2016(e)ko abendua 1, osteguna

12 Urtxintxak | ETB 2016

URTXINTXAK

Urtxintxak oihanian jauzika,
aldaxkatik aldaxkarat...
"zuk erradazu, ama zendako
ez diren erortzen lurrera?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

Urtxintxak oihanian zintzilik,
buruz behera buztanetik!...
"zuk erradazu, ama, zendako
ez duten buruko minik?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."
"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

Urtxintxak ohianian karruxkaz,
neguko bildu heltzaurrekin...
"zuk erradazu, ama, zendako
ez dezaketan egin berdin?..."

"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."
"Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!..."

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina