2016(e)ko abendua 1, osteguna

05 Goazen | ETB 2016


GOAZEN, EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

Sortaldeko argi berriari       
Ari zaio aspaldi
Arratseko azken izpiari       
Egun eta gizaldi

Bular gorri, hegakada arin       
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,       
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan           
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean           
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak       
Sortu du doinua

Olatuek beren solasean           
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean       
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan               
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan               
Su epelean
Kalearen bizia
Hiri honen irria
Euskararen txantxangorria



GOAZEN
Berriz uda ondo               
pasatzera gatoz
dantzatu eta abestera               
ikasteko asmoz               
Amets berriak                               
 Ezagutu                       
Maitasun hitzak                           
Xuxurlatu                   
Izar azpian                   
Oihukatu!                   
Entzun orain zuk:           

Ezin jakin noiz datorren
udarik onena                   
Bat, bi, hiru, lau… Goazen!

Batzuk ez gara                    
Basakabiko ume mokoak…
Ez! Ez!
Zerua da gure                   
muga bakarra…
…eta gazteak…
Gazteak gara! Gazteak gara!       

Ezin jakin noiz datorren
udarik onena
Gauzak hartu eta hau entzun       
Goazen abestera
Ezin jakin noiz datorren
udarik onena
Bat, bi, hiru, lau… Goazen!
GOAZEN!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina