| HAMAR URTE KANTUAN | |
Bi mila eta hamabi urtean
lagun batzuek pentsatu
herri hontako kale giroa
behar gendula alaitu,
ta hortarako onena zela
euskal kantua suspertu
ordutik hona Kantaguneak
hamar urte egin ditu.
Munduan zelan dagoen begira:
negar ein beharko genuke
bazter askotan tiro eta bonba
hor dabiltza su eta ke,
hortaz bizitza tristea dela
denok esan genezake
Kantagunerik ez balitz baina
tristeagoa litzateke.
Egia esanda ezken bolada
ez dugu izan onena
birus zital bat etorri zen ta
aldrebestu zigun dana
bihotza ere apurtu jakun
zugatik Sergio laztana
baina kantuak hurbiltzen gaitu
joan ziren horiengana.
Urte hauetan ene lagunok
oroipen multzo itzela
dantzaldi txango eta kalejirak
kantulagunak bezala
diote kantuz bizi den orok
iraun egiten duela
eta euskeraz egiten badu
ez dela hilko sekula!
|
|
| Hitzak: Jokin de Pedro | |
| Plentzia Kantagunearen 10. urteurreneko bertso laburrak | |
Kantagunetik kantagunera
kantari dugu gogoa,
hainbeste kalek, hainbat tabernak
ikusi gaitu kantutan.
Denborak aurrera bultzaturik
hamar urte betetzean
arrastoren bat utzi dugula
hobe dugu pentsatzea:
kantak ereitearekin batera
haizatu dugu euskera.
Baina bizitzak ez du etenik:
ez gara hemen geldituko,
Plentzia, Bizkaia, Euskal Herri osoa
izango dugu lekuko;
kantarik kanta kalerik kale
euskaraz alai ta tinko,
beste hamar urte egiteko asmoa
talde honentzat ez da nahiko:
beti elkarrekin lagunartean
iraungo ahal dugu betiko.
|
|
| Hitzak: Iñaki Ortigosa | |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina