2017(e)ko uztaila 22, larunbata

2017-07-22, Maria Madalena Plentziako elizan

Plentziako eliza Maria Madalenari eskainia da eta gaurko egunez, Maria Maidalena abesti zuberotarra kantatu dugu.

Jarraian erakusten dugu Maria Maidalena abesti zuberotarra bizkaierara moldatua:
      MARIA MADALENA     MARÍA MAGDALENA
  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.

  Gure arbasoek behin, oi Santa handia 
  gomendatu eutsuen Plentzia herria.

  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.

  Eliza bat eutsuen Plentzian altxatu
  zure babes onari danak gomendatu.      

  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.
  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.
  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

  Nuestros antepasados, oh gran Santa,
  te encomendaron el pueblo de Plentzia.

  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

  Levantaron en tu honor una iglesia en Plentzia  
  y nos encomendamos a tu bondadosa protección.

  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.
  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

2017ko uztailaren 22an Maria Maidalena zuberotarra, Maria Madalena bizkaitarra bihurturik kantantu dugu Plentziako elizan. Hemen ikus daiteke hasiera-hasierako prestaketaren zatitxo bat.

Eta hemen bigarren entsegu bat ikus daiteke

Argazki honetan Jabier Axpe ari da aztertzen gure lanaren egokitasuna

Taldeko kantari batzuk mezatik irten ondoren

Elizatik irten eta oraindik ere Maria Madalena kantatzeko gogoarekin

2017(e)ko uztaila 18, asteartea

Maria Madalena

Zuberoako Atharratze gainean Maidalena mendia altxatzen da, nahiz eta oso garaia ez izan bere 795 metroekin inguru guztiak menperatzen ditu. Mendi hau toki deigarria izan da beti, horren lekuko erromatar denborako harria heldu zaigu:







Fano Herauscorrtsehe sacrum. G(aius) Valerius Valerianus
(Gayo Valerio Valerianok kontsakratu du Herauscorrtsehe orakulua)

Beraz, ematen du aspaldian mendiaren tontorrean Herauscorrtsehe jainkosarena tenplua zegoela eta mendiak jainkosaren izena hartu zuela. Gero, gentilen tenpluaren ordez Maidalena basaeliza jarri zen eta berarekin batera mendiaren izena aldatu zela.

Maidalena mendia Souek aldeti ikusita (Javi Urrutiaren argazkia)

Maidalena baselizaren barnea (Arantza Lazurtegiren argazkia)


Maria Maidalena abesti ezaguna da Zuberoako elizetan, herri batetik bestera bertsoak desberdinak izan daitezke baina doinu bera kantatzen da eliza guztietan. Hauxe da sarritan entzun daitekeen bertsioa:

      MARIA MAIDALENA   


      Maria Maidalena uhure diezügü,
      sainta photeretsia othoizten zütügü.

      Gure aitek beste ordüz oi sainta handia      
      zeizien gomendatü Xibero herria.

      Maria Maidalena uhure diezügü,
      sainta photeretsia othoizten zütügü.

      Eliza bat zeizien gorarik altxatü
      zure berme hunari denak gomendatü.

      Maria Maidalena uhure diezügü,
      sainta photeretsia othoizten zütügü.

      Gozoki zük deiküzü menditik so egiten,
      gük ere zü gogotik, hürründik ikhusten.

      Maria Maidalena uhure diezügü,
      sainta photeretsia othoizten zütügü.


Plentziako herriaren fundazioaren urteurrena zela eta, herri-antzerkia egin zen eta bertan Maria Maidalena abestiaren moldaketa egin zen. Nahiz eta Plentziako patrona Kandelaria izan, Plentziako eliza Maria Madalenari eskainia da eta ez du orain arte abesti berezerik izan.

Jarraian erakusten dugu Maria Maidalena abestia herri-antzerki baterako bizkaieraz moldatua, bistan da Zuberoako jatorriaren hitzak eta irudiak mantendu direla:
      MARIA MADALENA     MARÍA MAGDALENA
  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.

  Gure arbasoek behin, oi Santa handia 
  gomendatu eutsuen Plentzia herria.

  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.

  Eliza bat eutsuen Plentzian altxatu
  zure babes onari danak gomendatu.      

  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.
  Maria Madalena ohore deutsugu
  Santa boteretsua otoizten zaitugu.
  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

  Nuestros antepasados, oh gran Santa,
  te encomendaron el pueblo de Plentzia.

  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

  Levantaron en tu honor una iglesia en Plentzia  
  y nos encomendamos a tu bondadosa protección.

  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.
  María Magdalena te honramos,
  Santa poderosa oramos por ti.

2016ko uztailaren 31an Atharratzen emaniko "Jean Pitrau" pastoralaren zatitxo bat, non arizaleek Maria Maidalena kantantzen duten.