2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

2019-05-24, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: maiatzaren 24an, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Arraun ikasiko dugu (bere bideokaraokea beherago dago).
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.



Arraun (Tapia eta Leturia)

2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

2019-06-08, III. Getxo Kantari Eguna (Algorta)

III. Getxo Kantari Eguna ospatuko dute Itxas Argia taldekoek ekainaren 8an, larunbata. Hauxe duzu, labur esanda, honi buruzko informazioa:
  • Hamaiketakoa 11etan San Nikolas plazan.
  • Kantujira eguerdian hasiko da.
  • Herri bazkaria izango da. Bazkarira izena emateko azken eguna Ekainaren 1a, Plentzia Kantagunekoak zerrenda bat osatzen ari gara inskripzio bakar bat egiteko, danok elkarrekin etortekoa bazara WhatsApp-eko zerrendan izena eman eta ordainketa PK-ren kontuetan egin, hots, 22€ ondoko edozein kontutan:
    • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
    • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
  • Herri bazkarirako izena zure kabuz eman nahi baduzu, ordainketa Itxas Argia taldeko kontuan egin prozedura hau jarraituz Herri bazkarirako izen-ematearen prozedura.

2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

2019-06-15, E.H. Kantuz Maule (autobusa non eta noiz)

Ekainaren 15ean Maulera joango gara. Autobusaren geralekuak hauek izango dira:

PLENTZIA, 7:30
Areatza Hiribidea, 1B
48620 Plentzia, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133

SOPELA, 7:45
Akilino Arriola Kalea, 13
48600 Sopela, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.380448, -2.983137

IBARREKOLANDA, 8:00
Ibarrekolanda Kalea, 17
48014 Bilbo, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.273530, -2.954068

Itzulerako gutxi gorabeherako ordutegia: Bilbon 21:00etan, Sopelan 21:15etan eta Plentzian 21:30etan.

2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

2019-06-15, Euskal Herria Kantuz (Maule)




Ekainaren 15ean txangoa daukagu. Euskal Herria Kantuz eguna Maulen izango da eta bidaia prestatu dugu. Egitaraua hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 7:30 
    • Sopela, 7:45
    • Bilbo, 8:00






Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin
  • 11:00etan, Maule Zaharrean, ongi etorria parte hartzailei.
  • 11:30etan, Mauleko kaleetan, kantua eta dantza.
  • 13:30etan, kantujiraren amaiera Mauleko plazan.
  • 14:30etan, herri-bazkaria Urdiñarben.




Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin
  • Itzulera:
    • 18:00 - 21:00 Urdiñarbe-Bilbo
    • 21:00 - 21:15 Bilbo-Sopela
    • 21:15 - 21:30 Sopela-Plentzia


Ordainketak egiteko kontuak:
    • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
    • La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 30 dira (bidaia eta bazkaria barne). Plentziako Kantagune taldeko bazkide ez diren adiskideak ere etor daitezke, lagun bakoitzeko 30 direlarik (bidaia eta bazkaria barne).

Izena emateko azken eguna 2019-05-30a izango da (2019-05-26tik aurrera bazkideek ez dute lehentasunik izango).

Beherago ikus daitekeen datu-orria prestatu dugu.

Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den txangora; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau betetzea komeni zaizu: