Plentzia Kantari eguna badator. Hamaikagarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 19:30etan Plentziako Zubitik hasita eta Azurtegiondo enparantzan bukatuta. Ondoren, kalejira bukatu ostean, Eliza Enparantzan, Patxi eta Konpainia lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 22:30etan hasita.
Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
Eguna: irailaren 3an, larunbata
Ordua:19:30etan
Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza)
Hona hemen ibilbidearen mapa. Zenbakien gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:
Jon Maia bertsolariak 2221ean argitaratutako Kantu bat gara diskoko abesti bat da Hondartzako muxuaren himnoa abestia.
HONDARTZAKO MUXUAREN HIMNOA
Etorkizunik ez baldin badu
zertarako nahi dut memoria?
Hobe da hirusta txiki izan
ta ez haritz handi eroria.
Zertarako ote da musika?
Zertarako itsaontzi bat martxan?
Gaur ez dut nahi kantatu epika,
nahiago dut muxu bat hondartzan.
Joan ziren haien negarra baino
hobe da datozenen irria.
Pasatako egunik ez da itzultzen,
goizero sortzen da bat berria.
Adio aita, adio ama,
etxean utziko dut zauria.
Uztazu behingoz ixten orbaina,
orain zertara zatoz euria?
Nik libre bizi nahi dut bizitza,
ez bainaiz bi alditan biziko.
Ez dugu gerra bera galduko,
ez gaituzte bi alditan hilko.
Hitzak: Jon Maia
Musika: Nacho Soto
Hondartzako muxuaren himnoaJon Maia eta Antton Latxa
Ganbara taldeak 1985ean argitaratutako Banan-banan diskoko Herrimina abestiak Aita Polikarpo Iraizozkoak idatzitako Oriko Txoria olerkiaren bi ahapaldi erabiltzen ditu:
HERRIMINA
Zeruan eder ilargia izarren aitzindari;
Aren ondoan artizarra goizean da nabari.
Aiek zerutik beira daude nere sorterriari:
Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari.
Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian:
«Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»;
uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian.
Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian.
Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa
Musika: Ganbara Taldea
Oriko Txoria edo HerriminaGanbara taldearen bertsioa
ORI'KO TXORIA (jatorrizko idazkeran emana)
Zeruan eder ilargia izarren aitzindari;
Aren ondoan artizarra goizean da nabari.
Aiek zerutik beira daude nere sorterriari:
Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari.
Zoritxarrean lekutu naiz jaio nintzen txokotik.
Zoriona bilatu naiez, atsegin ondotik;
aunitz erritan ibili ta leiatu naiz gogotik;
baina biotzak eztu onik, nion eztu gozorik.
Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian:
«Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»;
uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian.
Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian.
Oi erri maitea, zu zaitut orai nere gogoan;
zure izen xoragarria maiz dadukat agoan;
gauez ere zutaz ari naiz beti amets gozoan:
Jaunak berriz jarriko al nau laster zure altzoan!
Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa (Agustin Zarranz)
Abestiaren nondik norakoak jakiteko eta nolabaiteko itzulpena ikusteko, joan blog honetako 23. fitxara. Hona hemen Aita Polikarpo Iraizozko idazle kaputxinoaren biografia:
Tradiziotik heldu zaizkigun kantak bertsio desberdinetan iritsi zaizkigu. Bertsio batzuk luzeagoak dira, beste batzuk laburragoak; bertsio batzuetan beste kanta erabat desberdinen irudiak txertatzen dira. Eta zer esanik ez, biltzaileraen iritzi moralal edota estetikoak duen garrantzia. Hona hemen kanta beraren bi bertsio:
LAZTANEN PORTALEAN
Laztanen portalean dagoz arbola bi, bata da laranjea bestea madari.
Harexek jagoten dagoz dontzeila eder bi,
bata da beltxarana bestea lar zuri.
Aztanen portalean arbola eder bi,
bata da laranjea bestea madari.
Larrosatxuak bost orri daukaz krabelineak hamabi,
gure umea gura dabenak eskau bekio amari.
Txikitxua naiz eta nago neu astuna,
ez al nazu botako karkaran barrura.