2024(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

[28] Markesaren alaba

Markesaren alaba euskal abesti herrikoi bihurtu den bertso sorta bat da, zortziko txikian idatzitako 21 bertso dira. Sebero Iturrino mutrikuarrak idatzi zituen eta bertso-paper bezala argitaratu ziren. Augustin Zubikaraik ondarrutarrak jaso eta argitara eman zituen 1984an.

Euskal Abesti herrikoia bihurtu zen eta besteak beste musikari hauek interpretatu dute: Amaia Zubiria, Kepa Junkera, Urretxindorrak, Txomin Artola, Oskorri eta Imuntzo eta Beloki.

Jarraian agertzen dugun testua BDB Bertsolaritzaren Datu-Basea delakotik hartu dugu. Jatorrizko bertso-paperaren grafia zertxobait gaurkotu dugu. Hona hemen hitzak:

MARKESAREN ALABA

     1
     Zeruak eta lurrak
     egin zituena
     memoriya argitzen
     zatoz neregana,
     esperanza badaukat
     zedorrek emana
     kunplituko dedala
     deseo dedana.

     2
     Amoriyozko penak
     bertso berriyetan
     publika al banitza
     Euskalerrietan,
     enteratu naiz ongi
     enkargu hoietan
     San Jose arratsaldeko
     hiru t'erdiyetan.

     3
     Markes baten alaba
     interesatua
     mariñeruarekin
     enamoratua
     deskubritu gaberik
     bere sekretua
     amoriyua zeukan
     barrena sartua.

     4
     Egun señalia zan
     goguan hartzeko
     esan ziyola haren
     etxera juateko;
     - Deseo dedan hitz hau
     manifestatzeko
     zurekin, Antonio,
     nago izateko.
 
     5
     - Zer esaten dirazu,
     Juanitak hitz hori,
     tentatzen ai zerala
     trazak badirudi,
     etzait zure gradurik
     tokatutzen neri,
     ez burlarik egin
     mariñeruari.

     6
     - Iduki dezakezu
     ongi sinistua
     aspaldiyan nengoala
     zutaz gustatua,
     etzaitut nik utziko
     desanparatua,
     hala egiten dizut
     gaur juramentua.

     7
     Konformatu ziraden
     alkarren artian
     ezkonduko zirala
     hurrengo urtian,
     eskolak ikasteko
     biyen bitartian
     beraren herritikan
     guztiz apartian.

     8
     Hala disponiturik
     jarri zian biyak
     kartaz entenditzeko
     alkarren berriyak
     formalidadiakin
     jartzeko egiyak,
     baña etziran lo egon
     amaren begiyak.

     9
     Alferrik izango dira
     haserre gurian
     ez naute mudatuko.
     eternidadian,
     esposatu nahi nuke
     kariño onian
     Antonio Maria
     etortzen danian.

     10
     Ezin egon zan ama
     hitz hori sufritzen,
     beriala hasi zan
     kartak detenitzen
     intenziyo haundiagoz
     ezkontza galdutzen;
     Juanitak halakorik
     etzuen pensatzen.

     11
     Amaren maleziya
     korreora juan ta
     Antonio hil tzala
     egin zuan karta;
     Juanitaren tristuraz
     maitia, esan ta
     engañatu bestek
     gezur bat esanda.

     12
     Amak esaten dio:
     - Juanita neria,
     galdu da diotenez
     Antonio Maria,
     nik billatu dizut
     beste bat hobia,
     mayorazgo interes
     askoren jabia.

     13
     - Ama, ez neri esan
     horrelakorikan,
     ez det nik bestegana
     amoriyorikan,
     ezin alegre leike
     nere barrenikan
     komenienzia ona
     egonagatikan.

     14
     - Utzi alde batera
     horrelako lanak,
     ez dizut nik ikusten
     zu bezela damak,
     nahi badituzu hartu
     onra eta famak
     gidatuko zaituzte
     aitak eta amak.

     15
     Denbora kunpliturik
     galaia abiyan
     zer pasatu ote zan
     haren memoriyan
     kartarik hartu gabe
     juan dan aspaldiyan,
     inozente sartu zan
     jayo zan herriyan.

     16
     Hau da lendabiziko
     esan zenduana:
     - Zer da musikarekin
     onratzen dutena?
     - Markesaren alaba
     kaliak barrena
     esposario zala
     harek bihar zuena.

     17
     Desmayaturik egin
     zuen ordu-bete
     gero nobiya eske
     hitz bi egin arte
     inguratu zitzayon
     makiña bat jende,
     bigarren ordurako
     hilda derrepente.

     18
     Gaba pasatu eta
     hurrengo goizean
     entierrua zuen
     bigarren klasian,
     markesaren alaba
     guziyen atzian;
     zer pena izango zan
     haren bihotzian!
 
     19
     Penarekin lerturik
     Antonio hil zan,
     akonpañatu zuen,
     Juanitak eleizan,
     maitasuna baziyon
     esan dedan gisan,
     geroztik etzuen
     osasunik izan.

     20
     Erremedia balei
     sentimentu hori
     bitarteko bat jarri
     Jesus maiteari
     oraziyo egiñaz
     Birjiña Amari
     zeruan gerta dedin
     Antonio Mari.

     21
     Alkarren konpañian
     guk ere nahi degu,
     Birjiña, egiezu
     Jaunari erregu
     kristau guziyogatik
     baldin al bazendu,
     Iturrinok horrela
     desiatzen du.



(1) Laguntza eskatuz:
Lana egoki beteko duela esperantzak izan arren, Jaungoikoari laguntza eskatuz hasten da bertsolaria.






(2) Bertsoak zertaz dira?
Enkargu bat egin diote eta amodiozko bertsuak izango direla aurreratzen du.







(3) Pertsonai nagusiak:
Agertzen den lehena Juanita da, protagonista nagusia. Ondoren, bikotea osatuko duen Antonio. Bat goimailako alaba eta bestea herri xumeko semea.






(4) Ekimena neskarena da:
Juanitak bere etxean zitatzen du Antonio eta dion amodioa agertzen dio... 







(5) Sinestezina:
Antoniok ez dio, hasieran, sinesten. Izan ere, maila sozial guztiz desberdinekoak dira biak.







(6) Neskak sinestarazi egiten du:
Juanitak zin egiten dio egitan dabilela eta benetan maite duela.






(7) Eskontzeko hitza:
Adosten dute hurrengo urtean ezkonduko direla eta, bitartean, harremana kartaz garatuko dutela. Baina...







(8) Hirugarren pertsonaia:
...Juanitaren ama ez dago ados eta bere azpijokoak egingo ditu. Lehenik hitzez...







(9) Neskak es du amore ematen:
...eta ikusirik Juanitaren erabakia sendoa dela, beste bide bat jorratzen du.






(10) Karten katea eten:
Komunikazioa moztu nahirik,  hasteko, kartak ezkutatzen ditu, bai Juanitak bidalitako kartak eta berdin eginez Antonioren erantzunekin.






(11) Amaren gezurra:
Ondoren, karta bat asmatzen du amak berak, horren bitartez gezur latz bat aditzera ematen da: Antonio hil da.






(12) Ordezkoaren proposamena:
Amak esaten dio Juanitari beste senargairen bat aurkituko diola, eta, hori bai, dagokion maila ekonomiko eta sozialekoa.






(13) Neskak ezetz!
Ez duela Juanitak besterik nahi.







(14) Amaren erreieta:
Jarreraz aldatu behar duela esaten dio amak Juanitari eta aita-amaren aholkuak onartu behar dituela bere onerako baitira.






(15) Antonio itzultzen da:
Aspaldian kartarik jaso gabe, kezkaturik heltzen da Antonio herrira.







(16) Festak dira Mutrikun:
Festaren zergatia galdetzen du Antoniok eta azaltzen diote Markesaren alaba bihar ezkonduko dela.







(17) Atsekabea eta heriotza:
Juanita ezkonduko dela entzutean konortea galtzen du Antoniok eta atsekabearen saminez hil egiten da.





(18) Hileta:
Hurrengo egunean hileta ospatzen da, bigarren klaseko hileta xumea da. Juanita bertaratzen da hiletara baina ez dirudi leku berezian kokatzen denik.





(19) Elizkizunak:
Esan bezala, Juanitak parte hartzen du hileta eta elizkizunetan. Ondorioz, suposa daiteke egun horretarako programaturik zeukan eskontza bertan behera utzi duela Juanitak; edozein kasutan, segurua da Juanitaren osasuna kalteturik geratu dela.




(20) Otoitza:
Juanita ezkonduko ez dela beste zantzu bat ematen da bertso honetan, non Antonio Mariren arimaren alde otoitz egiten duen Juanitak. Eskontza gabekorik alargunaren irudia eskaintzen digu bertsolariak.




(21) Elkarrekin:
Juanita ezkonduko ez dela beste bigarren zantzu bat ematen da azken bertsoan, non amorante biak elkarrekin irudikatzen dituen bertsolariak. Bukatu aurretik, sinadura gisa, bertsolariak bere izena aipatzen du.

                        Hitzak: Sebero Iturrino
                        Musika: Herrikoia


Mariñeluarekin enamoratua | Markesaren alaba abestia Tadusak taldearen ahotsean

 

2024(e)ko maiatzaren 19(a), igandea

2024-05-25, Musika Maratoia

Datorren larunbaterako, hilak 25, Plentziako Udalaren eskutik KANTATZEN DUEN HERRIA izeneko Musika Maratoia antolatu da. Guztira, Plentziako 13 talde edo/eta bakarlari izango gara, gu barne. Guri dagokigun emanaldia kantujira bat izango da, 13:00 Uriola hasi eta 14:00etan Astilleron amaitzeko.

Ekitaldiak duen garrantziagatik WhatsApp zerbitzuko INFO-Plentzia Kantagune harian inkesta bat zabaldu da, mesedez erantzun ahalik eta lasterren..

Hona hemen KANTATZEN DUEN HERRIA Musika Maratoiaren egitaraua:


 

2024-05-24, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: maiatzaren 24an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

[27] Gure zortea

Gure zortea abestia aipatzean ezin daiteke alde batera utzi Errobi taldea, hona hemen badok web guneak nola hartzen duen bere barnean Errobi taldea:

Rockarena ez ezik, euskal kantagintzaren izen mitikoa da Errobi. Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadan, Niko Etxart zuberotarrarekin batera. Hark bezala, euskal tradizioaren melodiari atxikiz, atzerritik heldutako doinu berrien harmoniak bereganatu zituen, Euskal Herriaren arazo kulturalaz eta politikoaz arduratutako hitzekin lagunduta. Ez zuen luze iraun, baina arrasto sakona utzi duten zenbait disko laga zituen ondare gisa. Banandu ostean, nork bere bidea musikari lotua egin dute Duhaldek eta Ducauk.

Gure zortea abestiaren hitzak Daniel Landart (Doniztiri-Baxenafarroa, 1946) idazleari zor dizkiogu, zein batez ere antzerkigitzan lan egin duen. Hona hemen Gure zortea abestiaren hitzak:

GURE ZORTEA   
     Euskal herriko neska pollitak norapeit dira airatu
     Seme sanoak ezkondu gabe bakar bakarrik gelditu
     Mendi gaineko elur xuria etsaiek dute zikindu
     Hori ikusi ama Euskadi nigar ahuenez da lotu
     nigar ahuenez da lotu.
     Eskutik dit mailia hartu
    
     Zazpi probintzi zazpiak anai bat basteari so zauden
     baina goiz baten haundi mundiek muga bat duten ezartzen      
     eta geroztik asko ta asko seme alabek ahantzi
     ama bakarrak betidanikan ukan dugula Euskadi
     ukan dugula Euskadi.

     Erdar haizeak gogo bohotzak usu baititu nahasi
     egia gordez sakelak betez ezkerrak karguduneri
     baina halere ama Euskadi ez du etsitzen batere
     baitaki semeek egiazkoek dutela zin zinez maite
     dutela zin zinez maite.

     Abertzalea ikaran dago mintzaira ez nahiz galdu
     ez daki nola hamendik goiti beharko duen jokatu
     Euskal arima arrotzek dute hiltzeari kondenatu
     amaren maitez harmen bidea behar ote dugu hartu
     behar ote dugu hartu.
     
     Pasionea iragan ordu etorriko da eguna
     gizon emazteek haur ala gazteek igurikatzen duguna
     Euskal Herria ez da ez hilen baina Euskadi sortuko
     gero sekulan nehork ez deusek ez baitu hiltzen ahalko
     ez baitu hiltzen ahalko.
Hitzak: Daniel Landart                   Musika: Errobi    

Gure zortea · Errobi · Errobi (Elkar 1975)

2024(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena

2024-04-26, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: apirilaren 26an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

2024-04-12, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua  
  • Eguna: apirilaren 12an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

2024-03-22, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: martxoaren 22an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

2024ko egitaraua (aurreikuspena)


URTEKO EGITARAUAREN AURREIKUSPENA

Batzar Orokorra burutu ondoren hau da 2024ko onartu zen Jardueren Egitaraua:


URTARRILA
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 9an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 23an Entsegua eta kantujira
  • 25ean Ezkio-Astigarraga aldera txangoa autobusean

MARTXOA
  • 1ean URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 1ean Kantujira
  • 15ean Korrika Trikijira
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

APIRILA
  • 12an Entsegua eta kantujira
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MAIATZA
  • 10ean Entsegua eta kantujira
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

EKAINA
  • 14an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 22an VI. Getxo Kantari
  • 28an Entsegua eta kantujira

UZTAILA
  • 10ean San Kristobal
  • 16an Karmen
  • 22an Madalena
  • 25ean Santiago

ABUZTUA
  • 4an Kantuz Itzubaltzeta
  • 13an Pertseidak
  • 31an (edo 30ean) XIII. Plentzia Kantari

IRAILA
  • 1ean (edo 2an) PIKA-PIKA Jaietan
  • 7an (edo 8an) Kantuzalearen Eguna
  • [?] Sopela Kosta Fest
  • 27an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

URRIA
  • 6an Euskal Jaia Gernikan
  • 11an Entsegua eta kantujira
  • 25ean Entsegua Itsasorekin eta kantujira

AZAROA
  • 8an Entsegua eta kantujira
  • 16an [*] Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

ABENDUA
  • 6an San Nikolas Eguna
  • 20an Gabon Kantak


Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko otsailaren 18(a), igandea

2024ko udako egitaraua (aurrerapena)


UDAKO EGITARAUA AURRERATZEN

2024ko otsailaren 16an bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten den Jarduera-plana erabaki zen. Udako proposamen hau eta neguko proposamen hau Batzar Nagusiak onartu beharko ditu martxoaren 1eko bilkuran:

UZTAILA
  • 10ean San Kristobal
  • 16an Karmen
  • 22an Madalena
  • 25ean Santiago

ABUZTUA
  • 13an Pertseidak
  • 31an (edo 30ean) Plentzia Kantari

IRAILA
  • 7an Kantuzalearen Eguna


Martxoaren 1eko Batzarrean proposatuko programazioa guztion artean onartuko dugu.

Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

2024-02-09, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: otsailaren 9an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko urtarrilaren 28(a), igandea

[26] Ternuatik Ternuara

Antzinako itsas kantuek (ingelesez Sea Shanty deitua) dimentsio berri bat hartu dute Nathan Evans postari eskoziarrak TikTok sare sozialaren bidez ezagun egin dituenetik (informazio gehiago BBC-ko artikulu honetan).

Joan den abendutik milioika bisita pilatu ditu gazte eskoziarrak. "Leave her Johnny" izeneko lehen bideoak 1,1 milioi bisita izan zituen, eta horren ondoren 2,8 milioi bisita izan zituen "The Scotsman" izeneko beste bat argitaratu zuen. Eta gero orain arteko ezagunena etorri zen: "The Wellerman", abenduan argitaratua eta 4,3 milioi aldiz ikusia.

Azken abesti hau XIX. mendeko Zeelanda Berrikoa da. "Baleontzi batean dauden pertsonak dira, eta bale bat harrapatu nahian dabiltza", azaltzen du tiktokerrak. "Eta harrapatzen dutenean, ontzira igo eta abestu egingo dutela".

The Wellerman abestia Nathan Evans ahotsean

The Wallerman kantan oinarriturik bertsio berria sortu du Beskoitzeko Otxalde taldeak, baina hitzen itzulpen hutsa izan beharrean, Otxalde taldekoek doinua mantendu eta Ternuako euskal epopeia dakarkigute gogora, horretatik kantaren izena Ternuatik Ternuara. Hona hemen hitzak:

TERNUATIK TERNUARA

    Hormaguneak urtuak,
    marinelak ontziratuak,
    senideak agurtuak,
    altxa ditzagun belak!

    Belak hedaturik,
    haizez dira hanpaturik,
    goaz Ternuara
    dupen betetzera.

    Red Bayra gaude jendeak,
    orain haste konpontzeak,
    azken neguko ekaitzak
    suntsitu labeak.

    Tarara...

    Balea hor zerumugan!
    Alo! marinelak txalupan 
    arpoinari zuzen ginatu,
    ihes egin nahi du.

    Baleak han pulunpatzen
    ta ur gainera agertzen,
    pulunpatzen ta azaltzen,
    gu txalupari lotzen.

    Aupa arraunari!
    Arraunka, azkarki ta finki
    arpoinatu diagu,
    ez dezagun galdu.

    Apailua ez da moztu,
    ta balea ez askatu.
    Jarrai dezagun borroka
    nahi bada eraman.

    Tarara...

    Udazkena etorri da,
    ta kapitainak manua:
    "Iritsi zaigu unea
    agurtzeko Ternua"

    Ontzirako dupak
    olioz dira beteak.
    Red Baytik atera,
    itzul gaiten herrira.
    
    Tarara...



Herrian, gure kostaldean:
Negua joan eta izotza urtu ondoren, ontziak hornitu, etxekoak agurtu eta bagoaz.


Helbura eta asmoa:
Jomugatzat dugu Ternua eta han uda osoa emanik, bale olioz kupelak bete behar ditugu.


Prestaketak:
Urtez urte, teila gorrien pusketa hautsiek Red Bay koloreztatzen dute. Lehen lana, iazko labeak konpontzea.


Balea hurbil dago:
Balea ikusi dugu, txalupak hartu eta haren bila abiatu gara... 


Ehizaren hasiera:
Ehiza hasi da, balea ur azpian murgiltzen da eta kanpora azaleratzen da...


Ehiza:
Arraun kolpez hurbildu eta arpoinatu dugu, baleak alde egin nahi du. Soka ez da orain eten behar...


Ehizaren amaiera:
...borrokan jarraituko dugu balea nekatu eta hil arte!


Etxerako deia:
Udazkena heldu da, arriskutsuegia da negua Ternuan igarotzea. Kapitainak aginduta Red Bay utzi dugu, negu gogorrak labeak berriro apurtuko ditu eta haien teila zatiekin inguruak gorriz jantziko dira.


Herrira:
Ternuari agur eta etxera goaz.


                        Hitzak: B. Eyherabide
                        Musika: Herrikoia (Zelanda Berria)
                        Moldaketa: Otxalde


Ternuatik Ternuara abestia Otxalde taldearen ahotsean

 

2024(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

2024-02-25, Ezkio-Astigarraga


Txotx egitera goaz otsailaren 25ean (igandea). Egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 9:00 
    • Sopela, 9:15
    • Bilbo, 9:30
  • 10:45, geldiune teknikoa
  • 11:30, Ezkio-Itsasoko IGARTUBEITI BASERRIA Museora bisita gidatua
  • 13:30, bazkaria Astigarragako IRETZA sagardotegian
  • Bazkalostean, kantuak eta dantzak Kresaltsu taldearekin
  • 17:30, aisaldia Astigarragan
  • 19:00, etxerantz abiatu 

Astigarraga eta Hernani:


Ezkio-Itsaso                         Iretza sagardotegia                         Astigarraga


Ordainketak egiteko kontua:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 45 dira (bidaia, bisita gidatuak  eta bazkaria barne) otsailaren 16a baino lehen.

Partaideen zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagunea harian. Beti bezala, Plentzia Kantaguneko diruzainak eguneratuko du zerrenda hori ordainketak eginak daudela ikusten dituen einean.


Cuenta para los ingresos:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 45 (viaje, visitas guiadas y comida incluidos) antes del 16 de febrero.
Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será el tesorero de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados.

2024(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

2024-01-26, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: urtarrilaren 26an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko urtarrilaren 20(a), larunbata

2024-03-01, Batzar Orokorra

Kaixo lagunok:

Mezu honen bidez BAZKIDEEN BATZAR OROKORRA egitera deia luzatzen dugu. Plentzia Kantagune taldearen OHIKO BATZAR OROKORRA ospatuko dugu 2024ko Martxoak 1, ostiralean. Kristo Baselizan izango da, lehen deialdia 19:00etan delarik eta bigarrena 19:30etan.  
Hona hemen jorratuko den gai-zerrenda:
  1. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa
  2. Azken urteko Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena
  3. Azken urteko Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua
  4. Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea
  5. Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak)
Estatutoek diotenez, beste bazkide batek ordezka dezake zuen botoa (Batzordea). Aukera hori erabiltzeko, idatz ezazu gure helbidera (pk@plentziakantagune.eus) gutxienez 2 ordu batzarra ospatu baino lehenago, edo bestela WhatsApp bitartez baita ere 2 ordu batzarra ospatu baino lehenago. Gogoratu batzarrean bozkatu ahal izateko 2024ko kuota ordaindurik egon behar dela. Guztiok parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat

PK BATZORDEA



Hola amigos,

Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
Asamblea General Ordinaria de PLENTZIA KANTAGUNE, el viernes 1 de Marzo de 2024. La primera convocatoria a las 19:00h y la segunda a las 19:30h, en la Ermita del Cristo.

El orden del día es:
  1. Lectura del Acta de la Asamblea anterior
  2. Balance de Actividades del año anterior y Propuesta del año en curso
  3. Balance Económico del año anterior y Presupuesto año en curso
  4. Renovación de la Junta Directiva
  5. Otros (Ruegos y preguntas)
Estatutariamente, hay posibilidad de delegar la representación en la Comisión, para lo cual deberá comunicarlo escribiendo a nuestra dirección (pk@plentziakantagune.eus) al menos 2 horas antes de celebrar la asamblea, o mediante WhatsApp también 2 horas antes de celebrar la asamblea. Recordad que para poder votar en la asamblea se debe estar al corriente del pago de cuota del 2024. Os animamos a participar.

Saludos

PK BATZORDEA

2024ko kuota

Aupa!

Urtea hastearekin batera kuota ordaintzeko unea heldu da. Batzar Nagusian bozkatu ahal izateko 2024ko ordainketa eginda egon beharko da.

Gogora ezazu Plentzia Kantagune Taldeak kontu bakarra duela diru sarrerak jasotzeko:
  • Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969  
Elkartearen urteko kuotaren zenbatekoa ez dugu aldatu (10€ bazkide bakoitzeko). Dataren muga BAZKIDEEN BATZAR OROKORRAREN eguna izango da.

Oso garrantzitsua, zer egin behar den eta zer ez den egin behar:
  • BAI EGIN, ordainketa burutzean ordaintzailea identifikatu eta kuota idatzi, adibidez honelaxe:
    • Martin kuota
    • Maria eta Ander kuotak
  • EZ EGIN, ordainketa burutu ondoren ez bidali WhatsApp mezurik:
    • Ez INFO-Plentzia Kantagune kanalera
    • Ezta PK-Txoko kanalera
    • Eta gutxiago Gotzon Elizondo kanalera
Arazorik edo zailtasunik izanez gero, kontaktuak jarri Gotzon Elizondo diruzainarekin.

Ondo ibili,

Plentziako Kantagunearen Batzordea




Aupa!

Con el comienzo del año ha llegado el momento de pagar la cuota. Para poder votar en la Asamblea General es necesario haber abonado la cuota del año 2023.

Recuerda que Plentzia Kantagune Taldea dispone de una única cuenta para recibir pagos:
  • Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969   
Este año tampoco hemos modificado la cuantía de la cuota anual (son 10€ por cada persona asociada). Respecto a la fecha límite para el pago, haremos coincidir con la fecha de la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS.

Muy importante, qué sí se debe hacer y qué no se debe hacer:
  • SÍ HACER, incluir vuestro nombre al hacer el ingreso y escribir cuota, por ejemplo:
    • Martin cuota
    • Martin y Maria cuotas
  • NO HACER, tras realizar el pago no envíes ningún mensaje de WhatsApp:
    • Ni al canal INFO-Plentzia Kantagune
    • Ni tampoco al canal PK-TXOKO
    • Y menos al usuario Gotzon Elizondo
En caso de que tengas alguna dificultad o problema ponte en contacto con el tesorero Gotzon Elizondo.

Ondo ibili,

Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko urtarrilaren 10(a), asteazkena

2024ko neguko egitaraua (aurrerapena)


NEGUKO EGITARAUA AURRERATZEN

2024ko urtarrilaren 10ean bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten den Jarduera-plana erabaki zen:

URTARRILA
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 9an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 23an Entsegua eta kantujira
  • 25ean [*] Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)

MARTXOA
  • 1ean URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 1ean Entsegua eta kantujira
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

APIRILA
  • 12an Entsegua eta kantujira
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MAIATZA
  • 10ean Entsegua eta kantujira
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

EKAINA
  • 14an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 28an Entsegua eta kantujira


[*] Jarduera hau oraindik guztiz zehaztu gabe dago, proposamenak ondoko hauek dira: Ezkio-Itsaso (Igartubeiti Baserria eta sagardotegia) edo Zestoa (Ekainberri eta Lili Jauregia).

Martxoaren 1eko Batzarrean proposatuko programazioa guztion artean onartuko dugu eta 2024rako gainerako programazioaren berri izango dugu ere.

Plentziako Kantagunearen Batzordea