2022(e)ko azaroakren 28(a), astelehena

[17] Urte berri egun ona

URTE BERRI EGUN ONA   
      Ur barrena, ur goiena
      urte berri egun ona,
      egun onaren seinalea
      hemen dugu ur berria.

      Soroan eder goldea,
      haren gainean belea
      etxe hontako nagusi jauna
      nekazaritxo noblea

      Ur barrena...
      
      Etxekoandre giltzaria
      ireki zazu atea
      badugu lanan ur berria,
      har dezagun gozaria

      Ur barrena...

      Eguzu bada, eguzu,
      baldin eman nahi baduzu,
      baldin eman nahi baduzu eta
bota gaitzazu Ur barrena... Armariuan dabil sagua, hari seguka katua etxe hontako limosnarekin ez da beteko zakua Ur barrena...
Hitzak: Kopla herrikoiak 

Igelaren Banda eta Izaro: Urte berri egun ona

Ur barrena, ur goiena esakeraren azalpena hemen.

 

2022(e)ko azaroakren 26(a), larunbata

[16] Xorieri mintzo zen

XORIERI MINTZO ZEN
      Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,
      oihaneko zuhaitzeri, ta zeruko izarreri;
      mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten;
      xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

      Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
      bainan ongi bazakien zeruko seinaletan,
      zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.

      Haurrek zuten harrikatzen, zahar gaztek trufatzen;   
      etxekoek berek ongi laneko baliatzen,
      laneko baliatzen eta gosez pagatzen.

      Hil da xorua bakarrik, bakarrik da ehortzi.
      Etzen han kristau bat ere, salbu lau hilketari,
      salbu lau hilketari ta apeza kantari.
 
      Hil hobian ezartzean, haizea zen gelditu,
      xoriak ziren ixildu, zerua zen goibeldu,
      zerua zen goibeldu ta jendea oroitu.
Hitzak eta musika: Mixel Labéguerie

Kantaria: Erramun Martikorena                         Hitzak: Mixel Labéguerie

Poemaren azalpena hemen. Mixel Labéguerieren biografia hemen.

 

[15] Mozarten topa


MOZARTEN TOPA
    Bete ardoz zure kopa,
    luza besoa eta topa;
    maitasuna, ardo ona;
    hau da gure ondasuna.

    Zalantzan gaudela dirudi,
    buru makur eta urduri;
    edan, edan, beldur barik,
    beldur barik topa umore onari.

    Gozatu gabe zertan sufritu,
    gozatu gabe zertan sufritu.

    Edan, edan!
    Edan, arraioa,
    zer nahi duzu?

    Bizipoza izateko
    ardoa eta umorea.
    
    Gora! Gora! Gora!
    Gora biak!



        (dirudi)
    Bete ardoz zure kopa,
    luza besoa eta topa;
    maitasuna, ardo ona;
    hau da gure ondasuna.

    Zalantzan gaudela dirudi,
    buru makur eta urduri;
    edan, edan, beldur barik,
    beldur barik topa umore onari.

    Gozatu gabe zertan sufritu,
    gozatu gabe zertan sufritu.

    Edan, edan!
    Edan, arraioa,
    Gora biak!
             Doinua: W. A. Mozart         Hitzak: Jokin de Pedro


Mozart-en topa bi ahotsetan

 

2022(e)ko azaroakren 23(a), asteazkena

Mundua ala gu

Mundua ala gu kanta Alboka taldeari zor diogu eta esan daiteke lan partekatu bat izan dela, bertan eskua sartu duten artistak hauek izan direlako:

  • Joxan Goikoetxea (akordeoia)
  • Alan Griffin (txistu irlandarra)
  • Fiachra Mac Gabhann (bouzoukia eta mandolina)
  • Alex Sardui (1. ahapaldiko ahotsa)
  • Petti (2. ahapaldiko ahotsa)
  • Eñaut Elorrieta (3. ahapaldiko ahotsa)
  • Mikel Urdangarin (4. ahapaldiko ahotsa)
  • Amets Arzallus (5. ahapaldiko ahotsa)

Hitzak Amets Arzallusek idatziak dira eta atzematen da kantari bakoitzari ahapaldi propioa jarri ziola, edo behintzat horrela ikusten dugu guk. Banan-banan zerrendatuz:

  1. Alex Sardui gernikarra: Gorozikako seme soldadu eta rockeroa
  2. Petti beratarra: Ibardineko langile kottadua
  3. Eñaut Elorrieta: Ilargiari, izarrei, itsasoari eta borrokari kantuan beti
  4. Mikel Urdangarin zornotzarra Gasteizen errotua: Bitoriako Matxete eta Kutxillerian zehar
  5. Amets Arzallus: galdera berrien eskean beti

Alboka: euskal folk musikaren taldea

Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu:

MUNDUA  ALA  GU
    Gorozikako seme, frenteko soldadu,
    mendian larrartean sentitu naiz salbu...
    Rockaren izenean neure aita saldu,
    baina zimur artean duda zait zabaldu:
    nor aldatzen da gehien mundua ala gu?





    Kañabera sorotan hamaika esklabu,
    ta ni Ibardineko langile kottadu...
    Puruek zenbat hosto, ronak zenbat gradu,
    zintzur erlastu honek galdera bat badu:
    nor aldatzen da gehien mundua ala gu?





    Ilargi erori bat, ta lau izar galdu,
    itsaso uhertu bat guregan dakargu,
    borroka xarmatuak berea eman du,
    ta galdetu nahi dugu ez bada berandu:
    nor aldatzen da gehien mundua ala gu?






    Bitoriako blusak ator ederra du,
    gitarra zahar batekin Matxeten azaldu,
    gero Kutxillerian eguna zabaldu...
    Goizean ispiluak galdetuko balu:
    nor aldatzen da gehien mundua ala gu?






    Bizi denak derrigor aldatu behar du,
    munduak itzulika tai gabe dihardu,
    kontraesan guziak hartuz geure kargu,
    herri honek aurrera jarraitu nahi badu,
    galdera berri baten beharra daukagu.
    erantzun zaharrekin erdoildu gara gu
    ta galdera berrien beharra daukagu.






                            Hitzak: Amets Arzallus


Alboka taldearen Mundua ala gu

 

2022-11-25, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu.

Hona hemen lehen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin) 
  • Eguna: azaroaren 25ean, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2022(e)ko azaroakren 12(a), larunbata

Ekialde

Ekialde kanta eta dantza Ederlezi pastoralerako sortu ziren. Ederlezi pastorala Mixel Etxekopar musikariak egin zuen Nicole Lougarot idazlearen Bohémiens liburuan oinarriturik.

XVII. mendeaz geroztik ijitoek Euskal Herrian izandako gorabeherak kontatzen ditu Ederlezi pastoralak, eta lehen aldiz 2013ko martxoaren 24an taularatu zen Zuberoako Gotaine-Iribarnen (Mixelen eta Nicolen herrian).

Ederlezi festa baten izena da erromani hizkuntzan, da eta festa horren bitartez ijitoek udaberriaren etorrera ospatzen dute. Ederlezi hitza, baita ere, Balkanetako ijitoen kanta folkloriko ezagun baten izena da.

Ederlezi pastoraleko zenbait arizale

EKIALDE
           Ekiaren ekialdean Ekialde, 
           sortaldearen sartaldean Mendebalde, 
           hegoaren bide bürüan Iparralde
           eta ni bideen artean lau haizeen jabe.

               Beti nor ekialdean 
               edireiten da bidean, 
               kantu bat gogoz aidean 
               biziaren izenean.

               Rom, sinti, buhame, gypsy, 
               ber koloreko irrintzi,
               atzo, egun, bihar, etzi, 
               goiz ekiari ez etsi.

               Jin baledi oren latza, 
               hunaintiko akabantza, 
               arrahas dezagün dantza, 
               bizi nahiaren hatza.
    
               Hi tzigano entzün ezak, 
               gilikeautüko deiat,
               bidez bide hebentik harat 
               honki jin hire etxerat.

           Ekiaren ekialdean Ekialde, 
           sortaldearen sartaldean Mendebalde, 
           hegoaren bide bürüan Iparralde
           eta ni bideen artean lau haizeen jabe.
Hitzak eta musika: Mixel Etxekopar
Dantzaren koreografia: Nicole Lougarot

Ekialde sokadantza Patxi Laborda dantzamaisuak azalduta

Bideoaren atal nagusiak:

  • Sarrera eta lehen azalpenak 5:16
  • Egitura erritmikoa 6:30
  • Urratsak 7:43
  • Dantza 8:37
 

2022(e)ko azaroakren 8(a), asteartea

2022-11-11, ostirala, kantujira

[eu] | [es]

Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Aste honetan kantujira izango dugu.

Hona hemen lehen hitzordua:
  • Formatua: kantujira 
  • Eguna: azaroaren 11an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Elizako Plaza