2016(e)ko apirila 10, igandea

IV. Kantalaguna: Jean-Mixel Bedaxagar


Omenaldia eta afaria

Jean-Mixel Bedaxagar zuberotarra Plentziara datorkigunez omenaldi bat prestatu diogu. Horregatik, hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: maiatzaren 13an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Danontzat Gaztetxea, hondartza
Ondoren, kantujira bat egingo dugu eta bukatzeko afaria izango dugu Kai Eder jatetxean 21:30etan.


Eginkizun bietarako, bai omenaldirako zein afarirako, izen-ematea derrigorrezkoa da. Izen-emate prozesua ondoko datu-orrien bitartez egingo da:

Kanpotik zatozentzat, jarraian erakusten den mapan Gaztetxearen eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke:

2016(e)ko apirila 9, larunbata

IV. Kantalaguna: omenaldia antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Jean-Mixel Bedaxagar gonbidaturi egingo diogun omenaldia doakoa da baina aurretiko izen-ematea nahitaezkoa da.

Omenaldia burutuko den aretoaren edukiera bete daitekeelakoan, parte-hartzaileen zerrenda eraikitzea derrigorrezkoa dugu eta horretarako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 12ra zabalduko da. Edozein kasutan, omenaldiko parte-hartzaileen zerrenda datu-orri honen (http://bit.ly/1SC37Jh) erantzunen egun eta orduaren arabera osatuko da. Hauxe duzu datu-orria:


Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den omenaldira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orrian eremu guztiak betetzea komeni zaizu.

Izen-emate epeekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Maiatzaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango
  2. Bazkide ez den batek datu-orria maiatzaren 1a baino lehenago bete eta bidaliko balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu
Jarraian erakusten den mapan Gaztetxearen eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke:

IV. Kantalaguna: afaria antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Jatetxea bete daitekeelakoan, afarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 10era zabalduko da. Edozein kasutan, afariko parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da (ordainketak La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808 kontuan egingo dira, mahaikide bakoitzeko 15€ direlarik).

Aurreko informazioarekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Maiatzaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango
  2. Bazkide ez den batek ordainketa maiatzaren 1a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu
Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den afarira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau (http://bit.ly/22SSzxv) betetzea komeni zaizu:


2016(e)ko apirila 8, ostirala

IV. Kantalaguna: organización del homenaje

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

La participación en el homenaje a Jean-Mixel Bedaxagar es gratuita pero se exige inscripción previa.

En previsión de que se complete el aforo de la sala donde se realizará el homenaje a Jean-Mixel Bedaxagar, se ha decidido confeccionar una lista de asistentes dividiendo el tiempo de inscripción en dos plazos. Un primer plazo para la inscripción de los socios de Plentzia Kantagune que finalizará el 30 de abril y un segundo plazo para el resto de amig@s que comenzando el 1 de mayo finalizará el 12 de mayo. La lista de participantes en el homenaje se confeccionará con arreglo a la fecha y hora de la recepción de las respuestas correpondientes a este este brevísimo formulario (http://bit.ly/1SC37Jh) que te mostramos a continuación:


Desde el punto de vista organizativo es importante para Plentzia Kantagune conocer quién se apunta al homenaje y contar con algún canal de comunicación (teléfono o e-mail), es por ello que te sugerimos completes también los campos no obligatorios del anterior formulario web.

Con relación a los dos plazos establecidos para las inscripciones un par de comentarios, el primero para los socios de PK y el segundo dirigido a los no socios:
  1. A partir del 1 de mayo los socios de Plentzia Kantagune no tienen ningún tipo de prioridad y figurarán en la lista de participantes según la fecha y hora de la inscripción web
  2. Los no socios que realicen la inscripción web antes del 1 de mayo figurarán en la lista de participantes detrás de los socios inscritos hasta el 30 de abril
En el siguiente mapa interactivo se muestran las ubicaciones del Gaztetxe y del restaurante:


IV. Kantalaguna: organización de la cena

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

En previsión de que se complete el aforo del restaurante para la cena, se ha decidido confeccionar una lista de asistentes dividiendo el tiempo de inscripción en dos plazos, un primer plazo para la inscripción de los socios de Plentzia Kantagune que finalizará el 30 de abril y un segundo plazo para el resto de amig@s que comenzando el 1 de mayo finalizará el 10 de mayo. La lista de participantes en la cena se confeccionará con arreglo a la fecha y hora del ingreso en La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808. El coste es de 15€ por cada comensal.

Al hilo de la anterior información un par de comentarios, el primero para los socios de PK y el segundo dirigido a los no socios:
  1. A partir del 1 de mayo los socios no tienen ningún tipo de prioridad y figurarán en la lista de comensales según la fecha y hora del ingreso realizado
  2. Los no socios que hayan hecho el ingreso antes del 1 de mayo figurarán en la lista de comensales como si su ingreso hubiera sido el 1 de mayo y estarán posicionados antes que el resto de participantes que hubieran hecho el ingreso el mismo 1 de mayo
Desde el punto de vista organizativo es importante para Plentzia Kantagune conocer quién se apunta a la cena y contar con algún canal de comunicación (teléfono o e-mail), es por ello que si quieres estar informado te conviene completar este brevísimo formulario (http://bit.ly/22SSzxv) que te mostramos a continuación:


2016(e)ko apirila 7, osteguna

2016-04-22, ostirala, entsegua


Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: apirilaren 22an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Saio honetan Zuberoako kantuei tokitxoa egiten jarraituko dugu. Egitasmo nagusia jarraian zehazten da, bi abeti hauek landuko ditugu:
  • Goizean goizik jeikirik (kantutegiko 87. orrialdea)
  • Koblakari (kantutegiko 144. orrialdea)
Beste bi hauek ezagunak direnez berrikustea aski izango da:
  • Atharratzeko gazteluko kantua (kantutegiko 29. orrialdea)
  • Haltzak ez du bihotzik - Bereterretxen kantorea (kantutegiko 100. orrialdea)
Eta azkeneko bi hauekin daukagun helburua entzutea besterik ez da:
  • Xori erresiñula 
  • Mündüan malerusik 













2016(e)ko apirila 5, asteartea

2016-04-08, ostirala, entsegua


Udaberriko jaien ondoko saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: apirilaren 8an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Saio honetan Zuberoako kantuei tokitxoa egingo diegu. Egitasmo nagusia jarraian zehazten da, non abesti bat berria den eta gainerakoak ezagunak diren:
  • Bizi niz mündüan (kantutegiko 50. orrialdea)
  • Goizian argi hastian (kantutegiko 88. orrialdea)
  • Maria Solt eta Kastero (kantutegiko 162. orrialdea)
  • Nafarroa (kantutegiko 173. orrialdea)
Horrez gain, beste abesti bat ezagutzea komeni zaigu, honako hau: