2017(e)ko otsailaren 24(a), ostirala

2017-03-10, Batzar Orokorra

Kaixo lagunok:

Mezu honen bidez BAZKIDEEN BATZAR OROKORRA egitera deia luzatzen dugu. Plentzia Kantagune taldearen OHIKO BATZAR OROKORRA ospatuko dugu 2017ko Martxoak 10, ostiralean. Kristo Baselizan izango da, lehen deialdia 19:00etan delarik eta bigarrena 19:30etan.  
Hona hemen jorratuko den gai-zerrenda:
  1. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa
  2. Pasa den urteko Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena
  3. Pasa den urteko Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua
  4. Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea
  5. Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak)
Estatutoek diotenez, beste bazkide batek ordezka dezake zuen botoa. Aukera hori erabiltzeko, idatz eizaiozu idazkariari (t.aguirre29@gmail.com) gutxienez 2 ordu batzarra ospatu baino lehenago. Guztiok parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat
PK BATZORDEA





Hola amigos,

Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
Asamblea General Ordinaria de PLENTZIA KANTAGUNE, el viernes 10 de Marzo de 2017. La primera convocatoria a las 19:00h y la segunda a las 19:30h. En la Ermita del Cristo.

El orden del día es:
  1. Lectura del Acta de la Asamblea anterior
  2. Balance de Actividades del año anterior y Propuesta del año en curso
  3. Balance Económico año anterior y Presupuesto año en curso
  4. Renovación de la Junta Directiva
  5. Otros (Ruegos y preguntas) 
Estatutariamente, hay posibilidad de delegar la representación en otro/a asociado/a, para lo cual deberá comunicarlo por escrito a la secretaría (t.aguirre29@gmail.com) al menos 2 horas antes de celebrar la asamblea. Os animamos a participar.

Saludos
PK BATZORDEA

2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

2017-02-24, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: otsailaren 24an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar.

Bestalde, gogoratu otsailaren 24an bukatzen dela bazkideen epe berezia maskaradarako. Martxoaren 26an maskarada Urdiñarben izango da, autobusa antolatu dugu eta gurekin etorri nahi baduzu izena eman.


2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

2017-03-26, Maskarada

Zer da maskarada? Ikusi La mascarada de Zuberoa artikulua.




AUTOBUSEKO  TOKI  GUZTIAK  BETE  DIRA,  ORDAINKETA  GEHIAGORIK  EZ  EGIN
Martxoaren 26an maskarada Urdiñarben izango da eta autobusez joango gara. Izena emateko nahikoa da ordainketa egitea. Ordainketak ondoko edozein bi kontutan egingo dira martxoaren 17a baino lehenago:
  • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
  • La Caixa     ES51 2100 4987 61 2100214808
Partaide bakoitzeko 15 direlarik (bidaia barne eta bazkaria norberaren kontu). Plentzia Kantaguneko kideek lehentasuna izango dute otsailaren 24aren arte.


Martxoaren 26an maskarada Urdiñarben izango da. Hau da irteerako prestatu dugun ordutegia:

2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

2017-02-10, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: otsailaren 10ean, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Korrika girotzeko aurtongo Zirkorrika abestia landuko dugu, eta Emakume Langilearen eguna laster datorrelako Konplize ditut eta birpasatuko dugu
Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar.

Bestalde, gogoratu ere larunbata honetan Bilbo Kantari izango dela (beti bezala, 20:00etan KALDERAPEKOn).