2016(e)ko abendua 1, osteguna

04 Erribera | ETB 2016


ERRIBERA

Erribera, Erribera
zure landen zabalera               
ortzi-muga den hartan mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak               
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina               
hats tristetan mintzo da haren mina.

O, o, o…                

Horma zahar arraituetan
xoriak dira kantatzen                
mendetako lo geldia salatzen.

Nafarra anai zaharra
kondairaren lehen sustarra           
bego higan arbasoen amets hura.       

O, o, o…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina