2014(e)ko martxoa 30, igandea

2014-04-05, Zazpiak Oihal Batetik (deialdia)




Zazpiak Oihal Batetik izenburupean kantujira nazionala ospatuko dugu laster. Hauxe da deialdia:

  • Eguna: apirilak 5, larunbata
  • Tokia: Bilboko Alde Zaharra
  • Ordua: goizez eta arratsaldez

2014(e)ko martxoa 29, larunbata

Alakiketan

Juan Antonio Urbeltz-en ikuskizuna da Alakiketan eta YouTuben aurki dezakezu:

Alakiketan 1/12 (7:23) Ezpatak (**)
Alakiketan 2/12 (5:37) Uztaiak
Alakiketan 3/12 (5:57) Erregelak
Alakiketan 4/12 (7:42) Jotea (**) eta Dantzari Dantza
Alakiketan 5/12 (10:01) Irradaka (**)
Alakiketan 6/12 (12:44) Lapurdi eta Kontradantzak
Alakiketan 7/12 (10:14) Orrazia eta Ispilua. Ingurutxoa
Alakiketan 8/12 (10:51) Uztaiak-Sokadantza-Sagar Dantza
Alakiketan 9/12 (5:17) Umeak
Alakiketan 10/12 (11:00) Muriska - hasiera (**)
Alakiketan 11/12 (14:51) Muriska - gerra (**)
Alakiketan 12/12 (5:12) Agurra


2014(e)ko martxoa 28, ostirala

Pas de Basque

Juan Antonio Urbeltz-en ikuskizuna da Pas de Basque eta YouTuben aurki dezakezu:

Pas de Basque 1/8 (8:18) Kostaldea
Pas de Basque 2/8 (10:18) Almute Dantza (**)
Pas de Basque 3/8 (9:57) Orrazia eta Ispilua. Ingurutxoa
Pas de Basque 4/8 (6:55) Sokadantza eta erromeria
Pas de Basque 5/8 (10:25) Branlea
Pas de Basque 6/8 (6:16) Buhamesak eta zaldikoa
Pas de Basque 7/8 (8:41) Beltzeria
Pas de Basque 8/8 (10:17) Maskarada eta agurra


2014(e)ko martxoa 27, osteguna

2014-04-11, Juan Antonio Urbeltz

Juan Antonio Urbeltz etorriko zaigu Kultura tradizionala: transmisioa ala sorkuntza hitzaldia ematera. Hauxe da deialdia:

  • Eguna: apirilak 11, ostirala
  • Tokia: Goñi Portala (Plentzia)
  • Ordua: arratsaldeko 19:00etan


    Sakatu hemen iragarkia eskuratzeko.



    Kanpotik zatozentzat, hona hemen Goñi Portala aretoa non dagoen:

    Goñi Portala Elizaren atzeko kantoian dago,
    Kale Barria deitzen den kalean dago


    2014(e)ko martxoa 6, osteguna

    Gure esku dago

    2014-06-08, gure esku dago:


    2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea batu nahi ditugu giza kate erraldoi batekin. Eskuz esku bide osoa bete nahi dugu. Horretarako zure parte-hartzea behar dugu, zuretzako leku bat baitugu gordea ekimen erraldoi honetan.

    Gure puntua Elorrio inguruan izateko zen. Baina gero jakin dugu Getxo-Plentzia-Gorliz elkarrekin
    izango garela Antzuola bertako 3 kilometro beteko ditugula, hementxe:

    Uste dugu hemen, Bergara eta Antzuola
    arteko mendatetxoan izango garela

    Abestia:

             Kanta zaharrak dioen bezala,
             ura bere bidean doa.
             Goi mendietako xirripa
             kanpo emariz ibaitu da.
    
             Mugarik ez jarri urei.
             Utzi libre beheratzen,
             milaka urtez egin legez.  
    
             Guk ez dugu aldarri egiteko
             heroi edo konkistarik.
             Borondateak elkartzen gaitu,
             herri izan nahiak.
    
       Hormak eta harresiak ez ditugu maite,  |
       elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.     |
       Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
       etorkizuna hautatu, ez besterik.       |(bi) 
    
       Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
       Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
       Jende zoriontsua, herri libre batean.
       Herri libre batean!
    
       Rosa, Izaro, Omar, Arane, Carlos, Bittore, Maddi...   
    
    
       Har dezagun bidea, gure esku dago eta.    Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.    Jende zoriontsua, herri libre batean.    Herri libre batean!    Hiritar desberdinak ametsak ditu biltzen:       etorkin, arrantzale, langabetu, ikasle,    nekazari, langile, musikari, idazle,    erretiratu, ume.  
       Amaia, Jabier, Antoine, Garazi, Gloria, Lur, Mamadu...   
    
       Har dezagun bidea, gure esku dago eta. |
       Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.   |
       Jende zoriontsua, herri libre batean.  |
       Herri libre batean!                    |(bi)
       Hormak eta harresiak ez ditugu maite,  |
       elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.     |
       Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
       etorkizuna hautatu, ez besterik.       |(bi)
    
       (Hitzak: Kirmen Uribe)