2019(e)ko apirilakren 24(a), asteazkena

2019-04-26, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: apirilaren 26an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduerak:
    • Maiatzaren 10ean Niko Etxart gurekin izango dugulako bere kanta batzuk landuko ditugu.
    • Beherago erakusten den kantutegia begiratu eta ezagutu.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.


Niko Etxart datorkigunerako erabiliko dugun kantutegia eskuratzeko hemen klikatu.

2019(e)ko apirilakren 9(a), asteartea

Argizagiak argitzen dizü

Argizagiak argitzen dizü kanta Zuberotarrak amodioa eta etsipena uztartzen ditu. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
ARGIZAGIAK ARGITZEN DIZÜ
                     Argizagiak argitzen dizü gaüaz zohardi denean,
                     ene maitea ikusi nizün dantzan plazaren erdian
                     izar batek bezala argitzen zizün beste ororen artean.

                     norat nahi joan nadin ene bihotza zurekin,
                     deskantsürik batere ez düt ene gazte lagünekin
                     non ez zütüdan aitzinean zure begi eijerrekin.

                     Ilea xuri begiak beltx, nik zü maite zük ni ez.
                     Nik zü maite zük ni ez, ene maitea zeren ez,
                     kanbia zite deseinez eta ni maita bihotzez.

                     La Luna ilumina cuando la noche es serena,
                     vi a mi amada danzando en medio de la plaza
                     resplandecía como una estrella entre todas las demás.

                     Donde quieres que vaya si mi corazón está contigo
                     no tengo ninguna diversión con mis jóvenes amigos
                     puesto que no te tengo ante mi con tus hermosos ojos.
        
                     El pelo blanco los ojos negros, yo te amo y tú a mi no.
                     Yo te amo y tú a mi no, por qué no querida mía,
                     cambia tu determinación y ámame de corazón.

Kantariak: Dominika Etxart, Niko Etxart eta Robert Larrandabürü. Karaokea: Gabi de la Maza.

2019(e)ko apirilakren 7(a), igandea

2019-04-12, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Korrika ekimena dela eta, hurrengo entsegua eta kantujira bereziak izango dira. Entsegua lehentxoago hasiko dugu eta ondoren Mikel Urdangarinen emaldiara joango gara.
Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: apirilaren 12an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Niko Etxarten eta Zuberoako kantak ikasiko ditugu.

  • Eguna: apirilaren 12an, ostirala 
  • Ordua: 20:30etan
  • Tokia: Danontzat Gaztetxea
  • Jarduera: Mikel Urdangarin, sarrerak Xurrut tabernan.
    Bukatzeko kantujira Portuaren inguruan.
    Beste jakingarri bat: asteazken honetan, apirilaren 10ean, 19:15etan, Portuan geratu gara Korrikari harrera egiteko.



    2019(e)ko apirilakren 3(a), asteazkena

    2019-04-10 | 21. Korrika

    2019ko apirilaren 10ean, arratsaldeko 7ak inguruan 21. Korrika Plentziara helduko da.


    Korrika ekimenarekin bat egiteko hitzordua:
    Eguna: apirilaren 10a (asteazkena).
    Ordua: 19:15etan.
    Lekua: Portua.

    2019(e)ko apirilakren 1(a), astelehena

    Niko Etxart, eitb telebistak eginiko omenaldia

    eitb telebistak ustekabeko omenaldia egiten dio Niko Etxart kantariari Asko maite zaitut programaren bitartez. Hemen bideo luzea bezain interesgarria:

    Klik egin irudiaren gainean bideoa ikusteko