Plentzia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Plentzia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

2025-12-06: San Nikolas Eguna

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, urte honetan abenduko lehen larunbatean izango da.

Hona hemen San Nikolas egunerako prestatu dugun egitaraua:
  • 11:45ean Ermitan elkartuko gara
  • 12:00etan Barrenkale (horma-hobiaren aurreko ekitaldia eta kantak)
  • 12:30ean Kantujira alde zaharretik 11 Kantu taldearekin
  • 14:30etan Bazkaria (pintxoak), etorriko zaren ala ez aitortu WhatsApp bitartez (galdera laster izango duzu prest)
  • 17:00etan Barrikako Elordui Egoitza 11 Kantu taldearekin
  • 19:00etan dantzaldia Lorratz taldearekin Elizako Plazan (euria eginez gero, B plana dugu)

WhatsApp-eko INFO | Plentzia Kantagunea
harian erantzun abenduak 1 baino lehen

 

2024(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

2024-12-06: San Nikolas Eguna

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, urte honetan abenduko lehen ostiralean izango da.

Hona hemen San Nikolas egunerako prestatu dugun egitaraua:
  • 11:45ean Ermitan elkartuko gara
  • 12:00etan Barrenkale (horma-hobiaren aurreko ekitaldia eta kantak)
  • 12:30ean Kantujira alde zaharretik
  • 14:30etan Bazkaria Goñi Portalean (pintxoak), etorriko zaren ala ez aitortu WhatsApp bitartez (beheko irudia ikusi)
  • 17:00etan Barrikako Elordui Egoitza
  • 19:00etan dantzaldia Lorratz taldearekin Elizako Plazan (euria eginez gero, B plana dugu)

WhatsApp-eko INFO | Plentzia Kantagune harian erantzun
 

2024(e)ko maiatzaren 19(a), igandea

2024-05-25, Musika Maratoia

Datorren larunbaterako, hilak 25, Plentziako Udalaren eskutik KANTATZEN DUEN HERRIA izeneko Musika Maratoia antolatu da. Guztira, Plentziako 13 talde edo/eta bakarlari izango gara, gu barne. Guri dagokigun emanaldia kantujira bat izango da, 13:00 Uriola hasi eta 14:00etan Astilleron amaitzeko.

Ekitaldiak duen garrantziagatik WhatsApp zerbitzuko INFO-Plentzia Kantagune harian inkesta bat zabaldu da, mesedez erantzun ahalik eta lasterren..

Hona hemen KANTATZEN DUEN HERRIA Musika Maratoiaren egitaraua:


 

2023(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

2023-12-06: San Nikolas Eguna

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, urte honetan datorren asteko asteazkenean izango da.

Hona hemen San Nikolas egunerako prestatu dugun egitaraua:
  • 12:00etan kantujira
  • 15:00etan pintxoak, etorriko zaren ala ez aitortu WhatsApp bitartez (beheko irudia ikusi)
  • 18:30ean dantzaldia Lorratz taldearekin Elizako Plazan (euria eginez gero, B plana dugu)

WhatsApp-eko INFO | Plentzia Kantagune harian erantzun


 

2023(e)ko irailaren 6(a), asteazkena

2023-09-09, Kantuzale Eguna

 

Fermin Balentzia gurekin dela Maravillas Lamberto Yoldiri omenaldia egingo diogu. Hori dela eta, egun horretarako Maravillas izeneko kanta ezagunaren euskal bertsioa plazaratuko dugu: 

MARAVILLAS   
        Gauez sartu ziran
        garrasi batean
        oldar urdinean
        herioa aidean

        Aitarekin zinen
        atera bidean
        bertan hil zintuzten
        gaztaro betean.

        Maravillas, Maravillas
        Oi Larragako enara
        hegan jarraituko zaitut
        zu nora eta ni hara.

        Monreal, Otsoportillo,
        Sartaguda, Santacara,
        lore errepublikarrak
        bide ertzean ereitera.

        Kalez kale joango gara
        garbileku plazetara
        hego motzeko usoak
        airez denak askatzera

        Heriotzak ez baitzuen
        zure argia itzali
        ez eta ahazturarekin
        zure arima estali ez
        eta ahazturarekin
        zure arima estali

        Maravillas Maravillas
        Oi Larragako enara
        hegan jarraituko zaitut
        zu nora eta ni hara

        Lara lara la la…

        Maravillas Maravillas
        Oi Larragako enara
        hegan jarraituko zaitut
        zu nora eta ni hara
Hitzak: Fermin Balentzia Mendia
Euskal bertsioa: Jokin de Pedro

Hona hemen bideoaren esteka
 

2021(e)ko azaroaren 28(a), igandea

2021-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Aurreko urteetan bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean. Gure taldeak bi eginkizun hauetan parte hartuko du.
Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: zubi ondoko Plazatxoa izeneko plaza
  • Jarduera: EinGO taldeari harrera egin ete Barrenkalera joan San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatzera, ondoren kantujira.
Bazkaria Kai-Eder jatetxean eta eguna bukatzeko dantzaldia izango dugu Patxi eta Konpainia taldearekin:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 18:00etan
  • Tokia: Elizako Plaza (euria balitz Jai-Alai frontoia)
  • Jarduera: dantza-plaza herrikoia

Patxi eta Konpainia taldearekin egingo dugun dantzaldia prestatuko dugu. Dantzan hasi berriak diren kantukideentzat zuzendutako ekimena da:
  • Eguna: abenduaren 4an, larunbata 
  • Ordua: 12:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: dantza errazak gogoratuko ditugu (jauzi, eskotix, mazurka, balsa, polka, bourrée, branle, kontradantzak, e.a.). Izena emateko klik egin hemen eta datu-orria bete










2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

2019-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, ikusi hemen (eu, es) Udalak bultzatzen duen egitaraua. Gure taldeak hiru eginkizun hauetan parte hartuko du.

Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 11:30etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Barrenkalera joan eta San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatu, ondoren kantujira.

Pintxo batzuk enkargatuko ditugu eta nolabaiteko bazkaria burutuko dugu Ermitan. Arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzako amama-aititei bisita, horretarako deialdia hau delarik:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 16:30etan
  • Tokia: Gurea Taberna
  • Jarduera: autoak hartu Barrikako Elordui Egoitzara joateko, antolaketa minimo bat behar da autoak adosteko eta hori goizean zehar zehaztuko dugu (goizean ezin baduzu etorri telefonoz deitu taldeko norbaiti)

Eguna bukatzeko dantza-tailerra izango dugu Patxi Montero gidari dela:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Elizako Plazan
  • Jarduera: herri-dantza errazak ikasiko ditugu Patxi Montero gidaritzapean









2019(e)ko abuztuaren 27(a), asteartea

X. Plentzia Kantari

Aurton, abuztuaren 31an, X. Plentzia Kantari ospatuko dugu, orain dela hamar urte hasitako ibilbidea.
Ibilbide honetan lagundu diguten eta ezagutu ditugun pertsonei zein taldeei eskerrak ematea eta ospakizun berezi honetako parte izatea nahi dugu.
Batzuk kanta zuzentzera etorriko dira: Erandio Kantagunea, Itxas Argia Kanta Kantari, Sopela Kantari, Taberna Ibiltari, Kresaltsu eta Plentzia Kantaguneko kideak.
Kresaltsu eta Kilometro Kantuz taldeetako musikariak gure musikoekin batera joko dute.
Eta urtero bezala hainbat kantarietako lagunak kantatzera hurbiltzea espero dugu.
Gogoratu, Abuztuaren 31an, arratsaldeko 7,30ean Plentzian.
Anima zaitez!



Hona hemen ibilbidearen mapa. Zenbakien gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:

Ikusi X. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean

2019(e)ko abuztuaren 19(a), astelehena

2019-08-31an X. Plentzia Kantari




Plentzia Kantari eguna badator. Hamargarren ekitaldi hau berezia da guretzat eta, beste urte batzuetan bezala, egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 19:30etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Patxi eta Konpania lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 22:00etan hasita.

Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: abuztaren 31an, larunbata 
  • Ordua: 19:30etan
  • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza)

Hauxe da erabiliko dugun errepertorioa:

PDF formatuko fitxategia eskuratzeko hemen klik egin


2019(e)ko uztailaren 23(a), asteartea

2019-07-22, Maria Madalena Plentziako elizan

Plentziako eliza Maria Madalenari eskainta dago eta gaurko egunez, Maria Maidalena abesti zuberotarra kantatu dugu.

Jarraian erakusten dugu Maria Maidalena abesti zuberotarra bizkaierara moldatua:
      MARIA MADALENA     MARÍA MAGDALENA
  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.

  Gure arbasoek behin, oi Santa handia 
  gomendatu eutsuen Plentzia herria.

  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.

  Eliza bat eutsuen Plentzian altxatu
  zure babes onari danak gomendatu.      

  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.
  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.
  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

  Nuestros antepasados, oh gran Santa,
  te encomendaron el pueblo de Plentzia.

  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

  Levantaron en tu honor una iglesia en Plentzia  
  y nos encomendamos a tu bondadosa protección.

  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.
  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.
2019ko uztailaren 22an Maria Maidalena zuberotarra, Maria Madalena bizkaiko euskalkira bihurturik kantantu dugu Plentziako elizan. 2019an egindako lana bideo honetan ikus daiteke, eta hemen ikus daiteke 2017an egin genuena.

Taldeko kantari batzuk mezatik irten ondoren

2018(e)ko uztailaren 3(a), asteartea

2018KO UDAKO EKINTZEN EGITARAUA



UDAKO EKINTZEN EGITARAUA

  • Belaruseko nesken eguna
  • Uztailaren 4a, azteazkena: IZANIK taldearekin batera, ELIZAKO PLAZAN DANTZALDIA 20:00etan
HITZORDUA: 19:00etan Ermitan
DALTZALDIA PRESTATZEKO SAIOA: Uztailaren 4an, asteazkena, 19:00etan Ermitan

  • San Kristobal (Gatzamine)
  • Uztailaren 10a, asteartea, kantua eta dantza 20:00etan 
HITZORDUA: 19:30etan Geltokian

  • Karmenak (Portua)
  • Uztailaren 15a, igandea, kantujira Eskabetxeria Plazatik abiatuta 19:30etan
HITZORDUA: 19:15etan Portuko Plazan

  • Madalenak 
  • Uztailaren 22a, igandea, kantujira Erribera eta Alde Zaharretik 20:00etan
HITZORDUA: 19:45etan ELIZAKO Plazan 

  • Santiago Eguna, Gorliz
  • Uztailaren 25a, asteazkena, kantujira Gorlizetik 12:00etan
HITZORDUA: 11:45etan IBERRE Plazan 

  • Saratxagako Jaiak
  • Uztailaren 29a, Igandea, egun osoa, kantujira eta bazkaria
HITZORDUA: 13:30etan Saratxagan (herri-bazkariak 5€ balio du eta WhatsApp zerrenda zabalduko dugu)

  • Itzubaltzeta Kantari
  • Abuztuaren 5a, igandea, kantua eta bazkaria Romon
HITZORDUA: 12:45etan Areetako Geltokiaren Plazan (herri-bazkariak 16€ balio du eta WhatsApp zerrenda zabalduko dugu)

  • Perseidak
  • Abuztuaren 12a, igandea
    20:30etan Dantzaldia
    22:00etan Afaria
    22:30etan Kantaldia eta hitzaldiak PIEn (Danel Madariaga eta Jesus Romo)

    00:00etan Izarrak ikustera hondantzan
    (Danel Madariaga)
HITZORDUA: 20:15etan Portuko Plazan

  • IX. PLENTZIA KANTARIAren prestaketa-saioa
  • Abuztuaren 26a, igandea, kantua 19:00etan
HITZORDUA: 18:45etan Ermitan

  • Euskal Jantzi Tradizionalak, Plazatxoan 12:00etan
  • Irailaren 1a, larunbata
HITZORDUA: 12:00etan Ermitan  

  • PIKA-PIKA jaietan (ez dakigu aurten mozorroetan parte hartuko dugun)
  • Irailaren 1a, larunbata
HITZORDUA: ? 

  • IX. PLENTZIA KANTARI
  • Irailaren 2a, igandea 
    19:00etan, KANTUJIRA Plazatxotik abiatuta
    21:00etan, txoripan Elizako Plazan
    21:30etan, PATXI ETA KONPAINIA taldearen eskutik DANTZALDIA Elizako Plazan
HITZORDUA: 18:30etan Ermitan

  • ANTOLINTXU eta MADALENTXUri agurra
  • Irailaren 3, astelehena
HITZORDUA: 19.30etan Astillero Plazan 

UDAREN ZEHAR HITZORDU GEHIAGO IZANGO DITUGU, ADIBIDEZ TAILERRAK ETA BESTELAKO GERTAERAK





Julio             
4
Miércoles
Bielorrusak (Izanik)
19:00
Ermitan
Para empezar la romería a las 20:00 en la plaza de la Iglesia


10
Martes
San Kristobal (Txipio)
19:30
Geltokian
Kantujira (Begoñe)
15
Domingo
Karmen Jaiak (Portua)
19:15
Plaza del Puerto
Kantujira (Juanan)
22
Domingo
Madalen Eguna
19:45
Plaza de la Iglesia
Kantujira (Juanan)
25
Miércoles
Santiago Eguna(Gorliz)
11:45
Iberre
Kantujira (Begoñe)
29
Domingo
Saratxaga
13:30
Saratxagan
Kantata (Begoñe) eta Bazkari herrikoa (*) La comida popular vale 5€ abriremos lista por wasap porque hay que reservar antes del 21

Agosto
5
Domingo
Itzubaltzetan (Romo)
12:45
Parada de metro (plaza del ajedrez)
Para empezar a las 13:00 en Taberna LA MONA
Kantujira, bazkaria y sobremesa (16€ a ingresar en nuestras ctas antes del 29 de julio, abriremos lista.)
12
Domingo
PERSEIDAK
20:15
Plaza del Puerto
20:30 à Romeria en el Puerto con Haize Doinua
22:00 àBokata en Arpillau
22:30 àCharlas de Danel Madariaga y Jesus Romo en el PIE
23:30à Kantata terraza PIE
00:00 àAvistamiento estrellas en la playa con Danel.
26
Domingo
Simulacro IX. Plentzia Kantari
18:45
Ermita Para empezar el recorrido a las 19:00
Como todos los años haremos un ensayo-simulacro del IX. Plentzia Kantari

Septiembre
1
Larunbata
Euskal Jantzi Tradizionalak
11:30
Ermita para empezar a las 12:00 en Plazatxoa
No sabemos si este año vamos a participar.
2
Domingo
IX. Plentzia Kantari
18:30
Ermita para empezar a las 19:00 en Plazatxoa
19:00 Kantujira desde Plazatxoa a Plaza de la iglesia
21:00 Txoripan en Plaza de la iglesia
21:30 Romería con Patxi eta Konpainia.
3
Lunes
Antolintxu eta Madalentxu agurra
19:30
Plaza del Astillero
Vestidos de negro y con faroles, kalejira con chanpán y fin de fiestas.

Atuendo: Sugerimos camiseta y pañuelo para estos eventos.

2017(e)ko uztailaren 22(a), larunbata

2017-07-22, Maria Madalena Plentziako elizan

Plentziako eliza Maria Madalenari eskainia da eta gaurko egunez, Maria Maidalena abesti zuberotarra kantatu dugu.

Jarraian erakusten dugu Maria Maidalena abesti zuberotarra bizkaierara moldatua:
      MARIA MADALENA     MARÍA MAGDALENA
  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.

  Gure arbasoek behin, oi Santa handia 
  gomendatu eutsuen Plentzia herria.

  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.

  Eliza bat eutsuen Plentzian altxatu
  zure babes onari danak gomendatu.      

  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.
  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.
  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

  Nuestros antepasados, oh gran Santa,
  te encomendaron el pueblo de Plentzia.

  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

  Levantaron en tu honor una iglesia en Plentzia  
  y nos encomendamos a tu bondadosa protección.

  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.
  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

2017ko uztailaren 22an Maria Maidalena zuberotarra, Maria Madalena bizkaitarra bihurturik kantantu dugu Plentziako elizan. Hemen ikus daiteke hasiera-hasierako prestaketaren zatitxo bat.

Eta hemen bigarren entsegu bat ikus daiteke

Argazki honetan Jabier Axpe ari da aztertzen gure lanaren egokitasuna

Taldeko kantari batzuk mezatik irten ondoren

Elizatik irten eta oraindik ere Maria Madalena kantatzeko gogoarekin

2017(e)ko ekainaren 28(a), asteazkena

UDAKO EKINTZEN EGITARAUA

UDAKO EKINTZEN EGITARAUA

  • Belaruseko nesken eguna
  • Uztailaren 5a, azteazkena: IZANIK taldearekin batera, ELIZAKO PLAZAN DANTZALDIA 19:00etan
HITZORDUA: 18:00etan Ermitan
DALTZALDIA PRESTATZEKO SAIOA: Uztailaren 5ean, asteazkena, 18:00etan Ermitan

  • San Kristobal (Gatzamine)
  • Uztailaren 10a, astelehena, kantua eta dantza 20:00etan 
HITZORDUA: 19:30etan Geltokian

  • Karmenak (Portua)
  • Uztailaren 16a, igandea, kantujira Eskabetxeria Plazatik abiatuta 20:00etan
HITZORDUA: 19:30etan Portuko Plazan

  • Madalenak 
  • Uztailaren 21a, ostirala, kantujira Erribera eta Alde Zaharretik 20:00etan
HITZORDUA: 19:30etan ELIZAKO Plazan 

  • Algortako Saninazioak
  • Uztailaren 29a, larunbata, egun osoa, kantujira eta bazkaria
HITZORDUA: 12:00etan Geltokian 

  • Andramariak
  • Abuztuaren 4a, ostirala, kantua eta dantza Andramarin 20:00etan
HITZORDUA: 19:30etan Kristo Ermitan 

  • Itzubaltzeta Kantari
  • Abuztuaren 5a, larunbata, kantua eta bazkaria Romon 13:00etan
HITZORDUA: 12:00etan Geltokian 

  • Perseidak
  • Abuztuaren 12a, larunbata
    20:00etan Dantzaldia
    22:00etan Antzerkia eta afaria
    23:00etan Kantaldia eta hitzaldiak PIEn

    00:00etan Izarrak ikustera hondantzan
HITZORDUA: 19:30etan Portuko Plazan 

  • ANTOLINTXU eta MADALENTXUren aurkezpena
  • Abuztuaren 26a, larunbata, kantua eta dantza 13:00etan
HITZORDUA: 12:30etan ELIZAKO Plazan 

  • SAN ANTOLINeko txupina
  • Abuztuaren 30a, asteazkena
HITZORDUA: 18:00etan ASTILLEROKO Plazan  

  • VIII. PLENTZIA KANTARI
  • Irailaren 2a, larunbata 
    20:00etan, KANTUJIRA Plazatxotik abiatuta
    22:00etan, PATXI ETA KONPAINIA taldearen eskutik DANTZALDIA Elizako Plazan
HITZORDUA: 19:00etan Ermitan (prestaketa saioren bat izango dugu, seguruenik abuztuaren 25ean)

  • PIKA-PIKA jaietan
  • Irailaren 3 eta 4
HITZORDUA: ?  

  • Elkartasun Afaria
  • Irailaren 23a, larunbata
HITZORDUA: 21:30etan KAI EDER   Jatetxean


Gogoratu jaietan honako ekintzetan parte hartuko dugula: PIKA-PIKA, Harrera, Euskal Jantziak, Mozorroak, Koktelak eta Agurra

UDAREN ZEHAR HITZORDU GEHIAGO IZANGO DITUGU, ADIBIDEZ TAILERRAK ETA BESTELAKO GERTAERAK




PLANIFICACIÓN DE ACTIVIDADES PARA EL VERANO

DATA
EVENTO
ORDUA
Non/Nondik
Zer?
10 Julio
SAN CRISTOBAL
20:00
Gatzamiñe
Kantujira/Romeria
16 Julio
KARMENAK
20:00
Plaza del Puerto
Kantujira x Puerto
21-jul
MADALENAK
20:00
Plaza de la Iglesia
Kantujira x Casco y Ribera
29-jul
ALGORTAKO SANINAZIOAK
egun osoa
Algorta
Kantujira eta bazkari
4 -Ago
ANDRAMARI
19:30
Ermita del Cristo
Kantujira x campa Andramari
5 -Ago
ITZUBALTZETA KANTARI
13:00
Salida Metro Areeta
Kantujira y comida en Romo
12-ago
PERSEIDAK
20:00
Plaza del Puerto
Romería en plaza Puerto
22:00
Gaztetxea
Espectáculo (Teatro)
23:00
PIE
Documentales en PIE
0:00
Playa
Monitorización Perseidas en la playa
26-Ago
ANTOLINTXU & MADALENTXU
13:00
Eliz enparantzan
Presentación Antolintxu y Madalentxu
30-Ago
TXUPINAZO SAN ANTOLIN
18:00
Astilleroko Plaza
Subida a Andramari
2 Setiembre
VIII PLENTZIA KANTARI
19:30
Plazatxoa
Inicio Kantujira x Casco y Ribera
22:30
Eliz enparantzan
Romería con Patxi eta Konpainia + Txoripan
3-4 Setiembre
PIKA-PIKA JAIETAN


Trajes Tradicionales, Desfile disfraces y Fin de Fiestas
23-sep
CENA SOLIDARIA
21:30
KAI EDER
Jornada Solidaria para recaudar fondos necesitados