2015(e)ko apirila 27, astelehena

2015-05-17, Elgeta, Debagoieneko kantu eta dantza eguna

Hurrengo 2015/05/17ean Elgetan ospatuko den Debagoieneko I. Kantu eta Dantza Eguna dela eta, Euskal Herriko kantu taldeetako kideak gonbidatu nahi dituzte elgetarrek. Egitaraua hauxe da:
  • 12:00 Harrera
  • 13:00 Kantuan herriko kaleetan
  • 15:00 Bazkaria. Ostean kantuak Gardoki eta Beñatekin
  • 18:00 Erromeria Jainaga eta Narbaizakin

Eguna hasteko hona hemen plan osagarri eder bat:

Bertara joateko asmoa duzuenok menua 15 eurotan izango duzue, eta izena eman beharko da maiatzaren 11 bitartean.  Ordainketa K/K zenbaki honetan egin: ES61 3035 0009 11 009 0 90003 9.

2015(e)ko apirila 26, igandea

2015-04-25, Putxera eta Euskal Jaia Eguna (argazkiak)

Plentzian ospatutako Euskal Jaia dela eta, hemen hartutako zenbait argazki:
Klik egin irudiaren gainean Josu Madariagak hartutako argazkiak eskuratzeko

Klik egin irudiaren gainean Jabi Axpek hartutako argazkiak eskuratzeko
Bestalde, argazki hauek hemen ikus ditzakezu bideo musikatua bezala
Gure Esku Dago kanpainaren Eskuak abestia dantzatzen dugu hemen

Klik egin irudiaren gainean Josune Sanchok hartutako argazkiak eskuratzeko


2015(e)ko apirila 21, asteartea

2015-04-25, Putxera eta Euskal Jaia Eguna

Hurrengo 2015/04/25ean Putxera eta Euskal Jaia Eguna ospatuko dugu. Ekimen honek herri kultura, partehartzea eta euskara bultzatzeko helburua du.


EGITATAUA:
  • 10:30 Lehiaketarako izena ematea
  • 11:00 Kontzentrazioa Eleiza Enparantzan
  • 12:00 Kalejira:
    • Triki poteo eta Plentzia Kantagune alde zaharretik eta portutik
    • Ehuntze Eguna – GURE EZKU DAGO
  • 13:30 Marmiten aurkezpena
  • 14:00 Talde bilketa Eleiz Enparantzan // Gure Esku Dago kanta eta Eskuetan flasmov
  • 14:30 Sari banaketa
  • 15:00 HERRI BAZKARIA frontoian
  • 17:00 Bertso Saioa
  • 19:00 Erromeria: Txistulariak, Trikitilariak eta Gaiteroak

MENUA:
  • Indabak txorizogaz // Oilaskoa // Profiteroles eta izozkia txokolategaz // Ogia // Ura eta Ardo Beltza // Kafea eta Teak
  • Bazkarirako 17€ prestatu, boleta erosteko epea apirilaren 20an bukatuko da
  • Boletak erosteko tabernak: Kala, Mika eta Uriola

Plentzia Kantaguneko kideei erraztasuna eman nahirik, boletak erosteko beste bi bide hauek dituzu: 
  • 17€-ko sarrera egin LA CAIXAN: ES51 2100 4987 61 2100214808. (diru sarrera egitean ez ahaztu ZURE IZENA adierazteaz 
  • Datorren ekitaldian (2015/04/17) TERESERI ordaindu ahal diozu

2015(e)ko apirila 20, astelehena

2015-04-17, Kantalaguna Fermin Balentziarekin (argazkiak)

Fermin Balentzia eta Karmele Biurrun etorri zitzaizkigun Plentziara, hemen ekitaldian eta afarian hartutako zenbait argazki:
Klik egin irudiaren gainean Inmak hartutako argazkiak eskuratzeko

Klik egin irudiaren gainean Josunek hartutako argazkiak eskuratzeko

Klik egin irudiaren gainean Gabik hartutako argazkiak eskuratzeko

2015(e)ko apirila 13, astelehena

2015-04-17, kantujiran Fermin Balentziarekin


Fermin Balentzia abeslaria Plentziara etorri delarik omenaldi bat antolatu dio Plentzia Kantagune taldeak eta bide batez kalez-kalez kantuan ibiltzeko asmoa daukagu. Ibilbidea hauxe izango da:
  • Eliza Enparantza, 21:00etan (gutxi gora behera)
  • Erribera Kalea, 21:30etan (gutxi gora behera)
  • Zubiko Enparantza, 22:00etan (gutxi gora behera)
Hona hemen ibilbidearen mapa. Txintxeten gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak irakurriko dituzu:

Ikusi Kantujiran Fermin Balentziarekin ibilbidea mapa handiago batean


2015(e)ko apirila 11, larunbata

2015-04-17, Fermin Balentzia eta Plentzia Kantagune


Fermin Balentzia abeslaria eta ekintzailea Plentziara datorkigunez hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: apirilaren 17an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Kristo Baseliza Goñi Portala
Ondoren, kantujira bat egingo dugu herritik. Eta bukatzeko, afaria prestatu dugu frontoian 22:30etan. Afarirako izena eman nahi baduzu plentziakantagune@gmail.com helbidera idatz ezazu ahalik eta lasterren. EGUNERAKETA (2014/04/10): dagoeneko tokirik ez dago afarirako.


Afariak 15€ balio du eta diru sarrera hemen egin behar da:

2100 4987 61 2100214808 LA CAIXA - PLENTZIA


Kanpotik zatozentzat, hona hemen Kristo Baseliza non dagoen:

Zubia zeharkatu, aurrez aurre aurkituko dituzun eskailerak igo eta eskuinera jo,
irudiaren gainean klikatu eta Google Maps zerbitzuan ikusi ahal izango duzu



Adi!
Etortzekoa den jendetza handiagatik Kristo Ermita txiki geratu zaigu eta ekitaldia Goñi Portala aretora eramatea erabaki dugu. Hementxe adierazten da Goñi Portala aretoa non dagoen:

Goñi Portala Elizaren atzeko kantoian dago, Kale Barria deitzen den kalean dago. Ermitatik heltzeko, Azurtegiondo enparantza zeharkatu eta Kale Barria aurkituko duzu.

2015(e)ko apirila 10, ostirala

2015-04-11, Bilbo Kantari




Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Deialdia hauxe da:

  • Eguna: apirilak 10, larunbata
  • Tokia: Txakur Kalea (Kalderapeko ondoan)
  • Ordua: arratsaldeko 20:00etan
  • Ibilbidea:
    • Txakur kaleko "Kalderapeko taberna"
    • Santa Maria kaleko "Txiriboga taberna"
    • Barrenkale barrenako "Iñakiren taberna"
    • Hirukitxoa plazako "Ormaetxe taberna"
    • Santiago plaza
    • Zamudioko Atea kalea
    • Unamuno plaza
    • Plaza Barria