2016(e)ko abuztuaren 14(a), igandea

2016-09-02an VII. Plentzia Kantari



Plentzia Kantari eguna badator. Zazpigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 8etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Zango Taldea lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 10:15etan hasita.

Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: irailaren 2an, ostirala 
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza, Piruli deitzen duguna)

Hona hemen ibilbidearen mapa. Zenbakien gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:


Ikusi VII. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean


Hauxe da erabiliko dugun kantutegia:

Kantutegia eskuratzeko irudiaren gainean klik egin