2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

2016-05-27, ostirala, entsegua


Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: maiatzaren 27an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Saio honetan bi kantu berri landuko ditugu:


2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

2016-05-14, Bilbo Kantari berezia

Datorren Larunbatean, hilak 14, hileko bigarren larunbata denez, BILBO KANTARI izango dugu. Oraingoan, baina, berezia izango da. Bilboko Arkeologi Museoarekin batera antolatu dugu. Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna izanik, egingo dituzten ekitaldien artean, BILBO KANTARI BEREZIA ere egongo da.

Beraz, oraingo honetan ez gara Kalderapekotik abiatuko, SAN ANTONetik baizik eta ohiko orduan, hau da, 20:00etan.Ibilbidea ere ez da ohikoa izango, Bilboko leku esanguratsuetatik baizik, Museoko kideen partetik geldiune bakoitzean azalpenak izango ditugularik.



Ibilbidea:
  • SAN ANTON
  • ERRONDA
  • SANTIAGO
  • BURTSA
  • ZAMUDIOKO ATEA
  • UNAMUNO
  • ARKEOLOGI MUSEOA

Jarraian ibilbidea doakizue:


Eta hemen azalpen historikoen dokumentua: