2022(e)ko urriakren 18(a), asteartea

[14] Apaizak tiraka pin pon

Antonio Zavala ikertzaileak idatzitako Karlisten bigarren gerrateko bertsoak liburuan jasorik datoz kopla hauek 403. orrialdean, non sortaren izenburua Zein dira, bada, zein dira juan zaizkigunak mendira? den. Egilea ez da ezagutzen baina badakigu 1873n urtean idatzi zirela:
 


Jarraian hitzak ematen dira jatorrizko idazkera mantenduz:  
   APAIZAK TIRAKA PIN PON
                                   Zein dira mendiyetan 
                                   diranak pozkiroz? 
                                   Relijiyuen alde 
                                   dabiltzanak tiroz? 
                                   Apaizak tiraka pin pon dabiltza ti-ta tikiti pin pon 

                                      Zein dirade tenpluak 
                                      abandonatuta 
                                      soldadu juan diranak 
                                      oso arrotuta? 
                                      Apaizak... 

                                   Zein dira gure ustez 
                                   txit onak ziranak? 
                                   Orain gizonak iltzen 
                                   pozez dabiltzanak? 
                                   Apaizak... 

                                      Zein dira lotsa gabe 
                                      diabruz josiyak, 
                                      Jaunak bere eskutik 
                                      dauzkanak utziyak? 
                                      Apaizak...

                                   Zein dira gerrarako 
                                   gizon billa aurten 
                                   ari diranak fuertzan 
                                   jendia eramaten? 
                                   Apaizak... 

                                      Zein dira mingañ eder 
                                      biotzez palsuak, 
                                      onak nai gaituztenak 
                                      bueltatu gaiztuak? 
                                      Apaizak... 

                                   Zein dabiltza soldadu 
                                   gure Españiyan, 
                                   basoko auntzak bezela 
                                   saltoka mendiyan? 
                                   Apaizak... 

                                      Eztezula asmatzen 
                                      ara nik apustu, 
                                      odola ixurtzen dala 
                                      diradenak poztu? 
                                      Apaizak... 

                                   Orra nik asmatu 
                                   ibilli gabe estu: 
                                   bai, apaizak dirade, 
                                   justu, justu, justu. 
                                   Apaizak tiraka pin pon dabiltza ti-ta tikiti pin pon
Hitzak: Kopla herrikoiak

Diskoa: eta tira eta tunba       Kantaria: Joseba Tapia

 

2022(e)ko urriakren 16(a), igandea

2022-10-21, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu.

Hona hemen lehen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin) 
  • Eguna: urriaren 21ean, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2022(e)ko urriakren 14(a), ostirala

2022-11-13, Balmaseda (autobusa non eta noiz)

Azaroaren 13an Balmasedara joango gara. Autobusaren geralekuak hauek izango dira:

PLENTZIA, 9:00
Areatza Hiribidea, 1B
48620 Plentzia, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133

IBARREKOLANDA, 9:30
Ibarrekolanda Kalea, 17
48014 Bilbo, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.273530, -2.954068

Itzulerako gutxi gorabeherako ordutegia: Bilbon 20:00etan eta Plentzian 20:30etan.

2022-11-13, Balmaseda


Plentzia Kantagunearen X. urteurrena dela eta, azaroaren 13an (igandea) txangoa egingo dugu. Balmasedako lagunekin (NKT eta Balmaseda Kantari) hitzordua jarrita daukagu, elkarrekin kantujira bat egiteko. Egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 9:00 
    • Bilbo, 9:30
  • 10:30, La Enkartada Fabrika-Museoari bisita gidatua
  • 12:15, Balmasedako Alde Historikoari bisita gidatua
  • 13:30, kantupoteoa Balmasedeko kaleetan
  • 15:00, bazkaria Horkasitas Jauregian, menua: indabak sakramentuekin + entsalada + postrea + kafea
  • Bazkalostean, kantuak eta dantzak NKT taldearekin eta Balmaseda Kantarirekin
  • 19:30, etxerantz abiatu 

Balmaseda:


La Encartada Fabrika-Museoa, Balmasedako Zubia eta Horkasitas Jauregia


Ordainketak egiteko kontua:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 25 dira (bidaia, bisita gidatuak  eta bazkaria barne). Plentzia Kantaguneko kideek lehentasuna izango dute urriaren 31aren arte.

Azaroaren 1etik aurrera Plentziako Kantagune taldeko bazkide ez direnen lagunen izenak onartuko dira, lagun bakoitzeko 25 direlarik (bidaia, bisita gidatuak eta bazkaria barne).

Partaideen zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagunea harian. Beti bezala, Plentzia Kantaguneko diruzainak eguneratuko du zerrenda hori ordainketak eginak daudela ikusten dituen einean.


Cuenta para los ingresos:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 25 (viaje, visitas guiadas y comida incluidos). Los socios y socias de Plentzia Kantaguneko tendrán preferencia hasta el 31 de octubre.

A partir del 1 de noviembre se admitirán ingresos de las personas no asociadas a Plentziako Kantagune, cada amigo o amiga ingresará 25 (viaje, visitas guiadas y comida incluidos).
Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será el tesorero de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados.