Bertsopaperak




Inun (Mikel Inuntziaga)
(Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko)


Gure artistak Plentzian ditu
honezkero hainbat lagun
o(ra)in hiru urte zenuelako
gurekin kantan jardun
disko berria entzun gurarik
jendea daukazu nahinun
gaur Gaztetxera ostera eginez
egin gaituzu zortedun
kantu-poemen irrikan daude
hasi lehenbailehen Inun!






Gorka Knörr gurean
(doinua: L'estaca)

Catalunyan ta Euskadin kale giroa bor-bor
askatasun eguzkia bistaratzen baita hor
gai horretaz jarduteko omendua bada nor
hangoa ta hemengoa baitzaitugu Gorka Knörr

             Eta guztiok batera
             gatozkizu hau esatera:
             bihotzez eskertzen dizugu
             zure bisita Plentzira                [bir]

Aspaldian zure kantez liluratu gintuzun
ahots sendo ta sarkorrez kantari gitarradun
garai gogoangarriak baziren ere, lagun
gaurkoan are pozago berriz dizugu entzun 

             Eta guztiok batera
             gatozkizu hau esatera:
             bihotzez eskertzen dizugu
             zure bisita Plentzira                [bir]




La partera de Gaminiz


Totiri

PLENTZIA SORTU BAINO LEHENAGO
BAZEN GAMINIZ ALDEA
BERTAN BIZI ZEN MARI SEBASTIAN
AUZOKO BELAGILEA
EKANDU ZAHARREI JARRAITUTZEA
ZUEN HARK BIZILEGEA
HAREN BITARTEZ ZABALDU ZAIGU
IRAGANEKO ATEA
OPARI EDERRA EGIN DIGUZU
TOTI MARTINEZ LEZEA


Getari eta Alexi

NOLA GURDIA EZ DOAN BEREZ
GIDARIAK EZINBESTEZ
GU ZUZENTZEKO BALIATU GARA
GAZTE BIKAIN PARE BATEZ
TESTU EDERRA ZENTZUZ HORNITUZ
BAITA PIPER ETA GATZEZ
ZER ESAN GEINKE ZUEN KEMENAZ
ZUEN APORTAZIOEZ
GETARI TA ALEX ESKERRIK ASKO
TA ZORIONAK BIHOTZEZ



Mari Sebastiani

IRAGANETIK ZATOZ
GAURKO EUSKAL HERRIRA
PLAZA ERDIAN IBILIZ
BATETIK BESTERA
AI MARI SEBASTIAN
EZ JOAN BASORA
BERRIRO ETOR ZAITEZ
GURE PLENTZIARA
TA DATORREN URTEAN
EUSKERAZ GAINERA






Jean Mixel Bedaxagar gurean
(Jean Mixel Bedaxagarri)

Xiberuako bortüak
ta Bizkaiko kresala
batera dira gaurkoan
mugak urrun dirala

Aise ezagutzen baita
kantak dion bezala
oihal batetik harturik
biok jantzi ginala

     * * * * *

Esker onaren seinale
honek zerbi dezala,
traineru hau bada ere
gauza txiki apala

Hura ikustean oroit
hemen izan zinala
Plentziak bihotzez damaizu
oroigarri bezala 






Perseidak 2016
(Perseiden gauean)


Txoko atsegina Gaztetxea
ondoan lagun zaharrak
urtez urte elkartzen gaitu
Perseidak ikusi beharrak

Gure Kantagune jatorrak
biltzen ditu plentziarrak
kantu bitartez su bazterrean
estutuz gure bizkarrak

Queimadaren lurrunak
zabaltzen ditu sugarrak
sorgin giroa jartzen du
kantu zaharren indarrak

Une batez bazter ditzagun
ardurak eta nigarrak
lurretik gora begitaruaz
zerua eta izarrak






Plentzian bagare
(Gontzal Mendibili)
 
Plentzian bagare
hamaika kantuzale
euskararen alde
ondo pasatu zale
baita ere
zure kanten maitale

Guztiok alkartu gara
gaur zugaz kantetako
hobeto edo txarrago
gogorik ez da faltako

Plentziko kantagunea
gaurkoan pozarren dabil
etorri zarealako
mila esker Gontzal Mendibil!

      * * * * *

Udazkeneko arratsaldean
haizean dabil orbela
lagun artean kanta dezagun
hauxe bai giro epela
kantutik dator euskaldunaren
nortasunaren kordela
hortik tiraka jardun zenuen
gazte-gaztea zinela
hau da kantuzko itsaso horretan
kulunka doan batela


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina