albistea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
albistea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko abenduaren 31(a), asteartea

2025eko egitaraua (aurreikuspena)


URTEKO EGITARAUAREN AURREIKUSPENA

2025eko hasierarako Jardueren Egitarau hau proposatzen du Batzordeak, otsailean burutuko den Batzar Orokorrak 2025eko egitarau osoa aztertu eta onartuko du:


URTARRILA
  • 10ean Entsegua eta kantujira
  • 25ean Sagardotegia (Legorreta)
  • 31an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 14an URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 28an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MARTXOA
  • 14an Kantujira
  • 28an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

APIRILA
  • 11an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MAIATZA
  • 9an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 23an Entsegua eta kantujira

EKAINA
  • 13an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 14an VII. Getxo Kantari
  • 27an Entsegua eta kantujira

UZTAILA
  • 10ean San Kristobal
  • 15ean edo 16an Karmen
  • 22an Madalena
  • 25ean Santiago

ABUZTUA
  • 4an Kantuz Itzubaltzeta
  • 12an Pertseidak
  • 30ean? Pika-Pika jaietan
  • 31an? Jantzi Tradizionalen Erakusketa

IRAILA
  • 6an XIV. PLENTZIA KANTARI (goizean)
  • 6an Arratsaldean dantzaldia
  • 20an? Sopela Kosta Fest (itsas kantak)
  • 22an Irulegi

URRIA
  • 4an Euskal Jaia Gernikan
  • 4an ISUSKITZA ANTERKIA (Plentzia)
  • 11an ISUSKITZA ANTERKIA (Gorliz)
  • 17an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 24an Entsegua eta kantujira

AZAROA
  • 8an Txangoa autobusean
  • 14an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 28an Entsegua eta kantujira

ABENDUA
  • 6an San Nikolas Eguna (goizean kantujira)
  • 6an Barrikako Elorduy Egoitzara bisita
  • 6an San Nikolas Eguna (arratsaldean dantzaldia)
  • 12an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 19an Gabon Kantak


Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

2024ko egitaraua (aurreikuspena)


URTEKO EGITARAUAREN AURREIKUSPENA

Batzar Orokorra burutu ondoren hau da 2024ko onartu zen Jardueren Egitaraua:


URTARRILA
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 9an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 23an Entsegua eta kantujira
  • 25ean Ezkio-Astigarraga aldera txangoa autobusean

MARTXOA
  • 1ean URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 1ean Kantujira
  • 15ean Korrika Trikijira
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

APIRILA
  • 12an Entsegua eta kantujira
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MAIATZA
  • 10ean Entsegua eta kantujira
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

EKAINA
  • 14an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 22an VI. Getxo Kantari
  • 28an Entsegua eta kantujira

UZTAILA
  • 10ean San Kristobal
  • 16an Karmen
  • 22an Madalena
  • 25ean Santiago

ABUZTUA
  • 4an Kantuz Itzubaltzeta
  • 13an Pertseidak
  • 31an XIII. Plentzia Kantari

IRAILA
  • 1ean Jantzi Tradizionalen Erakusketa
  • 7an Kantuzalearen Eguna (goizean kantujira)
  • 7an Kantuzalearen Eguna (arratsaldean dantzaldia)
  • 21ean Sopela Kosta Fest (itsas kantak)
  • 22an Irulegi

URRIA
  • 6an Euskal Jaia Gernikan
  • 11an Entsegua eta kantujira
  • 25ean Entsegua Itsasorekin eta kantujira

AZAROA
  • 8an Entsegua eta kantujira
  • 17an Txangoa autobusean (Biasteri-Laguardia)
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

ABENDUA
  • 6an San Nikolas Eguna (goizean kantujira)
  • 6an Barrikako Elorduy Egoitzara bisita  [?] 
  • 6an San Nikolas Eguna (arratsaldean dantzaldia)
  • 13an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 20an Gabon Kantak


Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko otsailaren 18(a), igandea

2024ko udako egitaraua (aurrerapena)


UDAKO EGITARAUA AURRERATZEN

2024ko otsailaren 16an bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten den Jarduera-plana erabaki zen. Udako proposamen hau eta neguko proposamen hau Batzar Nagusiak onartu beharko ditu martxoaren 1eko bilkuran:

UZTAILA
  • 10ean San Kristobal
  • 16an Karmen
  • 22an Madalena
  • 25ean Santiago

ABUZTUA
  • 13an Pertseidak
  • 31an (edo 30ean) Plentzia Kantari

IRAILA
  • 7an Kantuzalearen Eguna


Martxoaren 1eko Batzarrean proposatuko programazioa guztion artean onartuko dugu.

Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko urtarrilaren 10(a), asteazkena

2024ko neguko egitaraua (aurrerapena)


NEGUKO EGITARAUA AURRERATZEN

2024ko urtarrilaren 10ean bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten den Jarduera-plana erabaki zen:

URTARRILA
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 9an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 23an Entsegua eta kantujira
  • 25ean [*] Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)

MARTXOA
  • 1ean URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 1ean Entsegua eta kantujira
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

APIRILA
  • 12an Entsegua eta kantujira
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MAIATZA
  • 10ean Entsegua eta kantujira
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

EKAINA
  • 14an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 28an Entsegua eta kantujira


[*] Jarduera hau oraindik guztiz zehaztu gabe dago, proposamenak ondoko hauek dira: Ezkio-Itsaso (Igartubeiti Baserria eta sagardotegia) edo Zestoa (Ekainberri eta Lili Jauregia).

Martxoaren 1eko Batzarrean proposatuko programazioa guztion artean onartuko dugu eta 2024rako gainerako programazioaren berri izango dugu ere.

Plentziako Kantagunearen Batzordea

2023(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

2023-11-25, Hitzaldia

Galiziatik etorriko zaigun Rafael López Loureiro ikertzaileak emandako hitzaldiaren nondik norakoak:


Anton Garaiko itsasgizonaren etxea Gorlizen gaur egun:


 

2023(e)ko irailaren 26(a), asteartea

2023ko udazkeneko egitaraua (aurrerapena)


UDAZKENEKO EGITARAUA AURRERATZEN

Irailaren 16an bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten den Jarduera-plana erabaki zen:

URRIA
  • 27an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

AZAROA
  • 10ean Kantujira
  • 19an Txangoa autobusean Agurain ezagutzera
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

ABENDUA
  • 6an San Nikolas: kantujira eguerdian, luntx-a eta dantzaldia Lorratz taldearekin (Idoia, Miren eta Roberto Etxebarria)
  • 15ean Gabon Kantuen entsegua
  • 22an Gabon Kantak

2023(e)ko urtarrilaren 1(a), igandea

2023ko neguko egitaraua (aurrerapena)


NEGUKO EGITARAUA AURRERATZEN

2022ko azken astean bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten Jarduera-plana erabaki zen:

URTARRILA
  • 13an Kantujira
  • 27an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • ? (1) Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 10ean Entsegua Itsaso eta kantujirarekin
  • 24an Kantujira

MARTXOA
  • 10ean URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • ? (2) Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)


(1) eta (2) jarduerak oraindik guztiz zehaztu gabe daude, proposamenak ondoko hauek dira: bazkaria Sagardotegiren batean eta Zuberoako Maskarada ikustera joatea.

Martxoaren 10eko Batzarrean proposatuko dugu 2023rako gainerako programazioa, guztion artean onartuko duguna.

2022(e)ko otsailaren 6(a), igandea

Lagun bat joan da, barne-barnean gordeko dugu bere oroimena!




The Parting Glass
Joan aurreko zurrutada
Of all the money e'er I had,
I spent it in good company.
And all the harm I've ever done,
Alas! it was to none but me.
And all I've done for want of wit
To mem'ry now I can't recall
So fill to me the parting glass
Good night and joy be with you all

Oh, all the comrades e'er I had,
They're sorry for my going away,
And all the sweethearts e'er I had,
They'd wish me one more day to stay,
But since it falls unto my lot,
That I should go and you should not,
I gently rise and softly call,
Good night and joy be with you all.

If I had money enough to spend,
And leisure time to sit awhile,
There is a fair maid in this town,
That sorely has my heart beguiled.
Her rosy cheeks and ruby lips,
I own she has my heart in thrall,
Then fill to me the parting glass,
Good night and joy be with you all.
Noizbait izan nuen diru guztia,
Konpainia onean gastatu nuen.
eta noizbait egin izan nuen kalte guztia,
Ene! Niri eta beste inorri ez nion egin.
Eta buruargitasun ezaz egin izan dudan guztia
Orain ezin dezaket oroimenera ekarri
Hortaz bete ezaidazu joan aurreko edalontzia
Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi.

Oi, noizbait izan nituen adiskide guztiak,
Nere joaneragatik barkamen eske daude,
Eta noizbait izan ditudan maitetxo guztiak,
Beste egun bat gelditu dadin nahi dute,
Baina nere zortea botata dagoen unetik,
Ni banoala eta zuek ez,
Dotoreziaz altzatu eta goxotasunez deitzen zaituztet,
Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi.

Gastatzeko nahiko diru banu,
Eta eseritzeko astialdia,
Hiri honetan andre eder bat bada,
Ziurtasun osoz nere bihotza engainatu zuena.
Bere masail arrosa eta errubizko maisailek,
nerea den bihotza gatibu dute,
Hortaz bete ezaidazu joan aurreko edalontzia,
Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi.

2021(e)ko maiatzaren 7(a), ostirala

Amaia Zubiria 2021eko Adarra Sariaren irabazlea

Donostiako Udalak, urtero, euskal musikari bat goraipatzen du Adarra Saria esleituz. Lehen ekitaldia 2014an izan zen eta 2021eko saria Amaia Zubiria kantariari egokitu zaio. Amaiaren biografia, ibilbidea eta ekarpenak hemen ikus daitezke. Hauxe duzu komunikabideetan zabaldu den albistea:

Irudiaren gainean klik egin albistea irakurtzeko

Honako hauek izan dira Adarra Saria jaso duten musikariak:

Urtea Saritua Saritua
2014 Mikel Laboa Mikel Laboa abeslaria.jpg
2015 Ruper Ordorika Ruper Ordorika.jpg
2016 Benito Lertxundi Benito lertxundi 0001.jpg
2017 Fermin Muguruza FerminMuguruza.jpg
2018 Anari Alberdi Bidehuts- 10 urte (38470414034).jpg
2019 Berri Txarrak 2015 berri txarrak kortxoenea 01.jpg
2020 Kepa Junkera Kepa junkera 0001.jpg
2021 Amaia Zubiria Amaia Zubiria .jpg

2019(e)ko uztailaren 3(a), asteazkena

2019KO UDAKO EKINTZEN EGITARAUA



UDAKO EKINTZEN EGITARAUA

  • Belaruseko nesken eguna
  • Uztailaren 3a, azteazkena: IZANIK taldearekin batera, ELIZAKO PLAZAN DANTZALDIA 20:00etan
HITZORDUA: 19:00etan Ermitan
DALTZALDIA PRESTATZEKO SAIOA: Uztailaren 3an, asteazkena, 19:00etan Ermitan

  • San Kristobal (Gatzamine)
  • Uztailaren 10a, asteazkena, kantua eta dantza 20:00etan 
HITZORDUA: 19:30etan Geltokian

  • Karmenak (Portua)
  • Uztailaren 14a, igandea, kantujira Portuko Plazatik abiatuta 20:00etan
HITZORDUA: 19:30etan Portuko Plazan

  • Madalenak 
  • Uztailaren 21a, igandea, kantujira Erribera eta Alde Zaharretik 19:30etan
HITZORDUA: 19:15etan ELIZAKO Plazan 

  • Madalenak 
  • Uztailaren 22a, astelehena, Maria Madalena kantatuko dugu Meza Nagusian
HITZORDUA: 11:30etan ELIZAN


  • Santiago Eguna, Gorliz
  • Uztailaren 25a, igadea, kantujira Gorlizetik 12:00etan
  • Herri bazkaria San Pedro Plazan, txartelak Gorlizko Kultur Etxean eros daitezke (12€)
HITZORDUA: 11:45etan IBERRE Plazan 


  • Itzubaltzeta Kantari
  • Abuztuaren 3a, larunbata, kantua eta bazkaria Erromon
HITZORDUA: 12:15etan Areetako Geltokiaren Plazan (herri-bazkariak 20€ balio du eta WhatsApp zerrenda zabalduko dugu)

  • Perseidak
  • Abuztuaren 12a, astelehena
    • 20:30etan Dantzaldia
    • 22:00etan afaria
    • 22:30etan Kantaldia eta hitzaldiak PIEn
HITZORDUA: 20:15etan Portuko Plazan

  • X. PLENTZIA KANTARIAren prestaketa-saioa
  • Abuztuaren 25a, igandea, kantua 19:30etan
HITZORDUA: 19:30etan Ermitan

  • Euskal Jantzi Tradizionalak, Plazatxoan 12:00etan
  • Irailaren 1a, igandea
HITZORDUA: 12:00etan Ermitan  

  • PIKA-PIKA jaietan (mozorroetan parte hartzeko proposamen bat dago)
  • Irailaren 1a, Igandea
HITZORDUA: 18:00etan Ermitan 

  • X. PLENTZIA KANTARI
  • Abuztuaren 31a, larunbata 
    19:30etan, KANTUJIRA Plazatxotik abiatuta
    21:00etan, txoripan Elizako Plazan
    21:30etan, PATXI ETA KONPAINIA taldearen eskutik DANTZALDIA Elizako Plazan
HITZORDUA: 19:00etan Ermitan

  • ANTOLINTXU eta MADALENTXUri agurra
  • Irailaren 3, astelehena
HITZORDUA: 19.30etan Astillero Plazan 


UDAREN ZEHAR HITZORDU GEHIAGO IZANGO DITUGU, ADIBIDEZ TAILERRAK ETA BESTELAKO GERTAERAK

2018(e)ko martxoaren 17(a), larunbata

2018-03-08, Marian Arregi joan zaigu

Marian Arregi oroimenean
Irudiak Argia, Ikerfolk eta dantzan.eus-en artxiboetakoak dira. Edizioa: Eire Vila. Iturria: dantzan.com.

Agur esateko ordua heldu zaigu, Marian. Betirarte!

2017(e)ko urtarrilaren 9(a), astelehena

Kantari App: Galder Segurola Onda Vasca Irratian

Kantari App aplikazioaren bertsio berriaren haritik elkarrizketa egin diote Galder Segurolari Onda Vasca irratian. Hauxe da elkarrizketa:


Android motako telefonoetan instalatzeko: Google Play tresnara joan eta bertan Kantari bilatu.

iPhone motako telefonoetan instalatzeko: App Store tresnara joan eta bertan Kantari bilatu.

Esandakoa, Galder Segurola lanean ibili da azken egunotan eta urte berriarekin batera opari hau egin digu. Eskerrik asko Galder!

2017(e)ko urtarrilaren 4(a), asteazkena

Kantari App, bertsio berria

Urtearekin batera Kantari App aplikazioaren bertsio berria plazaratu du Galder Segurolak. Hauek dira lau iruditan aplikazioaren hobekuntzak:

Lehen pantailan liburu guztien zerrenda agertzen da, bertan bat aukeratuko dugu.

Orain bilatzaileak oso sakon lan egiten du, ez du bakarrik abestien izenburuetan bilatzen abestien edukietan baizik. Horrela, Oskorri taldearen abestiak bilatu daitezke kantutegi jakin batean edo kantutegi guztietan. Beste bilaketa posible bat ondoko irudian ikus daiteke...

...abestiaren izenburua gogoratzen ez badugu, baina abestiaren zati bat ezagutzen badugu (Non hago adibidez) erraz aurkituko dugu abestia bilatzaile berriari esker.

Abesti bat bistaratzen ari garela bere letren tamaina kontrola dezakegu zoom botoiei esker.




Android motako telefonoetan instalatzeko: Google Play tresnara joan eta bertan Kantari bilatu.

iPhone motako telefonoetan instalatzeko: App Store tresnara joan eta bertan Kantari bilatu.



Esandakoa, Galder Segurola lanean ibili da azken egunotan eta urte berriarekin batera opari hau egin digu. Eskerrik asko Galder!

2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

2016-11-18, ostirala, entsegua



Hurrengo saioa eta kantujira ez dira ostiral honetan izango, baizik eta hurrengo asteko ostiralean. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 18an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Saio honetan hainbat gauza egiteko asmoa dakargu. Batetik, Gabon Kantak liburuxkatik kanta batzuk birpasatuko ditu. Eta bestetik, Jokinen bi abesti ikasiko ditugu:
Bukatzeko, nola ez, kantujira Plentziatik zehar.


Bestalde, azaroak 10ean (osteguna) arratsaldeko 19:00etan San Inazio auzoko Euskeraren Etxea - Azkue Fundazioa elkarteak ikuskizun interesgarria iragartzen du: Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta (doakoa da baina aldez aurretik izena eman beharra dago).

Bukatzeko, larunbata honetan (2016/11/12an) Bilbo Kantari izango da, beti bezala Kalderapekon 20:00etan.




El siguiente ensayo y kantujira no será este viernes sino que será el viernes de la semana próxima. Esta es la convocatoria:
  • Día: 18 de noviembre, viernes 
  • Hora: 19:00
  • Lugar: Ermita del Cristo
El plan de este ensayo es ambicioso. Por una parte, repasaremos algunas de las piezas de librito Gabon Kantak. Y por otra parte, aprenderemos dos canciones de Jokin:
Para finalizar, haremos nuestra acostumbrada kantujira por Plentzia.


Por otra parte, se anuncia que el jueves 10 de noviembre, a las 19:00h, en San Ignacio se ofrecerá una actuación muy interesante organizada por Euskeraren Etxea - Azkue Fundazioa, se trata de Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta (gratuito pero es necesario apuntarse).

Par finalizar, este sábado (2016/11/12) tendremos Bilbo Kantari, como siempre en Kalderapeko a las 20:00h.

2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Aiko Tadle: Dantza-Kantu ikastaroa

Aiko Taldearen eskutik ikastaro honen berri heldu zaigu:

Irudi gainean klik egin albiste osoa ikusteko


Informazio gehiago:

2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

Lagun bat joan da, agur eta ohore!




The Parting Glass
Joan aurreko zurrutada
Of all the money e'er I had,
I spent it in good company.
And all the harm I've ever done,
Alas! it was to none but me.
And all I've done for want of wit
To mem'ry now I can't recall
So fill to me the parting glass
Good night and joy be with you all

Oh, all the comrades e'er I had,
They're sorry for my going away,
And all the sweethearts e'er I had,
They'd wish me one more day to stay,
But since it falls unto my lot,
That I should go and you should not,
I gently rise and softly call,
Good night and joy be with you all.

If I had money enough to spend,
And leisure time to sit awhile,
There is a fair maid in this town,
That sorely has my heart beguiled.
Her rosy cheeks and ruby lips,
I own she has my heart in thrall,
Then fill to me the parting glass,
Good night and joy be with you all.
Noizbait izan nuen diru guztia,
Konpainia onean gastatu nuen.
eta noizbait egin izan nuen kalte guztia,
Ene! Niri eta beste inorri ez nion egin.
Eta buruargitasun ezaz egin izan dudan guztia
Orain ezin dezaket oroimenera ekarri
Hortaz bete ezaidazu joan aurreko edalontzia
Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi.

Oi, noizbait izan nituen adiskide guztiak,
Nere joaneragatik barkamen eske daude,
Eta noizbait izan ditudan maitetxo guztiak,
Beste egun bat gelditu dadin nahi dute,
Baina nere zortea botata dagoen unetik,
Ni banoala eta zuek ez,
Dotoreziaz altzatu eta goxotasunez deitzen zaituztet,
Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi.

Gastatzeko nahiko diru banu,
Eta eseritzeko astialdia,
Hiri honetan andre eder bat bada,
Ziurtasun osoz nere bihotza engainatu zuena.
Bere masail arrosa eta errubizko maisailek,
nerea den bihotza gatibu dute,
Hortaz bete ezaidazu joan aurreko edalontzia,
Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi.

2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

2014-07-02, Kantutegiaren aurkezpenaren haritik

eitb telebistaren EH Zuzenean saioaren zati bat


Aurreratu genuen bezala, herenegun gure kantutegi berriaren aurkezpena egin genuen. Ekitaldian Plentziako kantuzaleekin batera beste toki batzutatik etorritako lagunak elkartu ginen, hala nola Sopela, Romo, Larrabetzu, Bilbo, Areatza, Erandio eta abar. Eskerrik asko guztioi epostan jaso ditugun mezu amultsengatik eta esker bereziak aurkezpenera bertaratu zinetenei.

Hona hemen esteka bi aurkezpenera etorri ez zinetenentzat zuzenduak:
Kantuzaleen mugimenduarekin bat eginik, gure lan eta ahaleginarekin jarraituko dugu Plentzian. Izan ere, Plentziako kaleak eta Euskal Herriko kaleak kantuz eta euskal giroz betetzeko asmo tinkoa hartuta daukagu.


Kantutegi berriaren lanak aurrera ateratzeko sortu zen batzordea bost kantuzaleek osatu zuten:

Kepa Mtz. de Lago, Ion Azpiazu, Rufino Javier Idarraga, Jokin de Pedro eta Jesus Romo

Kantutegi berriaren nondik norakoak azaltzeko ekitaldi xume bat egin genuen eta hona hemen kantutegi berriaren aurkezpenean hartutako argazki bat:

Batzordearen lau kide eta erabilitako dokumentazioaren zati bat agerian

2014(e)ko ekainaren 29(a), igandea

2014-07-02, Kantutegia aurkezteko gonbitea


Datorren asteazkenean kantutegi berriarren aurkezpena egingo dugu. Hauxe da deialdia:

  • Eguna: uztailak 2, asteazkena
  • Tokia: Kristo Basaeliza (Plentzia)
  • Ordua: arratsaldeko 18:45etan


EUSKAL HERRIKO KANTUZALEEN ELKARTEAren partaidea den Plentzia Kantaguneak 200 kantuzale biltzen ditu Plentziako eta bere inguruko herrietatik datozenak. Aspalditxo honetan erabaki zuen Plentzia Kantaguneak bere kantutegia berriztea, izan ere gaur eguneko 2012koa baita.

Kantutegi berriak bete behar zituen baldintzak honako hauek ziren labur esanda:
  • errepertorioa bateratu
  • inprimatze akatsak zuzendu
  • abestiaren jatorrizko bertsioa edo bertsiorik zaharrena hobestea
  • kantatzean erritmoak finkatzeko lagungarria izatea
  • abestietan errepikatzen diren zatiak zehatz zehaztu
  • egileen aipamenak egoki egitea, bai hitzetan zein doinuetan
  • abestiak ondo kantatzeko oharpenak gehitzea

Bestalde, kantutegiak izango zuen formatua eta itxura aintzakotzat hartu dugu; hori dela eta, A6 neurriko formatua aukeratu dugu eta abesti bakoitzeko dagokion irudia txertatu dugu.

Lehendabiziko urratsa dokumentatzea izan zen. Horren haritik 40 kantutegien alderaketa egin genuen, kantutegi horien artean Hegoaldeko zein Iparraldeko bildumak zeuden eta aspaldiko kantutegi zaharrak ere. Lehen urrats honen emaitza 1.200 abesti baino gehiagoko zerrenda bat izan zen, eta osatu genuen zerrenda horretatik datu-base bat eraiki genuen.

Datu-basea abiapuntuz harturik sarriago errepikatzen ziren abestiak aukeratu genituen eta horietatik kalean kantatuak izateko aproposak zirenak hautatu genituen, badira beste abesti batzuk ederrak izanik ere kaleko girorako aproposak ez direnak.

Gure lana 6 hilabetez luzatu da eta horrenbeste denbora hartu badigu bertsioen aniztasunagatik izan da batetik, eta bestetik urteekin batera abesti askoren hitzak higatu direlako eta kantatzeko erak ugaritu direlako.

Azkenean gure lana bukatutzat eman genuen eta kantutegia lau zenbakiz defini daiteke 1-2-3-4, hots, kantutegi 1 234 abestiekin. Une honetan lanaren emaitza inprimategian dago eta laster batean gure eskuetan izango dugu.

Kantutegiaren aurkezpena datorren asteazkenean egingo dugu gure txokoan. Hau da, uztailaren 2an, arratsaldeko 18:45etan, Plentziako Kristo Ermitan. Gure lan honek eman dizkigun buruhausteen berri jakin nahi baduzu zatoz eta pozik haurtuko zaituztegu.

Besterik gabe, har ezazu besarkada estu bat,

PLENTZIA KANTAGUNE


Deia egunkariak eskaini digun artikulua:


2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

2014-04-11, Juan Antonio Urbeltz

Juan Antonio Urbeltz etorriko zaigu Kultura tradizionala: transmisioa ala sorkuntza hitzaldia ematera. Hauxe da deialdia:

  • Eguna: apirilak 11, ostirala
  • Tokia: Goñi Portala (Plentzia)
  • Ordua: arratsaldeko 19:00etan


    Sakatu hemen iragarkia eskuratzeko.



    Kanpotik zatozentzat, hona hemen Goñi Portala aretoa non dagoen:

    Goñi Portala Elizaren atzeko kantoian dago,
    Kale Barria deitzen den kalean dago