2016(e)ko abendua 1, osteguna

03 Begitara begira | ETB 2016


BEGITARA BEGIRA

Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez
eta hartu lekua ene lagunen artean
Begiraiguzu denoi zuzen begitara        
azalpen ugari zor dizkiguzu-ta
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
Herri faltsu bat izan dugula maite
Geure arteko besarkada eta malkoak    
Lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu.       

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu.

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu belarrira
Bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten    
neurea eta neure lagunen herria
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen azkena zeu zarela        
Beraz amestuko dut kalean topatu
eta honakoa oihukatuko dizudala

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira   
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Lurretik lorera, loretik bihotzera
Legetatik urrun, malkotatik gertu
Esaidak lagun eskutik heldu ta begitara    
Herrian zutik jarraituko diagula...
Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira   
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina