2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

2016-04-23, larunbata. Bilbo Kantari / Bainonan Kantuz

Bilbo Kantari taldeak txango bat antolatu du Baionara. Izan ere, Baionan Kantuz taldeko Patrick Frantsessena zenari omenaldia egingo zaio.

Patrick Frantsessena "Frantxe"

Parte hartu nahi baduzu hona hemen plana:

BILBO KANTARI - BAIONAN KANTUZ

ANTOLATZAILEA: Bilbo Kantari
NORA: Baionara, Patrick Frantsessena zenaren omenaldira
NOIZ: Apirilaren 23an, larunbata, 9:00etan
BILBOTIK IRTEERA: Moyua Plaza
BUELTA BILBORA: 21:00 edo 22:00 aldera Moyua Plazan
BIDAIAREN KOSTUA: 10€
IZEN-EMATEA: Apirilaren 8a arte, ordainketa kontuan
KONTU ZENBAKIA: BBK ES50 2095 0364 1091 1589 5021
BAZKARIA: Norbere kontura

Nahiago baduzu ordainketa Plentzia Kantagune taldearen kontuan egin dezakezu baina apirilaren 5ko 23:59an baino lehen. Beti bezala, ordainketa egitean argi geratu dadila nork egin duen. Plentzia Kantagune taldearen kontua hauxe da:

Plentzia KantaguneLA CAIXA ES51 2100 4987 61 2100214808 
Azken data eta orduaApirilak 5, 23:59an

Ordainketa zuzunean Bilbo Kantari taldeari egin edo Plentzia Kantagune kontuaren bitartez egin, bidaiaren plana bat da, goian aipatu dena.

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

2016-03-18, ostirala, entsegua



Udaberriko jaiak gainean ditugunez, hurrengo saio eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: martxoaren 18an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Hauek dira landuko ditugun abesti berriak:
  • Urruti dagoen alabari (kantutegiko 208. orrialdea)
  • Xorieri mintzo zen (kantutegiko 215. orrialdea)
Eta ondoko hauek kantujiran abestuko ditugu:
Ume Eder bat, Pello Joxepe, Koldobike, Plentzia kantari eta Habanera, Udaberrian, Pottoka, Kalera, Ikusi mendizaleak, Haurrak ikas zazue, Eperra, Donostiako hiru damatxo, Boga boga, Azken txanpa, Markoxen txarrie, Martxa baten lehen notak, Ai ze polita, Anttoni eta Antton, Konplizeak ditut


2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

2016-03-12, larunbata. Nesken futbola Plentzian

SD Plentzia futbol taldeak omenaldi bat antolatu du aspaldiko neska futbolariei, Plentzian sortutako lehen nesken futbol taldea omenduko da datorren larunbatean, martxoak 12, Errotabarri zelaian. Egitaraua honelaxe joango da:
  • 10:30etan kadete kategoriako nesken futbol partidari ekingo zaio dagokion ohorezko sakearekin
  • 11:30tatik aurrera 10 minutuko partidatxoa, alde batetik kadete kategoriako neskak eta bestetik aspaldiko neska futbolari aitzindariak
Athletic taldeko neskak etortzekoak dira eta Sabin Lopez de Gereñok haiei konposatutako himnoaren egokitzapen bat prestatu dugu larunbaterako. Hor doakizu himnoa eta bertan txertatu dugun argazkian agertzen dira omenduko ditugun futbolariak eta euren artean Inma Galindez gure kantukidea, nor den badakizu?



La SD Plentzia de fútbol ha organizado un acto de reconocimiento a las primeras mujeres de Plentzia que formaron un equipo de fútbol en el municipio. El acto será el próximo sábado, 12 de marzo, en el campo de Errotabarri con arreglo a este programa:
  • A las 10:30 saque de honor del partido cadete femenino
  • A partir de las 11:30 minipartido de 10 minutos entre las jugadoras cadete y las veteranas
Están invitadas las jugadoras del primer equipo del Athletic y algunas de ellas asistirán. Hemos adaptado el himno que Sabin Lopez de Gereño dedicó a las jugadoras del Athletic y lo adjuntamos al mensaje. Observarás que en la foto que ilustra el himno aparecen las jugadoras homenajeadas y entre ellas se encuentra nuestra kantukide Inma Galíndez ¿La reconoces?

2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

2016-03-12, Bilbo Kantari




Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Deialdia hauxe da:

  • Eguna: martxoak 12, larunbata
  • Tokia: Txakur Kalea (Kalderapeko ondoan)
  • Ordua: arratsaldeko 20:00etan
  • Ibilbidea:
    • Txakur kaleko "Kalderapeko taberna"
    • Santa Maria kaleko "Txiriboga taberna"
    • Barrenkale barrenako "Iñakiren taberna"
    • Hirukitxoa plazako "Ormaetxe taberna"
    • Santiago plaza
    • Zamudioko Atea kalea
    • Unamuno plaza
    • Plaza Barria