HONDARTZAKO MUXUAREN HIMNOA | |
Etorkizunik ez baldin badu zertarako nahi dut memoria? Hobe da hirusta txiki izan ta ez haritz handi eroria. Zertarako ote da musika? Zertarako itsaontzi bat martxan? Gaur ez dut nahi kantatu epika, nahiago dut muxu bat hondartzan. Joan ziren haien negarra baino hobe da datozenen irria. Pasatako egunik ez da itzultzen, goizero sortzen da bat berria. Adio aita, adio ama, etxean utziko dut zauria. Uztazu behingoz ixten orbaina, orain zertara zatoz euria? Nik libre bizi nahi dut bizitza, ez bainaiz bi alditan biziko. Ez dugu gerra bera galduko, ez gaituzte bi alditan hilko. |
|
Hitzak: Jon Maia Musika: Nacho Soto |
2022(e)ko ekainakren 18(a), larunbata
[13] Hondartzako muxuaren himnoa
[12] Herrimina
HERRIMINA | |
Zeruan eder ilargia izarren aitzindari; Aren ondoan artizarra goizean da nabari. Aiek zerutik beira daude nere sorterriari: Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari. Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian: «Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»; uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian. Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian. |
|
Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa Musika: Ganbara Taldea |
ORI'KO TXORIA (jatorrizko idazkeran emana) | |
Zeruan eder ilargia izarren aitzindari; Aren ondoan artizarra goizean da nabari. Aiek zerutik beira daude nere sorterriari: Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari. Zoritxarrean lekutu naiz jaio nintzen txokotik. Zoriona bilatu naiez, atsegin ondotik; aunitz erritan ibili ta leiatu naiz gogotik; baina biotzak eztu onik, nion eztu gozorik. Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian: «Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»; uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian. Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian. Oi erri maitea, zu zaitut orai nere gogoan; zure izen xoragarria maiz dadukat agoan; gauez ere zutaz ari naiz beti amets gozoan: Jaunak berriz jarriko al nau laster zure altzoan! |
|
Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa (Agustin Zarranz) |
Abestiaren nondik norakoak jakiteko eta nolabaiteko itzulpena ikusteko, joan blog honetako 23. fitxara. Hona hemen Aita Polikarpo Iraizozko idazle kaputxinoaren biografia:
[11] Laztanen portalean
LAZTANEN PORTALEAN | |
Laztanen portalean dagoz arbola bi, bata da laranjea bestea madari. Harexek jagoten dagoz dontzeila eder bi, bata da beltxarana bestea lar zuri. |
AZTANEN PORTALEAN (haurra sehaskan esna dagoenean kantatzen zaiona, jolasteko asmotan) | |
Aztanen portalean arbola eder bi, bata da laranjea bestea madari. Larrosatxuak bost orri daukaz krabelineak hamabi, gure umea gura dabenak eskau bekio amari. Txikitxua naiz eta nago neu astuna, ez al nazu botako karkaran barrura. |
|
Biltzailea: R.M. Azkue Non jasoa: Ondarroa |
2022(e)ko ekainakren 3(a), ostirala
[10] Orhiko xoriak
![]() |
Orhi mendiko tontorra: Orhiko txoria, Orhira tira |
Oriko txoria nekez bizi da Ori menditik kanpo. Horregatik, iruditeria herrikoian Oriko txoria emigrazioarekin lotu izan da. Metafora hori hainbat kantutan agertzen zaigu, adibidez:
- Orhiko xoria (Jean Gorostarzu)
- Oriko Txoria edo Herrimina (Aita Polikarpo Iraitzozkoa)
- Orhiko xoriak (Roger Idiart)
ORHIKO XORIAK | |
Jende gaztia dabila etxetik urrun lanila... ez erran galdurik dela, itzul ditaike berhala. Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila! Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila! Xorittuaren hegala arin aidia bezala: Gaztek begira dezela azkar uskaldun odola! Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila! Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila! Xoriak jiten zaizkula huts egin gabe sekula... Lehenik bat, gero mila: xortak egiten ixtila. Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila! Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila! Xoria izan dadila euskaldun gazte mudela: mutiko ta neskatila, ziauste denak sor lekhila! Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila! Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila! |
|
Hitzak: Roger Idiart |
2022(e)ko apirilakren 29(a), ostirala
2022(e)ko apirilakren 28(a), osteguna
[9] Iguriako boluan
Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolari eta bertsopapergile lanetan trebetasun handia erakutsi zuen. 1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean. Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren bere olerkien gai nagusiak.
IGURIAKO BOLUAN | |
Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. Iguriako boluan hamairu sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. Hareik bai gorputz arinak, aurpegi argi, oin bizkor, klin klon klin ta klon soinuaz "ekiok hik bolu gogor". Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. Aldameneko lerdoian mozolo zaharren kurrinkak; goiko etxean egalan ontzearen erantzunak. Argi diztirak aidean hagaka suzko anderak, Anbototik beherantz, gorantz... errota ondoko dantzak. Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. Anbotoko andereak batzarren buru nagusi bolu ondoko zelaian sorgin ostean nabari. Sorgin gaua don itxuraz, ilargi bte, oskarbi, izarrak diz-diz, haizea lotan... Hau gau zoragarri! Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. |
|
Hitzak: Kepa Enbeita (Urretxindorra) |
[8] Errota zahar maitea
Xabier Lete eta Lurdes Iriondo bikoteak kantatuz zabaldu zuten kantu hau gure herrietan. Esan beharra dago kantaren doinuak antz handia duela Urzo xuri edder bat izenekoarekin (Etxahun Irurik 1970 urtean sortutakoa).
ERROTA ZAHAR MAITEA | |
Errota zahar maitea uraren ertzean, uraren ertzean da basati beltzean: negar egiten dezu alea txetzean. Ni ere triste nabil zutaz oroitzean. Zotin sekua dagi errotarriak, itzalitako izar diztirak dira neretzat zure begiak. Izar eder bat dago hor goiko lepuan. Errota zaharra, berriz, erreka zokuan. Berebiziko pena badaukat barruan: ezin gindezke bizi elkarren onduan. Bizitzaren legea nahi det onartu. Halabeharra koraiaz hartu. Berez dijoana zertan behartu? |
|
Hitzak: Juan Mari Lekuona |
2022(e)ko martxoakren 26(a), larunbata
[7] Alegrantzian
ALEGRANTZIAN | |
Alegrantzian bizi guzian egon behar ginitaizke beti gazte denak azkar tristurak urrun ez egon ilun eta bakar hartu dezagun eskuz esku lagunt elgar. Kantu xaharrak ez ahantzi eta berriak ditzagun ikasi horrela baizik ezin da gure eskualde pollit hau bizi. Jende maiteak zabal ateak ikus entzun anai-arrebak denak gira gu euskaldun idek bihotzak ta haize hotzak igor urrun bekaizkeriak jelosgoak utz ditzagun. Kantuz ta dantzan herriko plazan egon airos elgarrekilan eginez lan gauden uros herriko bestak antola beti urte oroz alaitzekotan beharrezko direlakotz. |
|
Hitzak: J.P. Mendiburu |
[6] Bautista Bazterretxe
BAUTISTA BAZTERRETXE | |
Bautista Bazterretxe mutiko pijua, neri gurdi-ardatza ostuta dijua. Beltzak eta zuriak izango dituzu neri gurdi-ardatza emate(n) ez ba(d)idazu Gurdi-ardatzak ezik itai ta aria besteren behar gabe badauzkat neriak; sega, poto, labana, gainera bostortza ferian erosia daukat nik zorrotza. Nire idi pareak dauzka zintzarriak lepotikan zintzilik koilarez jarriak, gainera uztarriak ta kopetakoak ontza urre onekin erositakoak. Zeronek nahiko gauza duzula diozu baina gurdi-ardatza niri ostu didazu. Pagatu behar duzu larrutik ederki ez baduzu ardatza entregatzen aurki. Buru gogorrak badu berekin kaltea ez dudan gauza nola nahi duzu ematea? Zentzuak galdurikan aurkitzen zerade bestela behintzat horrela ariko ez zinate. Gezur ta abar zabiltza Bautista, tranpean; zu bezain gezurtirik ez da probintzian; zure berri dakite inguruko denak, ibiltzen dituzula gauza besterenak. |
|
Hitzak: Bertso herrikoiak |
2022(e)ko martxoakren 9(a), asteazkena
2022-02-18, ostirala, entsegua
Urte berriak Itsaso Arrieta ekarri digu eta berarekin ondoko hau egin dugu: Bukatzeko kantujira egin genuen Plentziatik zehar. Hurrengo entsegua martxoaren 25ean. |
2022(e)ko martxoakren 8(a), asteartea
[5] Jeiki zite herritarra!
René Cassin (Baiona, Lapurdi, 1887ko urriaren 5a – Paris, Frantzia, 1976ko otsailaren 20a) Zuzenbideko irakasle izan zen. 1968an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako.
|
Lehen Mundu Gerran zauritu zuten eta Bigarren Mundu Gerran Cassinek Londresen osaturiko Frantziako erbeste gobernuan parte hartu zuen. Unibertsitari bezala, Zuzenbideko eskolak eman zituen Aix-en-Provence, Lille eta Parisko Unibertsitateetan. 1924tik 1938ra bitartean, Nazioen Ligako ordezkari izan zen; garai hartan, nazioen desarmatzearen alde egin zuen lan. 1948an, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala taxutzen lagundu zuen. 1959tik 1965era bitartean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko presidente izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen. |
Sohüta herriak pastorala eskaini zion René Cassini 2013an, eta pastoral horretako kanta da Jeiki zite herritarra!
JEIKI ZITE HERRITARRA! | |
Jeiki zite, herritarra, lotsaren ülünpetik Etsaien aztaparretik argiaren hartzera Libertatearen süiaz egünaren piztera Goiz berri bat sor dezagün gaü horren sabeletik. Aski gezür, aski laido, herri bat heben dago Bere bihotzaren jabe, bere hizkuntzan mintzo Bere gizan bizi beita, lür hau ez dü saltzeko Altxa dezagün bürüa, hobitik elkitzeko. Libra dezagün herria, libra jente bakoitxa Oroz gainetik jentea dügün beti peretxa Estatüak zain dezala behar düan bezala Artzain honaren bidetik otsoa ken dezala. Beste herririk badago, zapazaleen despit Esküak eman algarri, algar süstenda beti Güziak libra gitean, heben eta lürrean Denek batean etsaia sar dezagün sarean. |
|
Hitzak: Jean-Louis Davant Iratzabal Musika: Jean-Louis Aranburu Bidabe |
[4] Lehen, orai eta bethi
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta hemen klik egin horien nolabaiteko itzulpena ikusteko:
LEHEN, ORAI ETA BETHI | |
Lehen, orai eta bethi ni bizi naiz penatuki. Zeren eta baitugu amodioa berri. Etxian eder erramu, etxeko alhabak erran du. Nahi badu ezkondu, noiznahi du ordu. |
|
Hitzak eta musika: Herrikoak Biltzailea: Jose Gonzalo Zulaika (Aita Donostia) Non eta noiz: Ainhoa, (1941) |
2022(e)ko otsailakren 24(a), osteguna
2022-03-18, Batzar Orokorra
- Aurreko batzarreko aktaren irakurketa.
- Pasa diren azken urteetako Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena.
- Pasa diren azken urteetako Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua.
- Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea.
- Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak).
Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
- Lectura del Acta de la Asamblea anterior.
- Balance de Actividades de los años anteriores y Propuesta del año en curso.
- Balance Económico de los años anteriores y Presupuesto año en curso.
- Renovación de la Junta Directiva.
- Otros (Ruegos y preguntas).
2022(e)ko otsailakren 6(a), igandea
Lagun bat joan da, barne-barnean gordeko dugu bere oroimena!
The Parting Glass
|
|
Joan aurreko zurrutada
| |
---|---|
Of all the money e'er I had,
I spent it in good company. And all the harm I've ever done, Alas! it was to none but me. And all I've done for want of wit To mem'ry now I can't recall So fill to me the parting glass Good night and joy be with you all Oh, all the comrades e'er I had, They're sorry for my going away, And all the sweethearts e'er I had, They'd wish me one more day to stay, But since it falls unto my lot, That I should go and you should not, I gently rise and softly call, Good night and joy be with you all. If I had money enough to spend, And leisure time to sit awhile, There is a fair maid in this town, That sorely has my heart beguiled. Her rosy cheeks and ruby lips, I own she has my heart in thrall, Then fill to me the parting glass, Good night and joy be with you all. |
Noizbait izan nuen diru guztia,
Konpainia onean gastatu nuen. eta noizbait egin izan nuen kalte guztia, Ene! Niri eta beste inorri ez nion egin. Eta buruargitasun ezaz egin izan dudan guztia Orain ezin dezaket oroimenera ekarri Hortaz bete ezaidazu joan aurreko edalontzia Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi. Oi, noizbait izan nituen adiskide guztiak, Nere joaneragatik barkamen eske daude, Eta noizbait izan ditudan maitetxo guztiak, Beste egun bat gelditu dadin nahi dute, Baina nere zortea botata dagoen unetik, Ni banoala eta zuek ez, Dotoreziaz altzatu eta goxotasunez deitzen zaituztet, Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi. Gastatzeko nahiko diru banu, Eta eseritzeko astialdia, Hiri honetan andre eder bat bada, Ziurtasun osoz nere bihotza engainatu zuena. Bere masail arrosa eta errubizko maisailek, nerea den bihotza gatibu dute, Hortaz bete ezaidazu joan aurreko edalontzia, Gabon eta alaitasuna zuekin izan bedi. |
2022(e)ko urtarrilakren 29(a), larunbata
[3] Egian kolorian
Miren eta Roberto Etxebarriak eskaintzen duten kopla bilduma honetan "Egian kolorian" agertzen da eta hori "egia delakoan" bezala ulertu behar da.
EGIAN KOLORIAN | |
Maitea, maite zaitut zuk halan banozu biok biziko gara zeuk gure baduzu. Txoritxu bet on da hemen lehen hemen ez zana uden berotuko da neguen ez dana. (edo: neguan hotz dana) Indiak irebazten errezak ez dire zure begi ederrak gatxagoak dire. Tiriki tauki-tauki zeu nire laztana katiatu ninduzun librea nintzana. Soloan nagoenean eguzki berotan neure pentsamendua lekurik askotan. Laztana Madrilera zeu zoazenean eroan beharko nauzu neu bere aldean. Amore bat eukita denbora luzean beste bat agertu da bien bitartean. Engañatu ninduzun berba labanakaz egian kolorian guzur galantakaz. |
|
Hitzak: Kopla herrikoiak |
[2] Zurekin batera
ZUREKIN BATERA | |
Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna. Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena. Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua. Egunak hobeak baitira zurekin batera. Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora. Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat. Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak. Egunak hobeak baitira zurekin batera. Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan, zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak. Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna. Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera. Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela. Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat. Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala. Egunak hobeak baitira zurekin batera. |
|
Hitzak: Herrikoak Biltze lana: En Tol Sarmiento |
[1] Oles, oles
OLES, OLES | |
Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!! |
|
Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak kantuan hasi dira birigarroak eta zozoak. Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak dantzari hasi dira azeriak eta otsoak. Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak berriro entzun dezan taupadaka mundo osoak. |
|
Hitzak: Leire Bilbao |
2022-01-28, ostirala, entsegua
Urte berriak Itsaso Arrieta ekarri digu eta berarekin ondoko hau egin dugu: Bukatzeko kantujira egin genuen Plentziatik zehar. Hurrengo entsegua otsailaren 18an. |
2022-03-18, Batzar Orokorra
- Aurreko batzarreko aktaren irakurketa.
- Pasa diren azken urteetako Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena.
- Pasa diren azken urteetako Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua.
- Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea.
- Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak).
Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
- Lectura del Acta de la Asamblea anterior.
- Balance de Actividades de los años anteriores y Propuesta del año en curso.
- Balance Económico de los años anteriores y Presupuesto año en curso.
- Renovación de la Junta Directiva.
- Otros (Ruegos y preguntas).
2022ko kuota
- Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969
- BAI EGIN, ordainketa burutzean ordaintzailea identifikatu eta kuota idatzi, adibidez honelaxe:
- Martin kuota
- Maria eta Ander kuotak
- EZ EGIN, ordainketa burutu ondoren ez bidali WhatsApp mezurik:
- Ez INFO-Plentzia Kantagune kanalera
- Ezta PK-Txoko kanalera
- Eta gutxiago Juanan Artaza kanalera
- Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969
- SÍ HACER, incluir vuestro nombre al hacer el ingreso y escribir cuota, por ejemplo:
- Martin cuota
- Martin y Maria cuotas
- NO HACER, tras realizar el pago no envíes ningún mensaje de WhatsApp:
- Ni al canal INFO-Plentzia Kantagune
- Ni tampoco al canal PK-TXOKO
- Y menos al usuario Juanan Artaza