2015(e)ko maiatza 11, astelehena

2015-05-16, Gurutzeta Kantari

Datorren larunbatean, hilak 16, Barakaldo partean, GURUTZETAN, hain zuzen, "Gurutzeta Kantari" ekimenari hasiera emango diote. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da ospitaleko plazatik.

Ekimenaren sortzaile eta bultzatzaile Athletic-en Peña sortu duen gazte taldea da. Athletic zale izateaz gain, kantuzale ere badira eta beraien helbururik nagusienetarikoa (kantuan aritu, ondo pasatu, jende berria ezagutu, etab-ez gain), euskal kantuen bitartez Gurutzetan euskara zabaltzea da.

Lehen aldia izaki, laguntza eta babesa beharko dute, (aurretik gainontzeko guztiok behar izan dugun bezala) beraz, danok hamaika saltsetan gabiltzala jakinik ere, ahal dugunok... GOAZEN GURUTZETARA!!!!!!!