2016(e)ko abendua 1, osteguna

10 Mendian gora | ETB 2016


MENDIAN GORA

Mendian gora haritza
ahuntzak haitzean dabiltza.           
Itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.

Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza.
Mundua dantzan jarriko nuke           
Jainkoa banintza.

Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza.
Mundua dantzan jarriko nuke       
Jainkoa banintza.

Euskal Herriko tristura,
soineko beltzen joskura,
txori negartiz bete da eta           
umorez hustu da.

Emadazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda,           
bizi naiz gustura.

Emadazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda,       
bizi naiz gustura.

Euskal Herriko poeta,
kanposantuko tronpeta,           
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari kolpeka.

Argitu ezak kopeta,
penak heuretzat gordeta,           
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta.

Argitu ezak kopeta,
penak heuretzat gordeta,           
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta.

Mundua ez da beti jai,
inoiz tristea ere bai,           
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.

Bestela datozen penei,
ez diet surik bota nahi,
ni hiltzen naizen gauean behintzat       
egizue lo lasai.

Bestela datozen penei,
ez diet surik bota nahi,           
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina