Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
Ez, ez dut nahi (Benito Lertxundi)
Begitara begira (Vendetta)
Bide batez, albiste pozgarri bat dakargu: uztailaren 2an gure lehen entsegua egin ahalko dugu aurrez-aurre, Goñi Portalean izango da eta kopurua mugaturik daukagunez, deialdiarekin batera izena emateko web-orria zabalduko dugu. Jakizue uztailaren 2an entsegua izango dela baina kantujirarik ez dugula egingo.
Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
Maitiak galde egin zautan (Imanol Larzabal)
Maritxu (Drindots)
Bide batez, gogora ekarri nahi dugu datorren apirilaren 26a astelehena izango dela, halako egun batez duela 85 urte faxista espainolek, faxista italairrek eta faxista alemaniarrek Gernika suntsitu zuten, hilabete lehenago Durango ere bonbardatu zuten. Gertakizun horiek ez ahazteko Pablo Sorozabal musikariak Gernika. Eusko Kantata hileta-martxa konposatu zuen eta aitortza zor zaio frankismo garaian konposatu zuelako.
Maitiak galde egin zautan (ahotsbakoa edo instrumentala)
Ama Euskadi
Zelütik jinik dei sühar bat, loetarik erauztera,
Amari bi koblen huntzeko bortxatü niz sinestera,
eta ez niz segür herabe Ama zuri kantatzera,
hain beitzira andere handi, ümila eta ejerra.
Bedatseko lehen beroetan, Ori delarik berdatzen,
harrotürik artzainak dira petik gora abiatzen,
beha itzazü kantan ari zure lürraren laidatzen,
zuri düen amodioa ez dizüe ezabatzen.
Ama egün xiberotar bat, düzü zure zerbütxari,
nahiz zuri bestimenta bat paregabeko merezi,
artzain batek eskentzen deizü, Ori bortüan da bizi,
egün oroz goguan zütü, oi, gaixo Ama Euskadi.
(Hitzak: Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri)
ZUREKIN BATERA
(En Tol Sarmiento)
Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna.
Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena.
Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.
Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora.
Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat.
Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.
Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan,
zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak.
Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna.
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera.
Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela.
Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat.
Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.
Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta bi landuko ditugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
Itsasoari begira (Benito Lertxundi)
Erre zenituzten sorginak (Xabier Solano)
Itsasoari begira (ahotsbakoa edo instrumentala)
Itsasoari begira (Benito Lertxundi)
Erre zenituzten sorginak (ahotsbakoa edo instrumentala)
Erre zenituzten sorginak (Xabier Solano)
ERRE ZENITUZTEN SORGINEN
(Xabi Solano)
Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu
Erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu
Erre zenituzten sorgiñen arima ez da galdu
Erre zenituzten sorgiñen irrifarra gara gu
Sasien gainean oihu ta irrintzi
lainoen azpian aske nahi dugu bizi
Erre zenituzten sorgiñen irrifarra gara gu
Erre zenituzten sorgiñen arima ez da galdu
Erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu
Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu
Sasien gainean oihu ta irrintzi
lainoen azpian aske nahi dugu bizi
Pandemia asko luzatzen ari delako, entseguekin hastea erabaki dugu. Ezinbestean entsegu birtualak izango dira eta labur azalduta ekimena honetaz datza:
URRATSA: entseguaren helburua eta baliabideak blogean argitaratuko dira, eta WhatsApp-eko INFO-PK bitartez jakinaraziko dugu. Baliabideak bi izango dira: bideokaraoke oso bat eta bideokaraoke mugatu bat. Bideokaraoke osoak dena dauka: musika, kantariaren ahotsa eta hitz saltakariak. Bideokaraoke mugatuari kantariaren ahotsa faltako zaio, baina musika eta hitzak izango ditu.
URRATSA: katuzaleak bere etxean lanari ekingo dio, lehenik bideokaraoke osoarekin eta hau menperatzen duenean, bideokaraoke mugatuarekin. Nahi izanez gero, bideokaraoke mugatuari bere ahotsa gehituz mp3 audio bat graba dezake kantuzaleak.
URRATSA: WhatsApp-eko TXOKO-PK bitartez zalantzak argituko dira eta kantuzaleen audioak erakutsiko dira.
Entsegu birtual bakoitzean bi kanta proposatuko dira: kanta bat klasikoa eta ohikoa, eta beste kanta ezezagunagoa. Entsegu birtual hauek ostiraletan emango dira jakitera eta bi astez luzatuko da entsegua.
Erabiliko ditugun karaokeak Gabi de la Mazak osatutakoak direlako eskerrak eman nahi dizkiogu eta, bide batez, bere lanaren aitortza egitea nahi dugu.