2016(e)ko abendua 23, ostirala

2016a badoa


Oharkabean badatoz
Abenduko azken egunak, 
Eta gogoan ditugu 
Urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzuetan gauza alaiak 
Eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak, 
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak
Lekua har dezatela 
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on lagunak.

K. Uribe
Doinua "Habanera"

2016-12-23, Gabon Kantak




2016(e)ko abendua 19, astelehena

2016-12-21, Santo Tomas Bilbon

[eu] | [es]

Santo Tomas ospatzen da Bilbon, hona hemen deialdi interesgarri batzuk:

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: Plaza Barria
  • Jarduera: Dantzaldia musika enlatatuarekin 

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 13:00etan
  • Tokia: Konpartsen Txosna, San Nikolas
  • Jarduera: Bertsolariak (Malen Amenabar, Oihana Bartra eta Mailen Akizu)

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 14:00etan
  • Tokia: Konpartsen Txosna, San Nikolas
  • Jarduera: Dantzaldia gaiteroekin

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 16:00 > 18:0019:00 > 21:00
  • Tokia: Konpartsen Txosna, San Nikolas
  • Jarduera: Dantzaldia (Urrats Erromeria taldea)

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 18:30etan
  • Tokia: Santiago Plazatxoa
  • Jarduera: Dantzaldia txistulariekin

  • Eguna: abenduaren 21ean, asteazkena 
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Kalderapeko Taberna
  • Jarduera: Kantujira


2016(e)ko abendua 13, asteartea

Abenduko azken jarduerak

[eu] | [es]

Urteari bukaera emateko hona hemen abenduan burutuko ditugun azken jarduerak:

  • Eguna: abenduaren 14an, asteazkena 
  • Ordua: 18:30etan
  • Tokia: Eroski ondoko errotonda
  • Jarduera: ETB jaia grabatuko dugu Mungian, abestien zerrenda hau gogoratu

  • Eguna: abenduaren 16an, ostirala 
  • Ordua: 19:30etan
  • Tokia: Elizaren Enparantza
  • Jarduera: Bertso-jira musikatua Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Oxabi musika-taldearekin

  • Eguna: abenduaren 17an, larunbata 
  • Jarduera: gazteen koadrilek Santa Tomasa antolatu dute (kartela ikusi)

  • Eguna: abenduaren 17an, larunbata 
  • Ordua: 18:30etan
  • Tokia: Kristo ermita
  • Jarduera: Gabon kanten entsegua gero, 20:00etan, Goñi Portalera joango gara Gabonetako Azoka girotzera

  • Eguna: abenduaren 23an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Elizaren Enparantza
  • Jarduera: Gabon Kantak eta kantujira Alde Zaharretik eta Erriberatik






2016(e)ko abendua 2, ostirala

2016-12-06, asteartea, San Nikolas

[eu] | [es]

Urtero bezala, eguerdian San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean. Bide batez, Gorliz-Plentzia herrientzat kultura-etxe duin baten aldeko ekimenean parte hartuko dugu, bideo bat grabatuko dugu KULTURA ELKARREKIN AURRERA! lelopean. Arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzan dauden amama-aititei bisita egingo diegu. Deialdiak hauxek dira:
  • Eguna: abenduaren 6an, asteartea 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatu, ondoren kantujira eta horrekin batera KULTURA ELKARREKIN AURRERA! ekimenaren grabaketa egingo dugu elizako eskaileretan
Tortila batzuk enkargatuko ditugu eta nolabaiteko bazkaria burutuko dugu Ermitan, bitartean ETBko abestien zerrenda hau entzungo eta landuko dugu.

Arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzako amama-aititei bisita, horretarako deialdia:
  • Eguna: abenduaren 6an, asteartea 
  • Ordua: 16:30etan
  • Tokia: Gurea Taberna
  • Jarduera: autoak hartu Barrikako Elordui Egoitzara joateko, antolaketa minimo bat behar da autoak adosteko eta hori goizean zehar zehaztuko dugu (goizean ezin baduzu etorri telefonoz deitu taldeko norbaiti)


2016(e)ko abendua 1, osteguna

13 Baratze bat | ETB 2016


BARATZE BAT

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Hau da egün eijerra
mila txoriek kanta
tziauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Gaü beltz ta sakonetik
jeikitzen naiz hoztürik
Bihotza hain tristerik
usu hitaz berantetsitürik.

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
guk elgar maita dezagun beti.

Baratze bat nahi dizüt egin  
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eiderrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

12 Urtxintxak | ETB 2016


URTXINTXAK

Urtxintxak oihanian jauzika,
aldaxkatik aldaxkarat...
"zuk erradazu, ama zendako
ez diren erortzen lurrera?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."
"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

Urtxintxak oihanian zintzilik,
buruz behera buztanetik!...
"zuk erradazu, ama, zendako
ez duten buruko minik?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."
"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

Urtxintxak ohianian karruxkaz,
neguko bildu heltzaurrekin...
"zuk erradazu, ama, zendako
ez dezaketan egin berdin?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."
"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

11 Primaderako liliak | ETB 2016



PRIMADERAKO LILIAK

PRIMADERAKO LILIAK
GOIZIK ZIREN LORATUAK,
URTE HARTAN GERTATU ZEN       
PAZKO ERRAMU BAINO LEHEN.

GAITUZTE EZKONTARAZI
MAITE NINDUZUN HAIN GUTTI
EZKONTARAZI GAITUZTE
EZ ZINTUDALARIK MAITE.

GINUELARIK ELGARRI
EMAN BIZIKO UZTARRI.
EZKILAK ZEUDEN IXILIK
NIK EZ BAITAKIT ZERGATIK.       

GAITUZTE EZKONTARAZI
MAITE NINDUZUN HAIN GUTTI
EZKONTARAZI GAITUZTE
EZ ZINTUDALARIK MAITE.

BIHOTZA HOTZEZ KASKARAN
NAGO BEROAREN MENTURAN.
ETOR BEDI PRIMADERA
KANPOAK DITEN BERRIZ LORA.       

GAITUZTE EZKONTARAZI
ELGARREGIN BEHAR BIZI;
EZKONTARAZI GAITUZTE
BEHAR DUGU ELGAR MAITE.

GAITUZTE EZKONTARAZI
ELGARREGIN BEHAR BIZI;       
EZKONTARAZI GAITUZTE
BEHAR DUGU ELGAR MAITE.

10 Mendian gora | ETB 2016


MENDIAN GORA

Mendian gora haritza
ahuntzak haitzean dabiltza.           
Itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.

Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza.
Mundua dantzan jarriko nuke           
Jainkoa banintza.

Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza.
Mundua dantzan jarriko nuke       
Jainkoa banintza.

Euskal Herriko tristura,
soineko beltzen joskura,
txori negartiz bete da eta           
umorez hustu da.

Emadazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda,           
bizi naiz gustura.

Emadazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda,       
bizi naiz gustura.

Euskal Herriko poeta,
kanposantuko tronpeta,           
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari kolpeka.

Argitu ezak kopeta,
penak heuretzat gordeta,           
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta.

Argitu ezak kopeta,
penak heuretzat gordeta,           
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta.

Mundua ez da beti jai,
inoiz tristea ere bai,           
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.

Bestela datozen penei,
ez diet surik bota nahi,
ni hiltzen naizen gauean behintzat       
egizue lo lasai.

Bestela datozen penei,
ez diet surik bota nahi,           
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai.

09 Manolorekin kantari | ETB 2016


RAN ROBERRAN

Uztaia gora gora
lurretik zerura,
gira alde batera
ta gero bestera,
ta behera behera behera
ta behera behera bai!
Uztai barruan preso
gelditu naiz orain!
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po


IUPI IA

Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi
Ia ia iupi
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi
Ia ia iupi
Iupi ia ia iupi iupi ia
Iupi ia ia iupi iupi ia!


IBILTZEN, IBILTZEN

Ibiltzen, ibiltzen ari naiz
Nire herriko bidetan
Zein ederrak diren mendiak
Hor nabil ametsetan
Ibiltzen, ibiltzen ari naiz
Nire herriko bidetan
Ederra baizara Euskadi
Maite zaitut benetan


TXORIA NINTZELA

Txoria nintzela, txoria nintzela
Sinistu nuen, sinistu
Amets polit hura, amets polit hura
Gaur ere nahi nuke sinistu

Txoria nintzela, txoria nintzela
Sinistu nuen, sinistu
Amets polit hura, amets polit hura
Gaur ere nahi nuke sinistu

08 Ikusi mendizaleak | ETB 2016


IKUSI MENDIZALEAK

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dogu.
Ez nekea, ezta bide txarra   
gora, gora neska-mutilak!
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Ez nekea, ezta bide txarra
gora, gora neska-mutilak.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Hain ederra, hain polita da ta
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

07 Horrelako | ETB 2016


HORRELAKO

Zerue beltz dago eta ni bustite
eta ezin dot sinestu, zelako mendixe       
datorren itsosotik
horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
tabli soltaten badot
Bueltaka, norabidea galduta           
zerue topatu nahian.
Hau bai izan dala kriston marejadie!

Itsosu kolpeka eta ni barruen
eta ezin dot sinestu, zelako olatuk       
datozen itsosotik
horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
tabli soltaten badot
bueltaka, norabidea galduta           
zerue topatu nahian.
Hau bai izan dala kriston marejadie!

Horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
arnasi hartzen badot
bueltaka, norabidea galduta
zerue topatu nahian,
Hau bai izan dala kriston marejadie!   

Marejadie, marejadie,
marejadie, marejadie, hau!

06 Guretzat | ETB 2016


GURETZAT

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.           
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

Gitarrarekin aire berri bat
daramagu kantuz egun,                   
abesti libre eta leiala,
prestu eta noblezadun;
haren medio zer garen ongi               
izan gaitezen ezagun,
herri langile nekazaria
hala defendi dezagun,
herri langile nekazaria                          
hala defendi dezagun.

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.       
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

Gure gogoa ez bedi arren
kantu honekin akaba,
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba.
Egun batean esan dezagun           
ez "hala biz" bai "hala da",
Nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba.
Nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba.

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.   
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

05 Goazen | ETB 2016


GOAZEN, EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

Sortaldeko argi berriari       
Ari zaio aspaldi
Arratseko azken izpiari       
Egun eta gizaldi

Bular gorri, hegakada arin       
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,       
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan           
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean           
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak       
Sortu du doinua

Olatuek beren solasean           
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean       
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan               
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan               
Su epelean
Kalearen bizia
Hiri honen irria
Euskararen txantxangorria



GOAZEN
Berriz uda ondo               
pasatzera gatoz
dantzatu eta abestera               
ikasteko asmoz               
Amets berriak                               
 Ezagutu                       
Maitasun hitzak                           
Xuxurlatu                   
Izar azpian                   
Oihukatu!                   
Entzun orain zuk:           

Ezin jakin noiz datorren
udarik onena                   
Bat, bi, hiru, lau… Goazen!

Batzuk ez gara                    
Basakabiko ume mokoak…
Ez! Ez!
Zerua da gure                   
muga bakarra…
…eta gazteak…
Gazteak gara! Gazteak gara!       

Ezin jakin noiz datorren
udarik onena
Gauzak hartu eta hau entzun       
Goazen abestera
Ezin jakin noiz datorren
udarik onena
Bat, bi, hiru, lau… Goazen!
GOAZEN!

04 Erribera | ETB 2016


ERRIBERA

Erribera, Erribera
zure landen zabalera               
ortzi-muga den hartan mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak               
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina               
hats tristetan mintzo da haren mina.

O, o, o…                

Horma zahar arraituetan
xoriak dira kantatzen                
mendetako lo geldia salatzen.

Nafarra anai zaharra
kondairaren lehen sustarra           
bego higan arbasoen amets hura.       

O, o, o…

03 Begitara begira | ETB 2016


BEGITARA BEGIRA

Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez
eta hartu lekua ene lagunen artean
Begiraiguzu denoi zuzen begitara        
azalpen ugari zor dizkiguzu-ta
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
Herri faltsu bat izan dugula maite
Geure arteko besarkada eta malkoak    
Lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu.       

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu.

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu belarrira
Bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten    
neurea eta neure lagunen herria
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen azkena zeu zarela        
Beraz amestuko dut kalean topatu
eta honakoa oihukatuko dizudala

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira   
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Lurretik lorera, loretik bihotzera
Legetatik urrun, malkotatik gertu
Esaidak lagun eskutik heldu ta begitara    
Herrian zutik jarraituko diagula...
Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira   
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira!

02 Amets | ETB 2016


AMETS

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana           
nigana, beldurrik gabe nigana

Zuk jarriak daude bideak
zuk jarriak ere ilusioak           
behin eta berriz ari naiz zutaz galdezka

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana
nigana, beldurrik gabe nigana

Neu naiz neu bizitza
itxaropena neure giltza           
hala ere beti derrigorrez baina zutaz galdezka

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana       

Ezin ahaztu nondik natorren
ezin ukatu zer naizen           
beharbada galtzailearen urratsean nago
beharbada

Ilusioz josia, asmoz betea
odol gorria, bihotz zuria           
ametsaren bidean
noiz agertuko ote zaren itxaropenean

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana
nigana, beldurrik gabe nigana   

beldurrik gabe nigana
beldurrik gabe nigana
beldurrik gabe nigana

01 Txoria txori | ETB 2016


TXORIA TXORI

Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen alde egingo.
Hegoak ebaki banizkio         
neria izango zen
ez zuen alde egingo.

Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango           

Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik txoria nuen maite.

Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen alde egingo.        
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango           

Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik txoria nuen maite.

Trala laralala lala lala
tralara lala lala lala
trala laralala lala lala           
tralara lala lala.

00 Aurkibidea | ETB 2016

Hauek dira ETB-1 telebistarako grabatuko ditugun abestiak: