2022(e)ko ekainakren 18(a), larunbata

[13] Hondartzako muxuaren himnoa

Jon Maia bertsolariak 2221ean argitaratutako Kantu bat gara diskoko abesti bat da Hondartzako muxuaren himnoa abestia.
HONDARTZAKO MUXUAREN HIMNOA
                                Etorkizunik ez baldin badu
                                zertarako nahi dut memoria?
                                Hobe da hirusta txiki izan
                                ta ez haritz handi eroria.
                         
                                Zertarako ote da musika?
                                Zertarako itsaontzi bat martxan?
                                Gaur ez dut nahi kantatu epika,
                                nahiago dut muxu bat hondartzan.
                                
                                Joan ziren haien negarra baino
                                hobe da datozenen irria.
                                Pasatako egunik ez da itzultzen,
                                goizero sortzen da bat berria.
                                
                                Adio aita, adio ama,
                                etxean utziko dut zauria.
                                Uztazu behingoz ixten orbaina,
                                orain zertara zatoz euria?
                                
                                Nik libre bizi nahi dut bizitza,
                                ez bainaiz bi alditan biziko.
                                Ez dugu gerra bera galduko,
                                ez gaituzte bi alditan hilko.
Hitzak: Jon Maia
Musika: Nacho Soto

Hondartzako muxuaren himnoa Jon Maia eta Antton Latxa
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina