2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

2015-11-14, Bilbo Kantari




Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Deialdia hauxe da:

  • Eguna: azaroak 14, larunbata
  • Tokia: Txakur Kalea (Kalderapeko ondoan)
  • Ordua: arratsaldeko 20:00etan
  • Ibilbidea:
    • Txakur kaleko "Kalderapeko taberna"
    • Santa Maria kaleko "Txiriboga taberna"
    • Barrenkale barrenako "Iñakiren taberna"
    • Hirukitxoa plazako "Ormaetxe taberna"
    • Santiago plaza
    • Zamudioko Atea kalea
    • Unamuno plaza
    • Plaza Barria

2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

2015-10-30, kantujiran Gontzal Mendibilekin


Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara etorri delarik omenaldi bat antolatu dio Plentzia Kantagune taldeak eta bide batez kalez-kalez kantuan ibiltzeko asmoa daukagu. Ibilbidea hauxe izango da:
  • Eliza Enparantza, 21:00etan (gutxi gora behera)
  • Erribera Kalea, 21:30etan (gutxi gora behera)
  • Zubiko Enparantza, 22:00etan (gutxi gora behera)
Hona hemen ibilbidearen mapa. Txintxeten gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak irakurriko dituzu:


Ikusi Kantujiran Gontzal Mendibilekin ibilbidea mapa handiago batean


2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

III. Kantalaguna: Gontzal Mendibil


Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara datorkigunez hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: urriaren 30ean, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Goñi Portala
Ondoren, kantujira bat egingo dugu herritik. Eta bukatzeko, afaria prestatu dugu frontoian 22:30etan. Afarirako izena eman nahi baduzu plentziakantagune@gmail.com helbidera idatz ezazu ahalik eta lasterren. EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako.


EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako:
Afariak 15€ balio du eta diru sarrera hemen egin behar da:
2100 4987 61 2100214808 LA CAIXA - PLENTZIA


Kanpotik zatozentzat, hona hemen Goñi Portala aretoa non dagoen. Zubia zeharkatu, aurrez aurre aurkituko dituzun eskailerak igo eta eskuinera edo ezkerrera jo bide bietatetik Azurtegiondo plazara heltzerik dagoelako:



Goñi Portala Elizaren atzeko kantoian dago, Kale Barria deitzen den kalean dago.




2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

2015-10-21, Ange Duhalde Bilboko Kafe Antzokian

Bihar, hilak 21, ANJE DUHALDEren laguntzaz, ikasturte hasierako lehen kantagintza izango dugu Bilboko Kafe Antzokian. Giro onean, lagun artean kantuan aritu nahi izan ezkero, badakizu, asteazkenean 20:00etatik aurrera...

2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

2015-10-03: Euskal Jaia Gernikan

Urtero bezala Gernikako Euskal Jaia datorkigu eta jai horren barruan Euskal Kantak kaleetan zehar kantatzea eta Euskal Herriko hainbat talde batzea da antolatzaileek daukaten helburu nagusia. Aurten, ekimena Urriaren 3an izango da. Jarraian egitarau osoa ikus dezakezue, baina Kantuzaleen ordutegia hau izango da:
  • 11,00tan: hamaiketakoa San Fidel Ikastolan
  • 12,00tan: Txupinazoa Merkurio iturrian eta Kantujiraren hasiera
  • 15,00etan: Herri Bazkaria, merkatu plazan. MENUA: Indabak bere sakramentuegaz, Makailau bizkai erara, postrea, ardoa, sagardoa eta kafea
  • Bazkalondoan: Kantak eta dantzak
Antolatzaileek eskatu digute bazkarirako txartelak talde bezala erosteko, haientzako eraketa errazago egiten zaielako. Hori dela eta, txartel bakoitzaren15 euroak La Caixako gure Kontu korrontean sartu (2100-4987-61-2100214808) eta guk helaraziko diegu gernikarrei. Hona hemen jaiaren egitarau osoa:


2015(e)ko abuztuaren 17(a), astelehena

2015-08-29an VI. Plentzia Kantari



Plentzia Kantari eguna badator. Seigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 8etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Saltoka Taldea lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 10:30etan hasita.

Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: abuztuaren 29an, larunbata 
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza, Piruli deitzen duguna)

Hona hemen ibilbidearen mapa. Letren gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:


Ikusi VI. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean


2015(e)ko abuztuaren 14(a), ostirala

2015-08-13, Izarrak

IZARRAK

Izarrak. Hemen gara ostera ere, izarren zain. Izarren zain? Ez, izarrak ikusi zain, izarren begira. Bai, izarren begira esan dut, nahiz eta gurago genukeen izarrei begira egon.

Dakizuenez, mundu honetan gauzak gutxi aldatzen direla adierazteko esapide hau erabili ohi da: “Izarrak beti zeruan”. Ikusi zein ikusi ez. Eta afalondo honetako  izar-euria ikusterik ez bageneuka ere, balegoke kontsolatzeko erarik:
MAITE DITUT MAITE GURE IZARRAK
LANBROAK IZKUTATZEN DIZKIDANEAN...
Izarrak ziren ala bazterrak?

Izarrak. Ba al da izarrak baino ezer iradokitzaileagorik? Greziarrek unibertso mitologiko bat ikusi zuten izarren ehundegian: hartzak, zezenak, lehoiak, gurdiak, gerlariak, herensugeak...

(Baskoniako zerupean bizi izan balira, agian irudimena ez zitzaien hainbeste berotuko...)

Izarretara begiratzea amets egitea da, ametsik soilena, puruena, gu gizon-emakumeon txikitasunaren, ezerezaren inguruan gogoeta egitea, eta bai jatorriari buruzko erreflexioa:
IZARREN HAUTSA EGUN BATETAN
BILAKATU ZEN BIZIGAI
HAUTS HARTATIKAN USTEGABEAN
EGIN GINADEN GU ERNAI...
Hauts hartatik ote ginen ernai? Gizakiaren betiereko kezka iraupena izanik, eta jakinik bizitza ederra bezain laburra dela (nahiz eta batek idatzi zuen “gau txar bat ostatu saskel batean” dela bizitza), nola bila lezake gizakiak hobeki denboraren eta espazioaren mugagabetasuna milioika argi-urtera diren argizagietara so baino?; areago, jakinik ikusi dakusagun izar horietako hainbat eta hainbat aspaldi-aspaldian itzali zirela...
ZEREN ILUSIONE BAT BERA DA
LURREN GAINEKO GURE PASAJIA
Eta existentziaren misteriotik giza esparrura jaitsita, zer metafora-iturri emankorra den izarra!
AMODIOTAN NINTZAN IZAR BATEKILA
HURA EZIN IKUS PLAZER DUDANEAN
EZ BAITA ETXIAN EZ ETA HERRIAN
edo
GABEKO IZAR ARGITSUENA
PIZTUTZEAKIN BATERA
HAURTXO EDER BAT ETORRI ZAIGU
GAUR ARRATSEAN ETXERA
edo
IZAR EDERRAK ARGI EGITEN DAU
ZERU ALTUAN BAKARRIK
EZTA BAKARRIK LAGUNAK DITU
JAUN ZERUKOAK EMONIK
Gaur, lagunok, ikusiko ote ditugu izarrak? Badakizue “Zerura joateko, lehenago hil egin behar”. Beraz, “Perseidak ikusteko, lehenago urtero PIEra etorri behar” Eta, halako batean...

Azkenik, izarrek neuri zer iradokitzen didaten gehienbat esango dizuet: askatasuna, gizon-emakume guztien duintasun eta burujabetasun pertsonala zein kolektiboa; bai, hori guztia aldarrikatzen dute izarrek, hain urrun, eder, puru, distiratsu... eta aldiberean erdietsiezin, zeren libertaterako bidea infinito luzea baita:
BATEK GOSE DIRAUENO
EZ GARA GU ASETUKO
BAT INON LOTURIK DEINO
EZ GARA LIBRE IZANGO
Harira datorren Joan Mari Irigoienen soneto eder batekin uzten zaituztet. Izenbururik ez zion jarri, baina dei genezake  “Libertatea beti da lur bat haratago”
NIK EZ DAKIT ZINEZ ZER NAIZEN, NOR NAIZEN:
HAUTSAK SORTUA NAIZ, GOI-ARGIARI SO,
ZEREN ARGI GABE SENTITZEN NAIZ GAIXO:
NIK EZ DUT DEUS NAHI, LIBRE IZAN BAIZEN.

DEUS EZ DAKIT, BAINA DEUS EZ JAKIN ARREN,
NAIZEN HAUTSA NAHI NUKE GOITI JASO:
ARGIA DUT XEDE, GAUA DUT ITSASO,
HATSA NAHI NUKE AHALBAIT ZABALEN.

LIBERTATEA SU BAT DA, BEHARBADA,
ZEINA HEDATZEN DEN HAIZEAREN HATSAZ,
ET´AMETS BAT DA DEUS BAINO GEHIAGO.

LIBERTATEA EZ OMEN DEN LURRA DA,
ETA, HALATAN, DEUS ERE EZ DA AUSAZ,
ZEREN BETI BAITA LUR BAT HARATAGO


Mila esker


                                Gorliz, 2015eko perseiden gauean

Jokin de Pedro

2015-08-13, Perseidak (bideoak)

Perseiden egunean Toti Martinez de Lezea etorri zitzaigun, hemen irakurri zigunaren zati bat:


2015-08-13, Perseidak (argazkiak)

Hauek dira perseiden egunean hartutako zenbait argazki:

Klik egin hemen Albertoren argazkiak eskuratzeko

2015(e)ko abuztuaren 9(a), igandea

2015-07-30, Boga Boga alkatearekin

Bi abesti prestatu genituen, ez baitgenekien zenbat denbora luzatu ahalko ginen alkatearekin. Lehen abestia Txoria Txori izan zen himno bat bihurtu delako denboraren poderioz. Bigarren abestia Oi Ama Euskal Herria izan zen abesti honek emigrazioarekin duen loturagatik.

Hala ere, Dave Bieterrek eskari bat egin zigun Bizkaiako abestiren bat eskatu zigun. Eta hemen gauzkazue inprobisaturiko Boga Boga kantatzen:


2015(e)ko abuztuaren 7(a), ostirala

2015-07-22, Plentziako oroigarriak Boiseko alkateari emateko

David Crestelok oroigarri hauek eman dizkigu Boiseko alkatea den Dave Bieter jaunari helarazteko. Honako opariak eman dizkigu:
  • Plentziako ikurrin txiki bat
  • Plentziako zigiluak
  • Domina
  • ...

2015-07-22, Plentziako alkateak Boiseko alkateari

David Crestelok Plentziako alkateak, Dave Bieter Boiseko alkateari gutun bat idatzi dio eta Plentziako Kantaguneko kideak bitartekari lanak egin ditugu. Hona hemen gutunaren edukia:



2015(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

2015-07-19, herri kantak Otxandion

      

UZTAILAREN 19a, IGANDEA


Santamaña Jaien barruan,  V. HERRI KANTA EGUNA ospatuko dugu eta aurrekoak bezala  arrakastatsua izatea espero dugu.

EGITARAUA
o    12:00etan, Harrera eta pintxoak herriko plazan. (liburuxka eta zapia dauzkazuenok, ekarri).
o    12:30etatik 14:30etara, kalejiran kantuak eta dantzaren bat.
o    15:00etan, Bazkaria (Pasealekuan)
o    17:30etan, berriro plazan, kantak eta dantzak, .


BAZKARIA ETA KOMUNIKAZIOAK:  Bazkaria erreserbatzeko
o     20 €  bakoitza, sartu  Soinubil  kultur  taldearen kontu honetan:
         Kutxabank 2095-0057-50-9107625308 (sarrera egiten duenaren izena argi jarri)   
o Azken eguna erreserbatzeko uztailaren 13a.

Bazkaltzeko kopurua baieztatzeko e-posta bat bidali helbide honetara, esanez zer talde eta zenbat zareten. Eta informazio gehiagorako ere jo helbide honetara:

         Txomin Bengoa,  Otxandioko SOINUBUL Kultur Elkarteko kidea.
         Tfno.zbkia.:  651700789   -    e-posta: txbengoa@mixer.com.es

Etxetik bazkaria ekarten dutenentzat ere mahaiak eta aulkiak egongo dira.

2015(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena

2015-07-04, Tafalla (bideoak)

Fermin Balentzia eta Karmele Biurrun apirilean Plentziara etorri zitzaizkigun, orain gure txanda izan da eta Tafallaraino joan gara Sartagudatik igaroz. Hemen Jabierrek hartutako eta ekoiztutako bideoak:

Irudiaren gainean klik egin bideoa ikusteko eta eskuratzeko

Irudiaren gainean klik egin bideoa ikusteko eta eskuratzeko

Gure taldearen YouTube kanala bisitatu ezazu eta beste batzuen artean Jaiok prestatutako bideo hau ikusi ahal izango duzu:



2015(e)ko uztailaren 6(a), astelehena

2015-07-04, Tafalla (argazkiak)

Fermin Balentzia eta Karmele Biurrun apirilean Plentziara etorri zitzaizkigun, orain gure txanda izan da eta Tafallaraino joan gara Sartagudatik igaroz:

Klik egin hemen Josuneren argazkiak eskuratzeko

Klik egin hemen Jaioren argazkiak eskuratzeko

2015(e)ko uztailaren 1(a), asteazkena

2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

2015-07-04, Tafallarako autobusak

Datorren larunbateko Tafallarako txangoa guztiz antolaturik daukagu. Bi autobus izango dira eta kopuruak orekatze aldera kantuzaleen banaketa ondoko hau izango da:
  1. Autobusa: 8:30etan irtengo da Plentziatik 32 kantuzaleekin eta 8:45etan geldiune bat Sopelan egingo du Sopela Kantariko 16 kantuzale hartzeko (beheko irudietan toki zehatzak ikusi)

  2. Autobusa: 8:30tan irtengo da Romotik Kantuz Itzubaltzetan 28 kantuzaleekin eta 8:45etan geldiune bat egingo du Miribillako errotonan Bilboko 17 kantuzale hartzeko (beheko irudietan toki zehatzak ikusi)

1. Autobusa

Plentziako Areatza kaleko errotondatik irtengo gara goizeko 8:30etan

Sopelako San Pedro parrokiako errotondan (Akilino Arriola kalean) geldiune bat egingo dugu 8:45etan


2. Autobusa

Getxoko Errekagane kaleko Puente del Peligro inguruan geldiune labur bat egingo da 8:30etan


Bilboko Miribilla ondoko errotondan (Bizkaia Frontoiaren eta Suhiltzaileen arteko errotondan) geldiune bat egingo dugu 8:45etan 


Bilbotik Tafallarako bidean, 11:00etan Sartagudan geratuko gara hamaiketako bat elkarrekin jateko eta Parque de la Memoria delakoa ikusteko. Eguerdiko 13:30ak baino lehenago Tafallara iritsiko gara 13:30etan Baigorri izeneko kantuzaleekin geraturik gaudelako Tafallatik kantujira bat elkarrekin egiteko. 15:00etan bazkaria eta bazkalondoa, gero etxerako bidean XII. mendeko Ehunateko Andra Mari eliza bisitatuko dugu.

Itzultzean toki berdinetan geldiuneak egingo ditugu eta 20:30-21:00 bitartean helduko gara.

2015(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

2015-07-04, Tafalla

2015eko apirilaren 17an Fermin Balentzia eta Karmele Plentzian izan ziren gurekin, orain guri dagokigu haiei bisita itzultzea. Hori dela eta, autobus bat bete dugu eta bigarren autobusa bete nahian gabiltza.

Zatoz! Hauxe da antolatu dugun plana:



Fermin Balentziaren Tafalla abesti ezagunaren euskarazko itzulpena osatu du Jokin de Pedro gure kantakideak. Zuok guztiokin partekatu nahi dugu, ea gogokoa egiten zaizuen:

Bideoaren egilea Gabi de la Maza da eta hauxe duzu bere YouTube kanala Txatxangorria-Euskal karaokeak

2015(e)ko ekainaren 22(a), astelehena

2015-06-23, San Juan gaua


Dantza tailerrean Jondane Johane dantza landu dugu eta egun aproposa izango litzateke elkarrekin dantzatzeko.

Mixel Etxekopar txirularia, kantaria eta bertsolaria da, Mixelek sortu du dantza hau. Dantza izatez brale bat da eta kantuz dantzan egiteko asmatu zen. Jondane Johane dantzak Donibane inguruko erritualekin harreman zuzena du eta bere urratsak ondoko hauek dira:

Simple kontrapasa lauetan
Ezker, eskuin, simple, doble
Pika ingürüka (itzulian)

Bideo honetan agertzen da Mixel Etxekopar dantza erakusten:


Hauek Jondane Johane dantzari dagozkion:

Urteak jin eta bihikatzen bata bestearen ordari,
ihautez piztürik sü berria eki begia beilari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi, 
pikaz üngürü süari.

Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi-emaile.
Argizagia eta ekia zure bi haürren sortzaile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi, 
pikaz üngürü süari.

Goren-gorenik gure izarra xuri gorri argizale.
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi, 
pikaz üngürü süari.

Beherapenaren aldia da gora dagon güziari.
Üngürü-üngürü urtaroak egünak sor dü gaüari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi, 
pikaz üngürü süari.

2015-06-21, Gure Esku Dago (argazkiak)

Gure Esku Dago herri-ekimenak antolaturiko jai egunean izan ginen Bilbon:
Klik egin hemen argazkiak eskuratzeko

2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

2015-06-21, Gure Esku Dago

Gure Esku Dago herri ekimenari sostengua ematen diogunez igandean Bilbora.
Taberna Ibiltaria taldearekin batera ondoko inguruak alaituko ditugu:
  • Etxebarrieta Plaza (Unamuno Plaza)
  • Iturribide
  • Maria Muñoz
Kantua 13:30etan hasiko da eta 15:30etan Areanaleko kalejirarekin bat eginez San Mamesera joango gara. Beraz, bokataren bat ekartzea komeniko zaizu.


Arenaleko jai gunea prestatzeko laguntza behar da 8etatik 12etara, zatoz!


2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

2015-07-03, Batzar Orokorra

Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erregistroan sartu ginenetik urte bat bete dugunez gero, mezu honen bidez BAZKIDEEN BATZAR OROKORRA egitera deitzen dizuegu. 

Plenzia Kantagune Euskal Musika Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA ospatuko dugu 2015eko Uztailaren 3, ostiralean
Lehen deialdia 18:30h eta bigarrena 19:00h, Kristo Baselizan.
Hurrengo gai-zerrendarekin:
      1. Pasa den urteko Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Proposamena
      2. Pasa den urteko Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontuak
      3. Plentzia Kantagune Euskal Musika Elkartearen bazkideen baieztapenak
      4. Zuzendaritza-Batzordea Berriztatzea
      5. Beste batzuk (eskaerak eta galderak)
Estatutoek diotenez,  beste bazkide batek ordezka dezake zuen botoa. Aukera hori erabiltzeko, idatz eizaiozu idazkaritzari gutxienez 2 ordu batzarra ospatu baino lehen.

Guztiak parte hartzeko animoak bidaltzen dizkizuegu.





Transcurrido un año de nuestra inscripción legal en el Registro de Asociaciones del Gobierno Vasco, mediante este mensaje convocamos ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS. 

Asamblea General Ordinaria de Plentzia Kantagune Euskal Musika Elkartea, el viernes 3 de Julio de 2015
La primera convocatoria a las 18:30h y la segunda a las 19:00h, en la Ermita del Cristo.
El orden del día es:
1.      Balance de Actividades del curso anterior y Propuesta del curso actual
2.      Balance Económico curso anterior y Presupuesto curso actual
3.      Campaña de confirmación de adhesiones asociados Plentzia Kantagune
4.      Renovación Junta Directiva
5.      Otros (ruegos y preguntas)
Estatutariamente, hay posibilidad de delegar la representación en otro/a asociado/a, para lo cual deberá comunicarlo por escrito a la Secretaría al menos 2 horas antes de celebrar la asamblea.

Os animamos a todos a tomar parte.

2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

2015-06-13, Bilbo Kantari


Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Deialdia hauxe da:

  • Eguna: ekainak 13, larunbata
  • Tokia: Txakur Kalea (Kalderapeko ondoan)
  • Ordua: arratsaldeko 20:00etan
  • Ibilbidea:
    • Txakur kaleko "Kalderapeko taberna"
    • Santa Maria kaleko "Txiriboga taberna"
    • Barrenkale barrenako "Iñakiren taberna"
    • Hirukitxoa plazako "Ormaetxe taberna"
    • Santiago plaza
    • Zamudioko Atea kalea
    • Unamuno plaza
    • Plaza Barria

Jakin ezazue sasoiko azkena izango dela, hurrengo Bilbo Kantari saioa Aste Nagusian izango baita.

2015(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

2015-06-12, ostirala, entsegua



Ekainean egingo dugun lehen entsegu eta kantujirarako deialdia:
  • Eguna: ekainaren 12an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Hauek dira landuko ditugun abestiak:
  • Aitormena (kantutegiko 11. orrialdea)
  • Gorbeiako Larran (kantutegiko 90. orrialdea)
Eta ondoko hauek kantujiran abestuko ditugu:
Herrimina, Ezin ahaztu, Bihotzeko begibeltz, Etxahun Iruri, Agur Xiberua, Ardiak lerro lerro, Tafalla, Nafarroako kateak, Aitormena, Gorbeiako larran, Ai zer plazerra, Anaitasuna, Bedatsian, Eki eder, Ez da hau, lagunok, Forjarien kanta, Guretzat, Izotz-ondoko eguzki, Jaun baruak, Oriko xoria

2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

20 El botellón | Fermin Balentzia


EL BOTELLON

Que le quiten el tapón, que le quiten el tapón,
que le quiten el tapón, al botellón al botellón.
Quitaremos el tapón, quitaremos el tapón
que del pueblo es lo que tiene el botellón.

Un sol por el horizonte una mañana salió
nubes negras, nubes grises y sol se nos eclipsó.
Firmaron el pacto un día las nubes y el nubarrón
y al currela y campesino les han puesto un tapón,
y al currela y campesino les han puesto un tapón.

Que le quiten el tapón...

Hay querida Libertad metida en una botella,
te vemos tras el cristal y el pueblo quiere tenerla.
Por el corcho se ha escapado sólo una gota pequeña
pero p'a calmar la sed queremos to'a la botella,
pero p'a calmar la sed queremos to'a la botella.

Que le quiten el tapón...

19 Herribehera | Fermin Balentzia


HERRIBEHERA

Herribehera, Herribehera
zure landen zabalera
ortzi muga den hartan mugatzen da. 

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak. 

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina
hats tristeetan mintzo da haren mina. 

Ooooo oooooo ooooo oooooo

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen 
mendetako lo geldia salatzen. 

Nafarra, anaia zaharra,
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen amets hura.

Ooooo oooooo ooooo oooooo

18 Baratze bat | Fermin Balentzia


BARATZE BAT

Hau da egün ederra
mila txoriek kanta
zauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.

Baratze bat nahi deizüt egin
amets sekretü enekilan
liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Gaü beltz ta sakonetik
elkitzen nüzu hoztürik
bihotza hain tristerik
zütaz hainen berantetsitürik.

Baratze bat...

Karrosa bat hor dügü
kanpoan gure aidurü
ez gal haboro denbora
hiskor beitago amodioa.

Baratze bat...

Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
gük elgar maita dezagün beti.

Baratze bat nahi deizüt egin
amets sekretü enekilan
liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan,
mila kolorez dantzan bihotzetan.

17 Txoria txori | Fermin Balentzia


TXORIA TXORI
(Joxean Artze)

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.

Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik txoria nuen maite.

16 Volveremos a sentir | Fermin Balentzia


VOLVEREMOS A SENTIR

Cómo alegrar el corazón 
de quien se queda esperando 
a quien quitaron un día 
todo lo que más quería 

Y se pierden los abrazos 
palabras se lleva el viento 
esas que nunca dijeron 
caricias con sentimiento 

La gente que les espera 
nunca pierde la esperanza 
latidos laten gritando 
cada lágrima soñando 

Ya no luce tanto el sol 
no se agita el corazón 
nada parece lo mismo 
en este vacío me quemo sin ti 

Lejos y fuera de lugar 
una vida fue arrancada 
como quema la distancia 
y no poder hacer nada 

Han perdido la libertad 
abrazados a un ideal 
peleando por los suyos 
por su tierra y el orgullo 

Algún día volverán 
los de dentro y los de fuera 
volveremos a reir 
volveremos a sentir 

Ya no luce tanto el sol 
no se agita el corazón 
nada parece lo mismo 
en este vacío me quemo sin ti

15 Gazte naiz eta lorios | Fermin Balentzia


GAZTE NAIZ ETA LORIOS

Gazte naiz eta lorios, izpiritua kurios,
Gazte naiz eta lorios, izpiritua kurios.
Batez agrados, bertzeaz jelos, mutil gaztekin gau oroz.
Mutil gaztekin gau oroz eta nundik naiteke maluros?

Aita eta ama etzaten dira biak ganbera berian,
Aita eta ama etzaten dira biak ganbera berian.
Ez dira nitaz ainitz oroitzen berak ontsa direnean.
Jelosiarik ez izaiteko ni maiteñoaren aldian.

Ate xokoan makila eta leiho azpian zurubi,
Ate xokoan makila eta leiho azpian zurubi.
Ene maitia handik sartzen da segeretüan prudenki.
Segeretüan prudenki eta amak oraino ez daki.

Gazte naiz eta lorios, izpiritua kurios.

14 Eperra | Fermin Balentzia


EPERRA

Eperrak badituzü bere bi hegalak
bai eta bürün gainin kokarda ejer bat.
Zük ere balinbazünü gaztetarzün ejer bat
neskatilen gogatzeko bilo hori pollit bat.
Zük ere balinbazünü gaztetarzün ejer bat
neskatilen gogatzeko bilo hori pollit bat.

Amorosak behar lüke izan lotsagabe
gaiaz ebiltia ez üken herabe.
Egünaz ebiltia desohore leike
txoriak ere oro haier soz dirade.
Egünaz ebiltia desohore leike
txoriak ere oro haier soz dirade.

Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
eia! atzamanen nianez lili ejer hori.
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
lümarik ejerrena beitzaio erori.
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
lümarik ejerrena beitzaio erori.