Jarraian hitzak ematen dira jatorrizko idazkera mantenduz:
| APAIZAK TIRAKA PIN PON | |
Zein dira mendiyetan
diranak pozkiroz?
Relijiyuen alde
dabiltzanak tiroz?
Apaizak tiraka pin pon dabiltza ti-ta tikiti pin pon
Zein dirade tenpluak
abandonatuta
soldadu juan diranak
oso arrotuta?
Apaizak...
Zein dira gure ustez
txit onak ziranak?
Orain gizonak iltzen
pozez dabiltzanak?
Apaizak...
Zein dira lotsa gabe
diabruz josiyak,
Jaunak bere eskutik
dauzkanak utziyak?
Apaizak...
Zein dira gerrarako
gizon billa aurten
ari diranak fuertzan
jendia eramaten?
Apaizak...
Zein dira mingañ eder
biotzez palsuak,
onak nai gaituztenak
bueltatu gaiztuak?
Apaizak...
Zein dabiltza soldadu
gure Españiyan,
basoko auntzak bezela
saltoka mendiyan?
Apaizak...
Eztezula asmatzen
ara nik apustu,
odola ixurtzen dala
diradenak poztu?
Apaizak...
Orra nik asmatu
ibilli gabe estu:
bai, apaizak dirade,
justu, justu, justu.
Apaizak tiraka pin pon dabiltza ti-ta tikiti pin pon
|
|
| Hitzak: Kopla herrikoiak | |
Diskoa: eta tira eta tunba Kantaria: Joseba Tapia

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina