dantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
dantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko azaroaren 12(a), larunbata

Ekialde

Ekialde kanta eta dantza Ederlezi pastoralerako sortu ziren. Ederlezi pastorala Mixel Etxekopar musikariak egin zuen Nicole Lougarot idazlearen Bohémiens liburuan oinarriturik.

XVII. mendeaz geroztik ijitoek Euskal Herrian izandako gorabeherak kontatzen ditu Ederlezi pastoralak, eta lehen aldiz 2013ko martxoaren 24an taularatu zen Zuberoako Gotaine-Iribarnen (Mixelen eta Nicolen herrian).

Ederlezi festa baten izena da erromani hizkuntzan, da eta festa horren bitartez ijitoek udaberriaren etorrera ospatzen dute. Ederlezi hitza, baita ere, Balkanetako ijitoen kanta folkloriko ezagun baten izena da.

Ederlezi pastoraleko zenbait arizale

EKIALDE
           Ekiaren ekialdean Ekialde, 
           sortaldearen sartaldean Mendebalde, 
           hegoaren bide bürüan Iparralde
           eta ni bideen artean lau haizeen jabe.

               Beti nor ekialdean 
               edireiten da bidean, 
               kantu bat gogoz aidean 
               biziaren izenean.

               Rom, sinti, buhame, gypsy, 
               ber koloreko irrintzi,
               atzo, egun, bihar, etzi, 
               goiz ekiari ez etsi.

               Jin baledi oren latza, 
               hunaintiko akabantza, 
               arrahas dezagün dantza, 
               bizi nahiaren hatza.
    
               Hi tzigano entzün ezak, 
               gilikeautüko deiat,
               bidez bide hebentik harat 
               honki jin hire etxerat.

           Ekiaren ekialdean Ekialde, 
           sortaldearen sartaldean Mendebalde, 
           hegoaren bide bürüan Iparralde
           eta ni bideen artean lau haizeen jabe.
Hitzak eta musika: Mixel Etxekopar
Dantzaren koreografia: Nicole Lougarot

Ekialde sokadantza Patxi Laborda dantzamaisuak azalduta

Bideoaren atal nagusiak:

  • Sarrera eta lehen azalpenak 5:16
  • Egitura erritmikoa 6:30
  • Urratsak 7:43
  • Dantza 8:37
 

2021(e)ko azaroaren 28(a), igandea

2021-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Aurreko urteetan bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean. Gure taldeak bi eginkizun hauetan parte hartuko du.
Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: zubi ondoko Plazatxoa izeneko plaza
  • Jarduera: EinGO taldeari harrera egin ete Barrenkalera joan San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatzera, ondoren kantujira.
Bazkaria Kai-Eder jatetxean eta eguna bukatzeko dantzaldia izango dugu Patxi eta Konpainia taldearekin:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 18:00etan
  • Tokia: Elizako Plaza (euria balitz Jai-Alai frontoia)
  • Jarduera: dantza-plaza herrikoia

Patxi eta Konpainia taldearekin egingo dugun dantzaldia prestatuko dugu. Dantzan hasi berriak diren kantukideentzat zuzendutako ekimena da:
  • Eguna: abenduaren 4an, larunbata 
  • Ordua: 12:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: dantza errazak gogoratuko ditugu (jauzi, eskotix, mazurka, balsa, polka, bourrée, branle, kontradantzak, e.a.). Izena emateko klik egin hemen eta datu-orria bete










2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

2021-12-06, San Nikolas Patxi eta Konpaniarekin

EinGO taldearekin batera egindako eguerdiko kantujiraren ondoren, bazkaltzera joango gara. Eguna ez da hor bukatzen eta arratsalderako dantzaldia prestatu dugu Patxi eta Konpania taldeko lagunekin.


 

2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

2019-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, ikusi hemen (eu, es) Udalak bultzatzen duen egitaraua. Gure taldeak hiru eginkizun hauetan parte hartuko du.

Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 11:30etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Barrenkalera joan eta San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatu, ondoren kantujira.

Pintxo batzuk enkargatuko ditugu eta nolabaiteko bazkaria burutuko dugu Ermitan. Arratsaldean Barrikako Elordui Egoitzako amama-aititei bisita, horretarako deialdia hau delarik:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 16:30etan
  • Tokia: Gurea Taberna
  • Jarduera: autoak hartu Barrikako Elordui Egoitzara joateko, antolaketa minimo bat behar da autoak adosteko eta hori goizean zehar zehaztuko dugu (goizean ezin baduzu etorri telefonoz deitu taldeko norbaiti)

Eguna bukatzeko dantza-tailerra izango dugu Patxi Montero gidari dela:
  • Eguna: abenduaren 6an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Elizako Plazan
  • Jarduera: herri-dantza errazak ikasiko ditugu Patxi Montero gidaritzapean









2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

Kontradantzak 54 eta 12

Kontradantza guztietan bezala, honetan ere bat-bi-hiru-lau-bost-sei-zazpi-zortzi zenbatu beharko dugu. Hona hemen hiru figura eta doinua:


  1. Agurtu eta gurutzatu, agurtu eta gurutzatu
  2. Errota eskuinera, errota ezkerrera
  3. Bueltak eta beste aldera, bueltak eta beste aldera


Neska Soldadua (eskotixa)

Neska Soldadua baladaren azalpena gogoan dugula, hemen dira urratsak eta doinua:

  • Zati musikala
  • Zati musikala
    1. Kontrapas, kontrapas eta lau aurrera + kontrapas, kontrapas eta lau atzera.
    2. Kontrapas, kontrapas eta buelta.
    3. Kontrapas, kontrapas eta kontra.
    4. Kontrapas, kontrapas eta neskari buelta.
    5. Kontrapas, kontrapas eta biok buelta.
  • Zati musikala
    1. Kontrapas, kontrapas eta lau aurrera + kontrapas, kontrapas eta lau atzera.
    2. Kontrapas, kontrapas eta buelta.
    3. Kontrapas, kontrapas eta kontra.
    4. Kontrapas, kontrapas eta neskari buelta.
    5. Kontrapas, kontrapas eta biok buelta.
  • Zati musikala
    1. Kontrapas, kontrapas eta lau aurrera + kontrapas, kontrapas eta lau atzera.
    2. Kontrapas, kontrapas eta buelta.
    3. Kontrapas, kontrapas eta kontra.
    4. Kontrapas, kontrapas eta neskari buelta.
    5. Kontrapas, kontrapas eta biok buelta.
    6. Kontrapas, kontrapas eta biok buelta.
  • Zati musikala


Barrikadetara! (jauzia)

Barrikadetara! jauzia Sabi Bikandik konposatu du. Urratsak eta partitura:

Errepika:
  • Lauetan erdizka
  • Zote, erdizka
  • Dobla, erdizka
  • Lau urrats, ebats
  • Lau urrats, ebats
  • Ezker airean, ebats
  • Eskuin airean, ebats

  1. Errepika
  2. Errepika+Zeina
  3. Errepika+Zeina+Luze
  4. Errepika+Zeina+Luze+JoZangoz
  5. Errepika+Zeina+Luze+JoZangoz+JoEskuz



Godalet Dantza (jauzia)

Godalet Dantza era desberdinetan dantza daiteke, hona hemen modu erraz bat:

  1. Erdizka lauetan
  2. Jauzi
  3. Erdizka
  4. Dobla
  5. Erdizka
  6. Ezker eta eskuin
  7. Ezker hiru
  8. Eskuin eta ezker
  9. Eskuin hiru

    Doinuaren bigarren bertsio bat:



Grabo (jauzia)

Grabo oso jauzi laburra da eta bi zati ditu. Urratsak eta doinua:

  1. Erdizka lauetan
  2. Jauzi
  3. Erdizka eta hiru
  4. Jo zangoz
  5. Erdizka eta hiru
  6. Jauzi
  7. Erdizka eta hiru
  8. Jo eskuz
  9. Erdizka eta hiru

  1. Erdizka lauetan
  2. Jauzi
  3. Zeina
  4. Erdizka
  5. Dobla
  6. Zeina
  7. Erdizka

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Jotaren barne egitura

Jotak hiru zati ditu: puntapiue, haranakoa eta kopla. Hiru zati horien ordena ez da aldatzen; lehenik puntapiue dantzantzen da, gero haranakoa eta bukatzeko kopla. Jarraian lau bueltako jota baten barne antolaketaren irudia ikus daiteke:

Plazak ez bezala, dantzataldeek sinkronia eta mugimendu bateratsuak nahiago dituzte. Horregatik, musika hasi eta lehen puntapiue ez dute dantzatzen dantzataldeek. Ondorioz, gehienetan dantzataldeek haranakoarekin hasi egiten dira sekuentzia hau jarraituz: Geldi-H1(haranako)-K1(kopla) |  P2(puntapiue)-H2(haranako)-K2(kopla) | P3(puntapiue)-H3(haranako)-K3(kopla) | P4(puntapiue)-H4(haranako)-K4(kopla) | ...

Hona hemen trebatzeko jota doinuak:

                     - Ikastekoa      
                     - Ikastekoa (astiro)
                     - Ikastekoa (oso astiro)

                     - Txilibrin
                     - Txilibrin (astiro)
                     - Txilibrin (oso astiro)

                     - Trikitixa
                     - Trikitixa (astiro)
                     - Trikitixa (oso astiro)

                     - Abadiñoko Karmentxu
                     - Abadiñoko Karmentxu (astiro)
                     - Abadiñoko Karmentxu (oso astiro)

                     - Artetxek deuko
                     - Artetxek deuko (astiro)
                     - Artetxek deuko (oso astiro)

                     - Lehenengo Yantza Zaharra
2:46
3:06
3:41

2:27

2:52
3:20

2:54

3:38
4:05

3:20

3:37
3:55

2:27
2:42
2:56

2:03



2014(e)ko martxoaren 29(a), larunbata

Alakiketan

Juan Antonio Urbeltz-en ikuskizuna da Alakiketan eta YouTuben aurki dezakezu:

Alakiketan 1/12 (7:23) Ezpatak (**)
Alakiketan 2/12 (5:37) Uztaiak
Alakiketan 3/12 (5:57) Erregelak
Alakiketan 4/12 (7:42) Jotea (**) eta Dantzari Dantza
Alakiketan 5/12 (10:01) Irradaka (**)
Alakiketan 6/12 (12:44) Lapurdi eta Kontradantzak
Alakiketan 7/12 (10:14) Orrazia eta Ispilua. Ingurutxoa
Alakiketan 8/12 (10:51) Uztaiak-Sokadantza-Sagar Dantza
Alakiketan 9/12 (5:17) Umeak
Alakiketan 10/12 (11:00) Muriska - hasiera (**)
Alakiketan 11/12 (14:51) Muriska - gerra (**)
Alakiketan 12/12 (5:12) Agurra


2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

Pas de Basque

Juan Antonio Urbeltz-en ikuskizuna da Pas de Basque eta YouTuben aurki dezakezu:

Pas de Basque 1/8 (8:18) Kostaldea
Pas de Basque 2/8 (10:18) Almute Dantza (**)
Pas de Basque 3/8 (9:57) Orrazia eta Ispilua. Ingurutxoa
Pas de Basque 4/8 (6:55) Sokadantza eta erromeria
Pas de Basque 5/8 (10:25) Branlea
Pas de Basque 6/8 (6:16) Buhamesak eta zaldikoa
Pas de Basque 7/8 (8:41) Beltzeria
Pas de Basque 8/8 (10:17) Maskarada eta agurra


2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

Zuberoako Branlea

Europa osora hedatuta ertarorik heldu zaigun dantza mota da branlea. Zuberoako Branlea eskutik loturik dantzen delako sokadantza bat izango litzateke, baina jauzi mota bat dela esan daiteke ere. Nahiz eta oinarrizko urrats batzuk beti dantzatu Zuberoako Branlea dantzatzean urrats desberdinak erabil daitezke. Hona hemen branle pare bat eta dagozkien urratsak:
Zuberoako Branlea
  • Zuberoako Branlea

Argia Taldea Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean

kontrapasa, kontrapasa, kontrapasa, ...
pika | xinple kontrapasa | pika | xinple kontrapasa
kontrapasa eta pika lauetan

xinple kontrapasa lauetan
ezker | eskuin | ezker hiru | xinple kontrapasa eta hiru
ezker | eskuin | ezker hiru | xinple kontrapasa eta hiru

xinple kontrapasa eta hiru
xinple kontrapasa eta hiru

xinple kontrapasa lauetan
ezker | eskuin | xinple kontrapasa
eskuin | ezker | xinple kontrapasa

kontrapasa, kontrapasa, kontrapasa, ...

Urbeltzen Dantza Ganbara (Bilboko Kafe Antzokia 2010ean)

xinple kontrapasa lauetan
pika | xinple kontrapasa | pika | xinple kontrapasa
kontrapasa eta pika lauetan

xinple kontrapasa lauetan
ezker | eskuin | ezker hiru | xinple kontrapasa eta hiru
ezker | eskuin | ezker hiru | xinple kontrapasa eta hiru

xinple kontrapasa eta hiru
xinple kontrapasa eta hiru

xinple kontrapasa lauetan
ezker | eskuin | xinple kontrapasa
eskuin | ezker | xinple kontrapasa

kontrapasa, kontrapasa, kontrapasa, ...

xinple lauetan
phika | xinple | phika | doble
aintzina phika lauetan

xinple lauetan
exker | esküin | exker hiru | ützül eta hiru
exker | esküin | exker hiru | ützül eta hiru

aintzina phika bietan

xinple lauetan
exker | esküin | xinple    (phika | xinple)
esküin | exker | xinple    (phika | xinple)

xinple lauetan
phika | xinple | phika | doble
aintzina phika lauetan

xinple lauetan
exker | esküin | exker hiru | ützül eta hiru
exker | esküin | exker hiru | ützül eta hiru

aintzina phika bietan

xinple lauetan
phika | xinple | phika | kontrapasa eta akaba

xinple lauetan
phika | xinple | phika | doble
aintzina phika lauetan

xinple lauetan
exker | esküin | exker hiru | ützül eta hiru
exker | esküin | exker hiru | ützül eta hiru

aintzina phika bietan

xinple | phika | ützül eta hiru
xinple | phika | ützül eta hiru
xinple | phika eta hiru | doble
xinple | phika eta hiru | doble

xinple lauetan
phika | xinple | phika | doble
exker | doble
aintzina biga lauetan
xinple eta biga | doble eta biga
xinple eta biga | doble eta biga

aintzina biga | xinple eta biga
aintzina biga | doble eta biga
xinple | phika | ützül eta hiru
xinple | phika | ützül eta hiru

xinple lauetan
phika | xinple | phika | doble

Dantzak

Hona hemen zenbait dantza gure plazetan egiteko:
Dantzak

Errumaniarra jatorriz modu askotan dantza daiteke

Makea (Baxenafarroa) herriko sokadantza



Lantz herriko eta Baztan aldeko zortzikoa

Zortzikoaren doinua oso hedaturik dago munduan eta gure urratsak erabiliz dantza genitzake arazorik gabe, adibidez: hornpipe eta reel. Ikusi Hornpipe irlandar hau (dantzaria: Cork konterriko John Cullinane; biolin-jotzailea: Limerick hiriko Seán O'Cearbhaill)





Juan Antonio Urbeltz flokoristak sortu zuen eta 1969. urtean Argia Dantza Taldeak ezagutzera eman zuen. Bideo honetan ikusten den bertsio ederra Elai Alai Taldearena da. Koplak:

Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Zertan ari haiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia
su ilun horrek argitzen badin
ageriko haiz guzia

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.
  • Mazurkak
  • Polkak
  • Eskotixak
  • Balsak

2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

Jauziak

Hona hemen, zenbait jauzien aireak eta urratsak:
Luze eta ebats [2], jauzi, luze eta ebats [2]
Luze eta ebats [2], jauzi, luze eta ebats [2]
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka, ebats, pika, ebats [2]
Jauzi, erdizka, luze eta ebats [2]
Jauzi, pika, luze eta ebats, erdizka, jauzi, ebats, luze eta ebats [2]
Erdizka lauetan
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka
Jauzi eta hiru, ezker, dobla eta hiru, eskuin
Lau urrats, ebats eta hiru, erdizka
Erdizka lauetan
Pika, ebats, pika, erdizka [2]
Erdizka lauetan
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka [2]
Jauzi, ebats, dobla, ebats [2]
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka
Ebats, dobla, ebats
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka [2]

Erdizka lauetan
Erdizka, dobla, erdizka, jauzi, ebats, dobla, erdizka
Jauzi, ebats, dobla, erdizka
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka, ebats
Dobla, erdizka, ebats, dobla, erdizka

Jauzi, erdizka, dobla, luze eta ebats [2]
Erdizka lauetan
Jauzi, erdizka, luze eta ebats [2]
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka
Jauzi, erdizka, pika, dobla, erdizka [2]
Erdizka lauetan
Ezker eta eskuin, jauzi, erdizka
Eskuin eta ezker, dobla, antrexatak eta fini
Zote eta ebats, dobla eta ebats [2]
Erdizka lauetan
Ebats, dobla eta ebats
Zote eta erdizka, dobla eta erdizka [2]
Erdizka lauetan
Erdizka, dobla eta erdizka
Zote eta ebats, dobla eta erdizka [2]
Erdizka lauetan
Ebats, dobla eta erdizka [2]
Zote eta erdizka, dobla luze eta ebats [2]
Erdizka lauetan
Erdizka, dobla luze eta ebats [2]
Erdizka lauetan
Zote, erdizka, pika, dobla eta erdizka [2]
Erdizka lauetan
Ezker, eskuin, zote, erdizka
Eskuin, ezker, dobla, antrexatak eta fini
Pika eta ebats [4]
Pika bietan, ebats [4]
Erdizka lauetan
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka [2]
Pika, luze eta ebats [4]
Jauzi, erdizka, pika, luze eta ebats [2]
Erdizka eta hiru, eskuin [4]
Jauzi, erdizka eta hiru, eskuin [2]
Pika, erdizka [4]
Jauzi, erdizka, dobla, eskuin, ezker, erdizka eta hiru [2]
Luze eta jauzi [4]
Erdizka lauetan
Ezker, eskuin, ezker eta hiru, erdizka, ezker
Eskuin, ezker, eskuin eta hiru, erdizka, eskuin
Zeina, ebats eta ebats [2]
Jauzi, pika, erdizka, pika

Zeina, ebats eta ebats [2]
Dobla, pika, erdizka, pika
Zeina, ebats eta ebats [2]
Jauzi eta hiru, erdizka eta hiru, eskuin [2]

Ezker eta eskuin, ezker eta hiru, eskuin, erdizka eta hiru, eskuin [2]
Erdizka lauetan
Jauzi eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
Ezker eta eskuin, jo, erdizka
Eskuin eta ezker, jo, erdizka

Erdizka lauetan
Jauzi eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
Ezker eta eskuin, jo, erdizka
Eskuin eta ezker, jo, antrexatak eta fini
Erdizka lauetan
Ezker, eskuin erdizka
Eskuin, ezker, erdizka
Erdizka lauetan
Zote, erdizka, dobla, erdizka, zote
Erdizka bietan, zote, erdizka, dobla, erdizka [2]
Erdizka, pika [2]
Zote, ebats, dobla, ebats
Erdizka lauetan
Zote, erdizka, dobla, erdizka, antrexatak eta fini
Luze eta jauzi [4]
Erdizka lauetan
Zeina, zeina
Ezker, eskuin
Erdizka eta hiru
Zeina, zeina
Eskuin eta ezker
Erdizka eta hiru
Lakartarrak
Zeina, ebats, ebats [2]
Zote, pika, erdizka, pika
Zeina, ebats, ebats [2]
Dobla, pika, erdizka, pika
Zeina, ebats, ebats [2]
Zote eta hiru, erdizka eta hiru, eskuin [2]
Ezker, eskuin, ezker eta hiru, eskuin, erdizka eta hiru, eskuin [2]
Ahuntxa
Erdizka lauetan
Zote eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
Ezker, eskuin, jo, erdizka, eskuin, ezker, jo, erdizka
Erdizka lauetan
Zote eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
Ezker, eskuin, jo, edizka, eskuin ezker, jo, antrexatak eta fini
Aintzina [4]
Erdizka lauetan
Erdizka eta hiru, erdizka [2]
Ezker eta eskuin, zote, erdizka, dobla eta hiru, erdizka eta hiru [2]
Aintzina [2]
Zote, erdizka eta hiru, dobla, erdizka eta hiru
Erdizka, dobla eta hiru, erdizka eta hiru [2]
Erdizka lauetan
Zote eta hiru, erdizka eta hiru, dobla eta hiru, erdizka eta hiru
Erdizka lauetan
Zote, erdizka, eskuin, ezker eta hiru, erdizka [2]
Erdizka lauetan
Zote, erdizka, dobla, erdizka [2]
Erdizka lauetan
Zote, erdizka, dobla, erdizka [2]
Zote eta hiru, zote, erdizka, dobla, erdizka, zote eta hiru
Pika, zote eta hiru, erdizka, eskuin, ezker, erdizka, zote [2]
Erdizka bietan, zote [2]
Erdizka bietan, zote, erdizka, erdizka eta hiru [2]
Pika, erdizka, dobla eta hiru, eskuin, ezker, erdizka, zote [2]
Erdizka bietan, zote [2]
Zeina, ebats, erdizka eta hiru, ezker airean, ebats
Zeina, ebats, erdizka eta hiru, eskuin airean, ebats
Erdizka lauetan
Zote, erdizka eta hiru, eskuin, erdizka
Dobla, erdizka eta hiru, ezker, antrexatak eta fini
Erdizka lauetan
Zote, aintzina, erdizka, dobla eta hiru, erdizka, erdizka eta hiru, erdizka
Erdizka bietan, zote [2]
Erdizka lauetan
Zote, erdizka, dobla, erdizka hiruetan
Aintzina lauetan
Erdizka lauetan eta hiru
Erdizka lauetan
Zote, zeina, erdizka, dobla, zeina, erdizka
Aintzina lauetan, erdizka lauetan eta hiru
Aintzina, erdizka lauetan
Zote, erdizka, dobla, erdizka
Antrexatak kurri, ezker kurri, eskuin kurri
Erdizka lauetan
Zote, erdizka, dobla, erdizka
Kontrapasak eta ezker, kontrapasak eta eskuin [2]
Kontrapasak eta antretxatak, kontrapasak eta erdizka [2]
Erdizka bietan, lau urrats
Erdizka bietan, zote eta hiru
Kontrapasak eta erdizka [4]
Kontrapasak eta antretxatak, kontrapasak eta erdizka [2]
Zeina, ezker, zeina, eskuin
Zote, erdizka, dobla, erdizka
Ezker, erdizka, ezker, antretxatak eta fini

Aintzina [2]
Erdizka, dobla, erdizka eta hiru [2]
Erdizka, dobla eta hiru, erdizka [2]
Erdizka lauetan
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka, ezker, erdizka
Lau urrats (edo luze eta pika) [4]
Pika, erdizka [4]
Pika, ezker, pika, erdizka [2]
Erdizka, dobla, erdizka eta hiru [2]
Erdizka lauetan
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka
Erdizka, dobla, erdizka [2]
Erdizka lauetan
Jauzi, erdizka, dobla, erdizka
Erdizka lauetan
Jauzi eta hiru, erdizka, dobla eta jo, erdizka [2]
Erdizka lauetan
Jauzi, jauzi eta hiru, erdizka
Dobla eta hiru, erdizka, jauzi
Erdizka lauetan
Jauzi, erdizka, dobla, eskuin, ezker, erdizka
Jauzi, erdizka, dobla, eskuin, ezker, antrexatak eta fini