| HERRIMINA (jatorrizko idazkeran emana) | |
Zeruan eder ilargia izarren aitzindari;
Aren ondoan artizarra goizean da nabari.
Aiek zerutik beira daude nere sorterriari:
Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari.
Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian:
«Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»;
uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian.
Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian.
|
|
| Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa Musika: Ganbara Taldea | |
Oriko Txoria edo Herrimina Ganbara taldearen bertsioa
| ORI'KO TXORIA (jatorrizko idazkeran emana) | |
Zeruan eder ilargia izarren aitzindari;
Aren ondoan artizarra goizean da nabari.
Aiek zerutik beira daude nere sorterriari:
Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari.
Zoritxarrean lekutu naiz jaio nintzen txokotik.
Zoriona bilatu naiez, atsegin ondotik;
aunitz erritan ibili ta leiatu naiz gogotik;
baina biotzak eztu onik, nion eztu gozorik.
Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian:
«Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»;
uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian.
Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian.
Oi erri maitea, zu zaitut orai nere gogoan;
zure izen xoragarria maiz dadukat agoan;
gauez ere zutaz ari naiz beti amets gozoan:
Jaunak berriz jarriko al nau laster zure altzoan!
|
|
| Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa (Agustin Zarranz) | |
Abestiaren nondik norakoak jakiteko eta nolabaiteko itzulpena ikusteko, joan blog honetako 23. fitxara. Hona hemen Aita Polikarpo Iraizozko idazle kaputxinoaren biografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina