2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

2015-10-03: Euskal Jaia Gernikan

Urtero bezala Gernikako Euskal Jaia datorkigu eta jai horren barruan Euskal Kantak kaleetan zehar kantatzea eta Euskal Herriko hainbat talde batzea da antolatzaileek daukaten helburu nagusia. Aurten, ekimena Urriaren 3an izango da. Jarraian egitarau osoa ikus dezakezue, baina Kantuzaleen ordutegia hau izango da:
  • 11,00tan: hamaiketakoa San Fidel Ikastolan
  • 12,00tan: Txupinazoa Merkurio iturrian eta Kantujiraren hasiera
  • 15,00etan: Herri Bazkaria, merkatu plazan. MENUA: Indabak bere sakramentuegaz, Makailau bizkai erara, postrea, ardoa, sagardoa eta kafea
  • Bazkalondoan: Kantak eta dantzak
Antolatzaileek eskatu digute bazkarirako txartelak talde bezala erosteko, haientzako eraketa errazago egiten zaielako. Hori dela eta, txartel bakoitzaren15 euroak La Caixako gure Kontu korrontean sartu (2100-4987-61-2100214808) eta guk helaraziko diegu gernikarrei. Hona hemen jaiaren egitarau osoa: