2014(e)ko urria 20, astelehena

Jean-Mixel Bedaxagar eta gure kantutegia

Xalbador zenaren herrian, Urepelen, bere omenezko ekitaldiak egiten dira urtero. 2014an bi izen handi omendu nahi izan dira: Fernando Aire (Xalbador) eta Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri). Urepelen ezagutu genuen Jean-Mixel Bedaxagar.

Jean-Mixel Bedaxagar kantari zuberotarra gure kantutegia aztertzen


Gure kantutegiaren ale bat Jean-Mixel Bedaxagar kantari zuberotarrari oparitu genion

2014(e)ko urria 17, ostirala

2014-10-17, Armintza

Santo Tomas jaiak ospatzera Armintzara joan gineneko argazki bildumatxoa:
Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko

2014(e)ko urria 10, ostirala

JANGAI elkarteari laguntza

Olioaren kanpaina!

Gogoratuko duzue kantutegien salmentatik aterako ziren irabaziak JANGAI Asociación para la Asistencia Alimenticia elkarteari emango genizkiola. Horrezkero lortutako 300 euroak haientzat izango dira eta eskatu digute olio bezala ematea, horregatik 115 litro olio eskaintzeko moduan gaude.

Hala ere, juntakideen artean hitz egin ondoren jarraian aurkezten dugun erronkari ekitea erabaki dugu: guztira 212 litro olio izan daitezela. Eta hona hemen egiten dugun eskaria:

212 litroen helburu hori betetzeko kantuzaleen laguntza beharrezkoa izango da, ezinezkoa izango baita banakako dohaintzak jaso eta kudeatu. Horregatik zuen ekarpenak diruz izango dira eta erosketa zentralizatuko dugu.

Hori dela eta, 5€-ko sarrera eskatzen dizugu LA CAIXA banketxeko gure kontuan ES51 2100 4987 61 2100214808. Kanpainarekin bat egiten duzula adierazteko “JANGAI olioa” idatz ezazu zure diru sarrera egitean.

Kanpaina hau Urriaren 31an bukatutzat joko dugu eta banketxean diru sarrera egiteko zailtasuna badaukazu eskuz ekar dezakezu Urriaren 24ko entsegu egunean.
Para llegar a cumplir el objetivo de 212 litros de aceite y ante la dificultad que supone ir recogiendo aportaciones individuales de botellas de aceite, almacenarlo y enviarlo, proponemos que cada kantuzale haga una aportación de 5€ a nuestra cuenta de LA CAIXA, (ES51 2100 4987 61 2100214808) indicando “Aceite JANGAI”.

Daremos por finalizada la campaña el viernes 31 de Octubre (si alguno/a puede donar más, la ayuda seguro que será bien agradecida).

Si tienes dificultad para hacer el ingreso, hemos pensado también en que puedes darnos tu aportaciòn en metálico el día 24, viernes, que tenemos programado ensayo. 

Olioaren kanpainaren dokumentu osoa hemen daukazu.

2014-10-25ean Euskal Jaia Areatzan


KANTUZALEOK! Hona hemen Areatzako Euskal jaiaren egitaraua:
VII. EUSKAL JAIA AREATZAN
Euskal musika, dantza eta kanta tradizionala

E g i t a r a u a :

Urriak 25,.zapatua

11:00 Euskal musika tresnen feria.
         Gorbeialdeko ekoizleen azoka
11:30 Arratiako Musika Eskolako kalejira
12:00 Bizkaiko Kantuzaleen topaketa
15:00 Herri bazkaria frontoian (txartelak tabernatan salgai-10€)
18:30 Erromeria “Erdizka Lauetan” taldeagaz
20:30 Berakatz sopa

Jantzi   euskal  arropa   tradizioanala !!!!

Urriak 26, domeka

DANTZA ALARDEA
12:00 parketik plazaraino kalejira erraldoia
12:30 plazan, Dantza ikuskizuna
14:00 Dantza plaza. Larrain dantza

Talde gonbidatuak:
Igorreko Arantzarte, Erandioko Goialde, Zeanuriko taldea.
Dima , Zeanuri eta Areatzako Dantza  taldeak
Areatzako Erraldoi eta Txotxongiloak

Ikusten denez, aurtengo jaiaren gaia Euskal Kanta eta dantza izango da eta URRIAREN 25a eta 26an ospatuko dugu.

URRIAK 25, Zapatuan kantuari eskainiko diogu espazio berezia. 12:00etan herriko plazan elkartuko gara herritik zehar abestuteko kantu birarako, kanta liburu eta  tartean pintxoak eta edaria ere eskainiko dira.

HERRI BAZKARIAn apunta zaitezten animatzen zaituztegu! Beste herri batetik zatozienak egun berean ordain dezakezue. Hala ere, Herri bazkariaren mahai-lagunak ahalik eta hoberen zehazteko zure herritik edota taldetik zenbat zatozien aldez aurretik abisatzea komeni da, erreserba egiteko eta mahaiak behar moduan antolatu ahal izateko. Menua 10 eurokoa da. ERRESERBA EGITEKO AZKEN EGUNA URRIAREN 20a.
Menua 10€
MARMITAKOA
OILASKOA ENTSALADAGAZ
HOJALDREZKOA TARTA IZOZKIAGAZ
ARDOA, OGIA  eta KAFEA
Eta ……… bazkal osteko kantak doan…………!!!!!!


   Plentzia Kantagune taldekoentzat   

   Talde bezala elkarrekin joango gara?
   Erantzuna baietz bada, gure artean hitz egin dezagun   
   jakinik izena emateko azken eguna Urriaren 19a dela.


2014(e)ko urria 9, osteguna

Jotaren barne egitura

Jotak hiru zati ditu: puntapiue, haranakoa eta kopla. Hiru zati horien ordena ez da aldatzen; lehenik puntapiue dantzantzen da, gero haranakoa eta bukatzeko kopla. Jarraian lau bueltako jota baten barne antolaketaren irudia ikus daiteke:


Hona hemen trebatzeko jota doinuak:
                     - Ikastekoa      
                     - Ikastekoa (astiro)
                     - Ikastekoa (oso astiro)

                     - Txilibrin
                     - Txilibrin (astiro)
                     - Txilibrin (oso astiro)

                     - Trikitixa
                     - Trikitixa (astiro)
                     - Trikitixa (oso astiro)

                     - Abadiñoko Karmentxu
                     - Abadiñoko Karmentxu (astiro)
                     - Abadiñoko Karmentxu (oso astiro)

                     - Artetxek deuko
                     - Artetxek deuko (astiro)
                     - Artetxek deuko (oso astiro)

                     - Lehenengo Yantza Zaharra
2:46
3:06
3:41

2:27

2:52
3:20

2:54

3:38
4:05

3:20

3:37
3:55

2:27
2:42
2:56

2:03



2014(e)ko urria 6, astelehena

Mundurat eman ninduzun


   Mundurat eman ninduzun   

   Ama, nola zure belaunetan nindadukazun denboran,
   utz nezazu zure bularrean burua pausa dezadan;
   ene bihotzak zer sendi duen nahi baiterautzut erran,  
   zure ezpain sakratuetarik ikasi nuen mintzairan.

   Ene deia amodioaren bidez zinuen entzun,
   eta gero oinazen erdian mundurat eman ninduzun;
   biziaren grazia lehenik, gero hoinbertze maitasun,
   berant jakin dut, ama maitea, zendako eman dautasun.

   Adierazi zerautanean odolak bere mintzoa,
   berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa;
   bai ta zure bularretik hartu esne on haren gozoa,
   orduz geroztik zurea naukan ene izaite osoa.


   (Hitzak: Fernando Aire Etxart, Xalbador) 

Fernando Aire Etxart (Xalbador)

La letra de Mundurat eman ninduzun es del poeta y bertsolari Fernando Aire (Xalbador). El poema lo popularizó Benito Lertxundi que lo incluyó en su disco Hitaz Oroit (Elkar, 1996). Mundurat eman ninduzun está dedicado a la madre y lo componen tres estrofas, cada estrofa cuenta con cuatro frases de rimas perfectas:
1        denboran | dezadan | erran | mintzairan

2        entzun | ninduzun | maitasun | dautasun

3        mintzoa | altzoa | gozoa | osoa

En el poema el autor rinde homenaje a su madre:

Me trajiste al mundo
Madre, como en aquella época en la que me tenías sobre tus rodillas,
déjame que repose mi cabeza sobre tu pecho;
ya que te quiero decir lo que siente mi corazón
en el idioma que aprendí de tus sagrados labios.
Oíste mi llamada mediante el amor
y luego entre padecimientos me diste a luz;
primero la gracia de la vida, luego tanto amor.
He sabido tarde, querida madre, para qué me trajiste.
Cuando la sangre me explicó su verbo,
de nuevo me recordó, o madre, tu regazo;
así como la dulzura de aquella leche que tomé de tus pechos,
desde entonces todo mi ser es tuyo.


Hitzak: Fernando Aire. Abeslaria: Leire Iribarne

2014(e)ko urria 5, igandea

2014-10-11, Bilbo Kantari

Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Hauxe da deialdia:
  • Eguna: urriak 11, larunbata
  • Tokia: Plaza Barria (Cafe Bar Bilbao ondoan)
  • Ordua: arratsaldeko 20:00etan