:
Leku honek dena doan ematen dit!
Ederregia:
Leku ederra delako ezin die ihes egin interes ekonomikoei.
Erosia eta aldatua:
Diruaren indarrak eraldatuko du.
Deskribapen fisiko berria:
Diruak aginduko du. Hiporbele bezala "mareak ez du bere ohiko zikloa jarraituko".
Deskribapen emozionala:
Lekuak, Zumaiak, dena doan ematen digu!
|
2023(e)ko urtarrilaren 1(a), igandea
2023ko neguko egitaraua (aurrerapena)
NEGUKO EGITARAUA AURRERATZEN
- 13an Kantujira
- 27an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
- ? (1) Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)
OTSAILA
- 4an Santa Agedako kantujira
- 10ean Entsegua Itsaso eta kantujirarekin
- 24an Kantujira
MARTXOA
- 10ean URTEKO BATZAR OROKORRA
- 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
- ? (2) Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)
(1) eta (2) jarduerak oraindik guztiz zehaztu gabe daude, proposamenak ondoko hauek dira: bazkaria Sagardotegiren batean eta Zuberoako Maskarada ikustera joatea.
Martxoaren 10eko Batzarrean proposatuko dugu 2023rako gainerako programazioa, guztion artean onartuko duguna.