2017(e)ko iraila 28, osteguna

Plasentzia 1577: afariaren antolaketa

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Antzezpenaren arrakasta ospatzeko, afaria larunbata bertan, urriak 7, Kai-Eder Jatetxean.


Menua:
  • Hasierakoak: 
    • Antxoa eta gazta entsaladaren kontsomea 
    • Ahatez eta barazkiz betetako bricka onddo saltsarekin
  • Plater nagusia: (aukeratzeko)
    • Bakailaoa pil-pilean kalabaza eta pistoarekin
    • TEntrecotte plantxan patata prijituekin eta piper berdeekin
  • Postrea:
    • Kremaz beteriko pantxineta txokolate beroarekin
Ogia, ardoa eta ura.


Izena emateko azken eguna: Urriak 4, asteazkena

Afariaren kostua mahaikide bakoitzeko 20€ da. Edozein kasutan, afariko parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
  • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
  • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
Antolaketa egoki bat aurreikusteko, arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den afarira. Horregatik, datu-orri labur hau  (https://goo.gl/forms/NFAgOtpVqTOFglgj1)  bete behar duzu:


Plasentzia 1577: organizacion de la cena

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Para celebrar el éxito de la representación, cena el mismo sábado, 7 de octubre, en el Restaurante Kai-Eder.


Menú:
  • Entrantes: 
    • Consomé de ensalada de anchoas y queso
    • Brick relleno de pato y verduras con salsa de hongos
  • Plato principal: (a elegir)
    • Bacalao con pil-pil de calabaza y pisto 
    • Entrecotte a la plancha con patatas fritas y pimientos verdes
  • Postre:
    • Panchineta rellena de crema pastelera y chocolate caliente
Pan, vino y agua.


Último día para apuntarse: 4 de octubre, miércoles

El coste es de 20€ por cada comensal y la lista de participantes en la cena se confeccionará con arreglo a la fecha y hora del ingreso en cualquiera de estas dos cuentas:
  • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
  • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
Desde el punto de vista organizativo es importante saber quién se apunta a la cena, es por ello que deberás completar este brevísimo formulario (https://goo.gl/forms/NFAgOtpVqTOFglgj1) que te mostramos a continuación:


2017(e)ko iraila 27, asteazkena

2017-10-07, Plasentzia 1577

[eu] | [es]

Zer da PLASENTZIA 1577?

Proiektuaren ezaugarriak

Ezer baino lehenago, herri proiektua izateko bokazioz jaio den ekimena da PLASENTZIA 1577.

Joan den urteko urrian Plentzia Kantaguneak antolatu zuen herri antzezpen baten arrakastak akuilaturik, (La Partera de Gaminiz, Toti Martinez de Lezearen testuarekin) ohartu ginen gure herriaren historia geuk antzeztua ikuskizun duin eta pedagogikoa gerta daitekeela, are gehiago musika eta dantzarekin aberasten baldin bada.

Esperientzia hartatik ikasita, eta segida eman behar zitzaiolakoan, aurten ere antzezlan bat bultzatu behar genuela erabaki genuen, berrikuntza batzuk eginda:
a)      Proiektua Plentzia eta Gorlizeko jende guztiari —bereziki, baina ez esklusiboki— zabaltzea, ohiko elkarte baten kudeaketatik ateraz, eta horrela ateak ireki, nahi zuen orori parte hartzeko.
b)     Proiektua denboraz, garaiz antolatu eta ezagutaraztea, bai testuaren prestakuntza eta hedakuntzaren aldetik, bai elenkoa eta musikari nahiz dantzari taldeak osatzearen aldetik.
c)      Testua euskeraz izatea, hori behar duelako gaurko Plentziak, eta hori zor diegulako herri honetan euskaldun izatea eragotzi zitzaien eta erabiltzeagatik gutxietsi eta zigortu zituzten euskaldun guztiei.
d)     Prozesuari berari ere garrantzia ematea, auzolan itxurako dinamika bat sorraraziz parte-hartzaileen artean.
e)      Musika arloa aberastea.

Seguruenik ez dugu denetan asmatu, baina ahaleginaren faltagatik ez daukagu kontzientzian zorrik, behintzat.


Testuaren ezaugarriak

Proiektuari izena ematen dion testua Plentziarentzat neurrira eginda dagoela esan genezake, hiru arlotan egon ere: historian, uri honen gorabehera historikoak jasotzen baititu; hizkuntzan, Mendebaldeko euskera estandarra erabiliz, ukitu plentziarrekin; lekuan, gure plaza zoragarria antzezleku natural moduan suertatzen baita agerraldi guztietan: ez genuke antzoki egokiagorik aurkituko kontatu gura dugun historiarentzat.

Ikuskizunean XVI. mendeko Plentziako historiaren atal bat jasotzen da, bertako biztanleen sentipen-bizipenetan islaturik. Oro har egiazko jazoeretan oinarriturik, fikziozko pertsonaiak eta euren pasadizoak taularatzen dira. Herri kantuek nahiz dantzek ere osatzen dute ikuskizuna, horiek ere arrantzaleen —emakumeen zein gizonen— bizimodua irudiz eta metaforaz jasotzen baitute.

Gure iraganerako bidaia honetan, mendeetan beti itsasora begira bizi izan den herri arrantzale baten penak, ilusioak eta pozak —umorerik ere ez baita falta— agerraldi labur-bizietan erakusten dira. Emakumeen askotariko lanbide gogorrak azaltzen dira eta bai gizonen itsasaldi nekoso arriskuz beteak. Marinelon itsasoratzeak inguruko uretan izaten dira hasiera batean, balea hurrean azaltzen den bitartean; baina hura urritzen eta urruntzen hasten denean, pobreziatik irteteko, bidaia luzeagoetara jo behar da: Ternuako lurralde izoztuetara, mende haietako petrolioa zen balearen gantza neke handiz eskuratzeko.

07-10-2017, Plasentzia 1577

[eu] | [es]

¿Qué es PLASENTZIA 1577?

Características del proyecto

Antes de nada, merece la pena subrayar que PLASENTZIA 1577 nace con la vocación de ser un proyecto cultural popular.

El año pasado, en octubre de 2016, al hilo de la representación de La Partera de Gaminiz (texto de Toti Martinez de Lezea) que fue organizado por Plentzia Kantagune, comprobamos que era posible contar la historia de nuestro pueblo mediante un espectáculo que conjugara representación, música y danza, todo ello con la colaboración desinterasada de personas muy diversas.

Con el antecedente del 2016 en nuestra memoria, se decidió dar continuidad a la experiencia y preparar un espectáculo para este año, pero con ciertas novedades respecto a su planteamiento:
a)      Abrir el proyecto a toda la gente de Plentzia y de Gorliz, no exclusivamente a la gente de Plentzia y Gorliz pero sí haciendo un llamamiento e invitación especial a ell@s. De manera que el trabajo de organización y gestión de la obra no recayera sobre los hombros de una entidad cultural concreta, sino que la participación fuera abierta para cualquier persona interesada.
b)     Organizar y presentar el proyecto con tiempo suficiente, tanto en lo referente a la redacción del texto como  a la elección del elenco, l@s músicos y las dantzaris.
c)      Que el texto fuera en euskera, como una actividad más que fomentara su uso y que fuera también un contrapunto a la mayoritaria organización y consumo de cultura en otros idiomas.
d)     Enfatizar y destacar el proceso en sí mismo, creando una dinámica de trabajo colaborativo entre todos los participantes.
e)      Enriquecer el aspecto musical de la obra.

Es posible que no hayamos acertado en todos y cada uno de los aspectos señalados, pero no habrá sido por desinterés o falta de compromiso.


Características del texto

El texto que da nombre al proyecto está redactado a la medida de Plentzia, al menos en tres vertientes: historia, se recogen hechos históricos de esta villa; idioma, se utiliza el euskera occidental con toques plentziarras; escenario, si bien nuestra plaza es una escenario natural perfecto para multitud de acontecimientos, difícilmente se podría encontrar un lugar más adecuado para contar esta historia.

En el espectáculo se recogen hechos históricos de la Plentzia medieval del siglo XVI, dichos sucesos se cuentan desde los sentimientos y vivencias de sus habitantes. Los acontecimientos que se relatan son hechos ciertos, si bien son ficticios los personajes de la obra. El espectáculo se complementa con cantos y danzas populares, estos también muestran de forma plástica y llenos de metáforas la vida de las mujeres y de los hombres en la costa vasca.

En nuestro viaje al pasado se exhiben las penas, las ilusiones y las alegrías de un pueblo pescador, todo ello mediante escenas cortas y dinámicas. Se mostrarán los diversos y duros trabajos de las mujeres, también la peligrosa navegación de los hombres. Se explica el porqué de los viajes hasta la temible Terranova. Se verá que al principio las salidas de los marineros se realizan en las proximidades de nuestra costa, mientras la ballena aparece cerca de ella; pero al escasear la preciada presa en el Golfo de Bizkaia, las singladuras deberán ser hasta lugares mucho más remotos.