2015(e)ko urria 22, osteguna

2015-10-30, kantujiran Gontzal Mendibilekin


Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara etorri delarik omenaldi bat antolatu dio Plentzia Kantagune taldeak eta bide batez kalez-kalez kantuan ibiltzeko asmoa daukagu. Ibilbidea hauxe izango da:
  • Eliza Enparantza, 21:00etan (gutxi gora behera)
  • Erribera Kalea, 21:30etan (gutxi gora behera)
  • Zubiko Enparantza, 22:00etan (gutxi gora behera)
Hona hemen ibilbidearen mapa. Txintxeten gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak irakurriko dituzu:


Ikusi Kantujiran Gontzal Mendibilekin ibilbidea mapa handiago batean


2015(e)ko urria 21, asteazkena

III. Kantalaguna: Gontzal Mendibil


Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara datorkigunez hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: urriaren 30ean, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Goñi Portala
Ondoren, kantujira bat egingo dugu herritik. Eta bukatzeko, afaria prestatu dugu frontoian 22:30etan. Afarirako izena eman nahi baduzu plentziakantagune@gmail.com helbidera idatz ezazu ahalik eta lasterren. EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako.


EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako:
Afariak 15€ balio du eta diru sarrera hemen egin behar da:
2100 4987 61 2100214808 LA CAIXA - PLENTZIA


Kanpotik zatozentzat, hona hemen Goñi Portala aretoa non dagoen. Zubia zeharkatu, aurrez aurre aurkituko dituzun eskailerak igo eta eskuinera edo ezkerrera jo bide bietatetik Azurtegiondo plazara heltzerik dagoelako:



Goñi Portala Elizaren atzeko kantoian dago, Kale Barria deitzen den kalean dago.




2015(e)ko urria 20, asteartea

2015-10-21, Ange Duhalde Bilboko Kafe Antzokian

Bihar, hilak 21, ANJE DUHALDEren laguntzaz, ikasturte hasierako lehen kantagintza izango dugu Bilboko Kafe Antzokian. Giro onean, lagun artean kantuan aritu nahi izan ezkero, badakizu, asteazkenean 20:00etatik aurrera...