2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Ur goiena, ur barrena

Urte berriari hasiera emateko erritoa da Ur goiena, ur barrena eta ondoko orrietan azaltzen da:
Hona hemen Ur goiena, ur barrena erritoari buruzko dokumentala, irudiak Urdiain (Nafarroa) herrian hartuak dira:


Urdian herria urte zahar gauean (gorago aipaturiko Jone Pagaldaik argitaratutako bideoa)

Ur goiena, ur barrena errituala Jose Maria Satrustegik ikertu zuen eta “Canto ritual del agua en Año Nuevo” dokumentan azaltzen den bezala Nafarroako Sakana aldeko hainbat herritan egiten zen, nahiz eta soilik Urdiainen iraun duen.

“Canto ritual del agua en Año Nuevo” Jose Maria Satrustegi

Hauek dira Jose Maria Satrustegiren “Canto ritual del agua en Año Nuevo” ikerlanean jasota dauden Urdiain herriko koplak:
UR GOIENA, UR BARRENA
   1. - Arantzazu, zer dekazu?
      - Ur goiena, ur barrena;
        Ur goiena, ur barrena
        Urte berri egun ona.

   2. Etxe onetan sar dayena
      bakearekin osasuna;
      bakearekin osasuna
      onarekin ondasuna.

   3. Etxekoandre giltzaria
      iriki zazu ataria,
      iriki zazu ataria
      ba dekagu ur berria;
      ba dekagu ur berria
      presta zazu gosaria.

   4. Etxe ontan oilar bi
      bat bestea dirudi,
      etxe ontako etxekoandreak
      Ama Birjina dirudi.

   5. Etxe ontako nagusi jaunak
      poltxia txintxirrinduna;
      poltxia txintxirrinduna;
      zilarrez ezpataduna.

   6. Etxe ontako nagusi jaunak
      urre gorrizko bizarra
      artxek, artxek eman dia neuri 
      errieltxo biko zidarra.

   7. Goien goien ilargia
      erdi erdian klaveliña
      gure baratzan belar ona
      ark botatzen du usai ona.

   8. Izotzetan elurretan
      Abenduko gau luzetan
      beste guziak ohian eta
      gu, gaizuok, oinutsetan.

   9. Eguzu, bada, eguzu
      baldin eman nahi ba dezu,
      baldin eman nahi ba dezu,
      bestela despegi gaitzazu.
   1. - Qué traes, Aránzazu?
      - Agua de lo alto, agua de abajo;
        agua de lo alto, agua de abajo,
        buen día de Año Nuevo.

   2. Que entre en esta casa,
      con la paz, la salud
      con la paz, la salud,
      dicha y hacienda.

   3. Dueña de la casa, llavera,
      abre la puerta,
      abre la puerta,
      que traemos el agua nueva;
      que traemos el agua nueva,
      prepara el desayuno.

   4. En esta casa (hay) dos gallos
      parecidos entre sí
      la dueña de esta casa,
      (es) parecida a la Virgen.

   5. El señor de esta casa (tiene)
      bolsa de campanillas,
      bolsa de campanillas
      y espada de plata.

   6. El dueño de esta casa
      barba de oro rojizo
      él mismo me dio
      dos reales en moneda de plata.

   7. En lo más alto la luna,
      en el centro la amapola,
      en nuestra huerta, buena hierba
      que despide buen aroma.

   8. Con hielos y con nieve,
      en largas noches de Diciembre;
      todos los demás en la cama
      y nosotros, pobrecillos descalzos.

   9. Danos, pues, de una vez,
      si es que nos quieres dar,
      si es que nos vas a dar,
      o despídenos ya.

Ur goiena, ur barrena koplak Pantxoa eta Peio bikotearen ahoetsetan

2019-12-20, Gabon Kantak

[eu] | [es]

Datorren ostiralean Gabon Kantak egingo ditugu Plentzian. Ordutegi berria:
  • 18:30tan Ermitan jantzi-tradizionalari azken ukituak emateko. 
  • 19:15etan Elizako Plazan bilduko gara umeen kantuak entzuteko edo umeekin batera kantatzeko.









2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

2019-12-13, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: abenduaren 13an, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Aurton paperezko kartelik ez dugu egingo, baina eguberria sare sozialen bidez ospatzeko bi kartel prestatu ditu Jaiok (beheko taula ikusi).
    • Gabon Kantak, eta bereziki guretzat berriak diren bi hauek:
      • Etxe honetan (Josu Bergararena)
      • Garai zaharrak gogoan (Auld Lan Syne, Jokinek euskarara ekarria)
Eguberriko kanta guzti hauek bildurik daude Kantari App aplikazioaren Gabon Kantak delako liburuan:
Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar.











2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

2019-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, ikusi hemen (eu, es) Udalak bultzatzen duen egitaraua. Gure taldeak hiru eginkizun hauetan parte hartuko du.

Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 11:30etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Barrenkalera joan eta San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatu, ondoren kantujira.

Pintxo batzuk enkargatuko ditugu eta nolabaiteko bazkaria burutuko dugu Ermitan. Arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzako amama-aititei bisita, horretarako deialdia hau delarik:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 16:30etan
  • Tokia: Gurea Taberna
  • Jarduera: autoak hartu Barrikako Elordui Egoitzara joateko, antolaketa minimo bat behar da autoak adosteko eta hori goizean zehar zehaztuko dugu (goizean ezin baduzu etorri telefonoz deitu taldeko norbaiti)

Eguna bukatzeko dantza-tailerra izango dugu Patxi Montero gidari dela:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Elizako Plazan
  • Jarduera: herri-dantza errazak ikasiko ditugu Patxi Montero gidaritzapean