2021(e)ko ekainakren 18(a), ostirala

2021-06-18 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Ez, ez dut nahi (Benito Lertxundi)
  • Begitara begira (Vendetta)
Bide batez, albiste pozgarri bat dakargu: uztailaren 2an gure lehen entsegua egin ahalko dugu aurrez-aurre, Goñi Portalean izango da eta kopurua mugaturik daukagunez, deialdiarekin batera izena emateko web-orria zabalduko dugu. Jakizue uztailaren 2an entsegua izango dela baina kantujirarik ez dugula egingo.





Ez, ez dut nahi (ahotsbakoa edo instrumentala)


Ez, ez dut nahi (Benito Lertxundi)







Begitara begira (ahotsbakoa edo instrumentala)


Begitara begira (Vendetta)

 

2021(e)ko ekainakren 6(a), igandea

2021-06-06 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Oi kanta berri (Mixel Labeguerie)
  • Txatxamatxalinatxu (Mikel Urdangarin)
Bide batez, albiste triste bat dakargu: joan zen ostiralean Natxo Knörr hil zen. Hauxe da gure omenalditxoa.





Oi kanta berri (ahotsbakoa edo instrumentala)


Oi kanta berri (Anje Duhalde eta Benito Lertxundi)







Txatxamatxalinatxu (ahotsbakoa edo instrumentala)


Txatxamatxalinatxu (Mikel Urdangarin)

 

Natxo Knörr joan zaigu

Natxo Knörr i Borràs hil zen joan zen ostiralean. Gogoan daukagu oraindik, duela lau urte, 2017ko apirilaren 23an, gure artean kantuan ibili zela bere anaia Gorkarekin batera.

Hona hemen egun hartako bi bideo, lehenengoan... 


...gure leiho ondora datorkigun txoriaren kantua entzutera gonbidatzen gaitu Natxok

Bigarrenean, sagarrondo bat loretan dutela haien ortuan kantatzen digute Gorkak eta Natxok...


...guk gure oroimenaren lorategian landare berri bat daukagula erantzuten diegu: Natxo